58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

269/2002 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gizarte langile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emaniko Ebazpenez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gizarte langile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da, ondoko arau hauei loturik:

1.-Arau orokorrak.

Deialdi honen oinarri eta ereduak honako web horri honetan kontsulta eta eskura daitezke: www.cfnavarra.es/snso/.

Deialdi hau honakoek zuzenduko dute: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, zenbait lanpostutarako sarrera eta hornidura prozedurak arautu eta horietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena, osasun arloko langileentzako A mailakoetarakoak (A.1 eta A.2 estamentuetarakoak) salbu, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gizarte langile izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea; lanpostu horiek hutsik gelditu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 2001eko ekainaren 11ko 423/1998 eta urriaren 16ko 1257/1998 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondorioz egindako lekualdatze lehiaketan (2001eko ekainaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 79. zk.).

Destinoak honako hauek dira:

-Lanpostu bat, Adimen Osasuneko Taldea - Ermitagaña (61697 plantillako zenbakia)

-Lanpostu bat, Corellako O.O.L.T.an (64253 plantillako zenbakia)

-Lanpostu bat, Valtierra-Cadreitako O.O.L.T.an (66359 plantillako zenbakia)

-Lanpostu bat, Alloko O.O.L.T.an (67237 plantillako zenbakia)

-Lanpostu bat, Zangozako Osasun Barrutian (60059 plantillako zenbakia)

1.2. Deitutako lanpostuak beteko dira txanda hauetan banaturik:

a) 2 lanpostu txanda irekian, oposizio-lehiaketa bidez.

b) 3 lanpostu igoera txandan oposizio-lehiaketa bidez.

1.3. Igoera txandan izangaiek hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa izangaiek lortu ez dutela eta, bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda librekoei gehituko zaizkie.

a) Lehendabizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandan, Nafarroako edozein Administrazio Publikotako plantillako langile finkoentzat murriztua, beste kategoria batekoak izanik deialdiko lanpostuaren maila-talde berekoak edo txikiagoak badira. Betiere, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eta Hitzarmen Kolektiboak bultzatu igoera erregulatzen duen araudiari jarraituz.

b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekian.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera lehenbizikotik hasiko da kontatzen, ez baita lehenagotik adjudikatutako lanposturik.

1.4. Izendapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario izaera emanen die izendatuei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Deitutako lanpostuak B maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estamentu eta espezialitateetako izendapenetan indarra duen sailkapenaren arabera, (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina) "Administrazio Publikoaren Kudeaketa" estamentuan eta "Gizarte Lana" espezialitatean daude sailkaturik. Lanpostuen dotazioak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritako lansariak.

1.6. Hautapen probak gainditu ondoren deialdi honen xede den lanpostuan aritzeko izendatu eta funtzionario egiten diren izangaiak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatu eta eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzen erregimenean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, afiliaturik dauden funtzionarioek aukeratu ahalko dute bertan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatu.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako bizilekua udalerri horretan eduki beharko dute. Destinoa administrazio organo eskudunek aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste Estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste Estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europako Elkarteak sinatu eta Espainiak berretsi nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako lagunek badute parte hartzeko eskubidea, haietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Gizarte laguntzaile, gizarte langile edo baliokidea den titulua edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eskuratzeko egoeran egotea.

d) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izana.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekiko izangaientzat adierazitakoez gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honakoak ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Administrazio Publikoko funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratatu finkoa izatea eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszendentzian ez egotea.

b) Deitutako lanpostuen maila edo talde berekoa edo beheragokoa izatea eta beste kategoria bat izatea.

c) Gizarte laguntzaile, gizarte langile edo baliokidea den titulua edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eskuratzeko egoeran egotea, eta Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak, gutxienez, eginak izatea frogatzea.

2.2. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatu arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39.ean aurkeztu beharko dira, edo helbide horretara bidali, gutun ziurtatuan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, edo aipatutako legezko manuan aurreikusten diren gainerako tokietako edozeinetan aurkeztu.

Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio, eta bertan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Eskabideari agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 18 euro ordaindu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

b) Igoera txandako izangaiek, titulazioaren jatorrizko agiriak edo kopiak, notarioak edo administrazioak konpultsatuak eta 2.1.2. oinarrian aipatutako baldintzak.

3.3. Minusbaliotasuna dutenek egokitzapenak eskatu ahal izanen dituzte probak egiteko, horiek beharrezkoak direnean. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. (Horrez gain, minusbaliotasuna duen pertsona izatearen frogagiria aurkeztu beharko du, erakunde eskudunek emana).

