58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

111/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako liburu ondarea antolatu eta kontserbatzeko laguntzen deialdiko oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, Nafarroako liburutegi pribatuen antolamendua eta zerbitzua hobetzeko asmoz, 2002ko laguntzen deialdia egin du.

-Xedea: Nafarroako liburutegi pribatuei laguntzak ematea, Nafarroako liburu ondarea kontserbatu eta haren katalogazio automatizatua egin dezaten. Ondare horren barrenean fondo zaharra (XV. mendetik 1801. urtera artekoa) eta fondo historikoa (XIX. mendekoa) sartzen dira.

-Aurrekontua: 46.645 euro.

-Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak eta agiriak aurkezteko hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Lanak hasi eta bukatzeko epea: lanak laguntza jakinarazi ondoren hasiko dira eta 2002ko abenduaren 15a baino lehen amaitu.

Laguntza hauen deialdiko oinarriak interesatuen eskura daude Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Sarean (Ansoleaga kalea, 39, behea, Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemeretzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0204936