59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

79/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, José Olazarán Iribarren jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Afera Orokorretarako Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, erretiroa hartu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren hogeita biko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Olazarán Iribarren jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Afera Orokorretarako Ataleko burutzatik kentzea, erretiroa hartu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Ondorioak 2002ko apirilaren 8tik aurrera izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0204736