3.4. Gainerako baldintzak lanpostua lortzen duten izangaiek egiaztatu beharko dituzte, deialdi honen 8. oinarrian aurreikusitako epean eta eran.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Onartu eta baztertutako izangaien zerrendak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateko aginduko du.

4.2. Izangaiek behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun baliodunen barruan, erreklamazioak egin eta egindako akatsak zuzendu ahalko dituzte.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, eskumena duen organoak ebazpena emanen du oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.4. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik eta horiek ebatzitakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak Ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran eskatu baldintzak betetzen direla onartzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez bada, prozeduran parte hartzeagatik interesatuek izan ditzaketen eskubideak galduko dituzte.

5.-Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaiburu ordezkoa: Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaikidea: gizarte langile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: gizarte langile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Gizarte Langileen Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: Gizarte Langileen Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko burua.

Mahaikide idazkari ordezkoa: Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko burua.

Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaien osaketa deitutako lanpostuetarako izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera argitaratuko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua, gutxienez, biltzen ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute, bai eta kideen erdiek, gutxienez.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egin ahalko die. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta Epaimahaiari haietan soilik emanen diote laguntza.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Deialdi honek dituen aldien ordena honakoa izanen da: lehenbizi oposizioaldia eta hurrena lehiaketaldia.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean oposizioaren ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira. Ondoren, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu gainerako probak edo ariketak egiteko iragarkiak, erregelamenduetan aurreikusitako moduan.

6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.3.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu:

a) Lehen ariketa: deialdi honetako III. eranskineko gaitegiarekin zerikusia duen galdera sorta bat idatziz erantzun beharko da. Galdera kopurua eta erantzuteko gehieneko denbora epaimahaiak jakinaraziko ditu ariketa hasi baino lehen.

b) Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa. Proba bat edo gehiago egin beharko dira, epaimahaiak zehaztuta. Izangai guztiendako bera izanen da eta deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia izanen du. Epaimahaiak, probak hasi baino lehen, jakinaraziko du proba bakoitzari emaniko gehieneko puntuazioa, hala bada, eta azaltzeko modua ere bai.

6.3.2. Oposizioaldiko balorazio osoak 60 puntu egiten ahalko ditu, gehienez ere, ariketa dagokienez honela banatuko direnak:

a) Lehen ariketa: 30 puntu, gehienez ere.

b) Bigarren ariketa: 30 puntu, gehienez ere.

Oposizioko ariketa bakoitza kanporagarria izanen da eta kasuan kasuko ariketari esleituriko gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten lehiakideak baztertuak izanen dira. Halaber, bigarren ariketako probetariko baten batean puntu bat ere lortzen ez duten izangaiak baztertuak izanen dira. Oposizioaldiko azkeneko puntuazioa oposizioko ariketa guztietan lorturiko puntuazioen batura izanen da.

6.3.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak askitzat jotzen duen beste nortasun agiriren bat aldean eraman beharko dute.

Ariketetara aurkezten ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira oposizioaldian.

6.3.4. Hautapen probak egiteko, minusbaliotasunen bat izanik, hala eskatu duten izangaientzat, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak jarriko dira, eskabidean adierazitakoaren arabera.

6.3.5. Proba bakoitza amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean edo ariketa egin den tokian, proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez egin baino 48 ordu lehenago.

6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaia

6.4. Lehiaketa eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaren fasea abiatuko dute oposizioa gainditzen duten izangaiekin.

Oposizioa gainditzen duten izangaiek merezimenduak alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo kopia konpultsatuak, notario edo administrazio bidez, deialdian ezarri baremoaren arabera.

6.4.2. Lehiaketan, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdiari erantsitako baremoen arabera (II. eranskina).

Lehiaketaren fasean 40 puntu lortu ahal izanen dira, gehienez ere, eta ez da inor baztertuko.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna arte egindakoak baino ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. atalean azaldutako balorazioan, kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Administrazio Publikoaren kudeaketa" estamentuan eta "Gizarte lana" espezialitatean sailkaturik egotea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetarako izendapenen indarreko sailkapenean (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duena; eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileburuak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez jarri behar dira datu hauek:

-Lantokia.

-Estamentua edo/eta espezialitatea.

-Zerbitzuen iraupena, dataz data, egun kopurua osotara, adierazita.

