58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

466/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Fustiñana eta Ribaforada arteko errepidearen trazadura berria" izeneko proiektuari dagozkion obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Fustiñana eta Ribaforada arteko errepidearen trazadura berria" izeneko proiektuari dagozkion obrak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: aipatu obrak egitea.

-Prozedura/esleipen modua: irekia/lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 6.279.926,74 euro.

-Egiteko epea: hamabi hilabete (12).

-Kontratuaren sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea, eta B taldea, 2. azpitaldea, eta, kasu bietan, f) kategoria.

-Iragarkia EEAOra noiz igorri zen: 2002ko apirilaren 22a.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko ekainaren 13ra arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausula partikularren plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura jo (948-427459 telefonoa, San Ignazio etorbidea, 3-3. solairua, Iruña), edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas orrian begiratu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2002ko ekainaren 24ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), "Fustiñana eta Ribaforada arteko errepidearen trazadura berria" izeneko obrak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektu teknikoaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ (zenbakiz) ........... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0204529