-Zerbitzuak aldi baterako eman badira, honako hau erantsi:

a) eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta zerbitzuak eman diren urteko lanaldia,

b) ohiko lanaldiarekin alderatuta, zenbateko portzentajea egiten duten.

Enpresa pribatuan emandako zerbitzuak direnean, ziurtagiri honetaz gain, izandako lanei buruzko txostena aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana.

6.4.5. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahal izanen ditu lehiatzaileek azaldutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

6.4.6. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak inoiz ez du aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

Merezimendua azaldurik baina behar bezala frogatu gabe egonez gero, epaimahaiak interesatuei epea eman ahal izanen die akatsak zuzendu ditzan.

6.4.7. Lehiaketa fasea bukatzen denean, epaimahaiak jendaurrean azalduko du balorazioaren emaitza, hau da, izangaiek lortutako puntuazioak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki- oholean.

6.4.8. Izangaiek berreskuratu ahal izanen dituzte aurkeztutako agiriak, berariaz eskatuz gero, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta sei hilabete igaro ondoko hilabetean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu. Horrela gertatzen bada, agiriak luzaroago gorde ahal izanen dira egiaztapenak eta frogak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketa fasearen eta oposizio fasearen puntuazioen batura izanen da.

Azken puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, oposizio fasean puntuazio handiena duen izangaia lehenetsiko da. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8.-Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketa eta oposizio faseak bukatu ondoren, Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan agertuko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, eta proposamena igorriko dio administrazio organo eskudunari, probak gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak, lanpostuak adina, izenda ditzan. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiak, izendapenerako proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaletan, agiri hauek aurkeztu beharko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria, Sarrera eta Sustapen Zerbitzuan:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Titulazioaren jatorrizko agiria, edo haren kopia, notario edo administrazio bidez konpultsatua.

c) Zinpeko adierazpena, eginkizun publikoetan jarduteko gaitasuna ez diotela kendu ez eten eta ez dagoela inongo herri administrazioren zerbitzutik bazterturik adierazteko.

d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

e) Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

f) Egoitza-txartela, Europako Batasuneko herritarrentzat.

g) Egoitza-baimena eta lanekoa, Europako Batasunekoak ez diren herritarrentzat.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finko diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren naziotasuna eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario, estatutario eta lan- kontratatua dela frogatzen duen ziurtagiria, baita bere espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrak ere.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

8.3. Eskabidean ehuneko 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, minosbaliotasunak deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.4. Ezin izanen dute izendatu inor, baldin agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko atalean azaldutako kasuan, administrazio-organo eskudunak 8.1. oinarrian aipatu zerrendara joko du, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendara alegia, eta hurren-hurrena dagoen izangaia jarriko du baztertutakoaren lekuan.

9.-Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Izendapen proposamena argitaratu baino lehen adjudikatuko du administrazio organo eskudunak laneko tokia, probak gainditzen dituzten izangaien eskaerak kontuan hartuta. Betiere, oinarri hauetan ezarri baldintzak beharko dituzte bete, eta hautapen probetan lortu ordenari jarraituko zaio. Lanpostua igoera txandan lortzen dutenei ematen zaie lehentasuna, eta gero txanda irekikoei.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunarekin hobeki egokitzen direnak adjudikatuko zaizkie, horren gaineko txostena aztertutakoan.

9.2. Laneko tokia aukeratzeko, aditzera emanen diren lekuan, egunean eta orduan agertu beharko dute. Epe horretan aukeratzen ez duten izangaiek, behar bezala justifikatu ezinbestekoak salbu, eskubide guztiak galduko dituzte oposizio-lehiaketaren xedeko lanpostuetan jarduteko. Kasu horretan, 8.5 atalean adierazitakoari jarraituko zaio.

10.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Administrazio-organo eskudunak, Ebazpen baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak, gizarte langile gisa jardun dezaten.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide oro galduko du.

Hala gertatuz gero, 8.5. atalean ezarritakoa beteko da.

10.4. Funtzionario bihurtu eta, lanpostuan jarduten hasi gabe, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik beretik borondatezko eszendentzia hartzen bada egun horretan beste Administrazio Publiko baten zerbitzuan ari delako, hutsik gelditzen den lanpostua ere 8.5 atalean ezarritakoaren arabera beteko da.

10.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, eskudun organoak oposizio- lehiaketa hutsik dagoela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.6. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik-norakoaren edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta horren mende geratuko da.

11.-Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak.

11.1. 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera prestatuko dira Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako medikuak aldi baterako kontratatzeko zerrendak, akordio horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC.OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatu ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko, eta 2001eko abuztuaren 20koNafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (101. zk.) argitaratu.

11.2. Akordio horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdi honetako hautapen probak gainditu eta lanpostua eskuratzen ez duten izangaiek lehentasuna dute aldi baterako kontratatuak izateko.

Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahalko dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Aurreko atalean adierazi izangaien ondotik, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honetara aurkeztu eta hautapen probak gainditzen ez dituzten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Kasu horretan, oposizio faseko probetan lortu puntuazioari Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sindikatuekin egiten duen baremazioa gehituko zaio. Guztirako puntuazioak erabakiko du zer ordenatan deitu izangaiei aldi baterako kontrataziora.

c) Aurreko atalaren arabera egindako izangai zerrendari 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioaren 2. puntuko c) atalean aipatzen diren izangaiak gehituko zaizkio, baremoan lortu puntuazioaren araberako ordenan.

11.3. Aldi baterako kontratazio zerrendak egiteko, izangaiek hiru esparru hauetako bat edo gehiago hautatu beharko dituzte:

Izangaiek zentro bakar bat aukeratuko dute A, B eta C atal bakoitzean daudenen artean. Ez da nahitaezkoa atal guztietan aukera egitea.

A atala:

Nafarroako Ospitalea.

Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne).

Iruña eta Iruñerria.

-Iruña eta Iruñerriko Osasun Etxeak.

-Nafarroako gainerako Osasun Etxeak.

-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla).

-Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik).

Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak.

B atala:

-Ubarmin Klinika.

-Odol Bankua.

-Osasun Publikoaren Institutua.

-Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak.

C atala:

-Tuterako Osasun Barrutia.

-Lizarrako Osasun Barrutia.

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta luzeetarako bestea.

Iraupen laburreko kontratuak dira plantillako langileak, jardunean direnak, ordezteko egindakoak eta, oro har, sei hilabetetik behera iraunen dutela uste direnak. Halaber, lanaldi partzialeko kontratuak edo etengabeko arreta zerbitzua emateko egiten direnak edo guardiakoak, zein den ere haien iraunaldia.

Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatu lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adieraziko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi ote duen. Onarpenerako eskaeran hautatuko da zentroa. Dena dela, behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesatuek, argitaratu eta ondoko bost egunetan, hasierako aukerak aldatu ahalko dituzte.

Aipatu esparruetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatutako aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

11.4. 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera arautuko da kontratazio zerrenden funtzionamendua.

12.-Errekurtsoak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, ebazpen honen kontra, berau garatzeko ematen diren behin betiko ebazpenen kontra eta defentsarik eza eragiten duten tramite-egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izanen da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitara eman edo jakinarazten den egunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

............... jauna/andrea, adin nagusikoa, .... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidearen) jabe, .......(e)n, (.........) ....... (e)ko .......aren .....(e)an jaioa, nazionalitate .........., helbidea .......(e)ko (..........) ........... kalean, ...... posta kodea, ............ etxeko telefonoa eta ............. harremanetarakoa.

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ........ izateko ...... lanpostu betetzeko deialdian, ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onar dezatela eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

f Txanda irekia.

f Igoera txanda.

f Minusbaliotasunen bat dutenentzat gordetako txanda.

-Karguan aritzea galarazten dion gaixotasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

-Ez dela espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik baztertua izan, eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

-Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan, eta horren gordekina erantsi duela.

-Eskabideak aurkezteko adierazi epea amaitzean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela. Baldintza horiek agiri bidez frogatuko dira deialdian aurreikusi epean eta moduan.

f Baduela minusbaliotasuna, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik (beste orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak).

f Euskaraz jakitea frogatzen duela, jatorrizko agiri baten bitartez, edo notario nahiz administrazio bidez konpultsatu kopiaren bitartez.

f Onartzen duela euskarazko probetara aurkeztea.

Eskabideari erantsitako orri kopurua ..........

Horiek horrela:

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, 200...(e)ko .........aren ........(e)an.

(Sinadura)

I. ERANSKINA (BIS)

...................... jauna/andreak, NAN: ............., gizarte langile izateko oposizio-lehiaketan onar dezatela eskaturik,

Adierazten du:

Behar diren baldintzak betez gero, aldi baterako kontratatzeko zerrendetan egon nahi duela, ondoko esparruotan:

A atala:

f Nafarroako Ospitalea.

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne).

f Iruña eta Iruñerria.

-Iruña eta Iruñerriko Osasun Etxeak.

-Nafarroako gainerako Osasun Etxeak.

-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla).

-Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik).

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak.

B atala:

f Ubarmin Klinika.

f Odol Bankua.

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak.

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia.

f Lizarrako Osasun Barrutia.

f Iraunaldi luzeko eta laburreko zerrendetan egon nahi duela.

Laukitxo hau betetzen ez bada, iraunaldi luzeko zerrendan bakarrik sartuko da.

Iruñean, 2002ko ...............aren ........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. Deialdiko lanpostuaren estamentu eta espezialitatean emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak edo haien erakunde autonomoenak diren zentroetan: 1,8 puntu urteko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak diren zentroetan: 1,3 puntu urteko.

3. Lehiaketaren kategoria berean, enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan alta hartuta eta besteren kontura kotizatuz: 0,70 puntu urteko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Lehenbiziko atal honengatik gehienez ere 17 puntu emanen dira.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, denboraldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik emanen da.

Baremo honetan baloratu zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri arauei jarraituz konputatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1.-Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo kreditatutako prestakuntza ekintzetan ikasle gisa parte hartzea. Kreditu akademiko edo haren balio bereko bakoitzarengatik (10 ikastordu), 0,1 puntu. Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu, denbora zatiak proportzionalki kalkulatuz.

Orobat, nahiz erakunde antolatzailearen beharkizuna ez bete, prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.

2.-Txosten edo komunikazioak kongresu eta jardunaldietan aurkeztea: 0,4 puntu, nazioartekoa bada, 0,3 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu eskualdea edo herria soilik hartzen badu; gehienez ere 2 puntu.

3.-Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifikoak edo ikerketakoak egitea: 0,75 puntu, nazioartekoa bada, 0,5 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.

4.-Lanak aldizkari espezializatuetan argitaratzea: lehenbiziko hiru sinatzaileen artean, 0,2 puntu, gainerakoek 0,05 puntu; gehienez ere 2 puntu.

5.-Prestakuntzarako bekak edo egonaldiak: 0,1 puntu, hilabetea. Gehienez ere, 1 puntu.

6. Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko bakoitzeko edo 10 orduko, 0,2 puntu, gehienez ere 3 puntu; zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.

7. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuta, Europako Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak direnez: 1,6 puntu, hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntz Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez bada, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditu maila bakoitzari, dagokion gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

Bateragarria da 2. eta 4. azpitatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa berari edo antzekoari buruzkoa denean.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

Atal honetan, denetara, ez da 19,8 puntu baino gehiago emanen.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, gehienez ere % 10a gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik ematen den puntuazioari.

2. Eremu mistoan, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, gehienez ere % 5a gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik ematen den puntuazioari.

3. Bi kasuetan, eta Hizkuntz Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez bada, Hizkuntz Eskola Ofizial batean gainditu maila bakoitzari dagokion gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio, edo Nafarroako Gobernuak antolatu ikastaroetan gainditu urrats bakoitzari, gehieneko puntuazioaren hamabitik bat.

I. ZATIA

1.-Osasunari buruzko Lege Orokorra. Eduki nagusien deskripzioa.

2.-Nafarroaren eskumenak osasunaren arloan. Bilakaera eta azterketa funtzionala.

3.-Osasunari buruzko Foru Legea. Eduki nagusien deskripzioa.

4.-Nafarroako Administrazioaren osasun zerbitzuen antolaketa administratiboa.

5.-Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasunaren Zuzendaritza. Egitura eta edukia.

6.-Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzaren Egiturak arautzen dituen 148/1986 Foru Dekretua.

7.-Gizarte Zerbitzuen inguruko lege eta arauak Nafarroan. Gizarte Zerbitzuen Foru Legea. Dekretuak eta Erreglamentazioak.

8.-Gizarte Zerbitzuen Antolaketa Nafarroan. Kontsiderazioak eta balorazio orokorra.

9.-Minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea eta hori garatzeko xedapenak. Zergapekoak ez diren pentsioei buruzko Legea.

10.-Osasun administrazioa. Kontzeptua. Administrazio prozesuaren etapak.

11.-Programazioa Osasunean. Kontzeptua eta deskripzioa. Osasun Programa Nafarroan.

12.-Osasun sistemak. Kontzeptua eta egitura.

13.-Osasun kontrola eta ebaluazioa. Kontzeptua. Kontrolerako metodoak.

14.-Osasuna/gaixotasuna eta Osasun Publikoa kontzeptua. Jardun-esparrua.

15.-Bizi maila eta osasun maila. Kontzeptua eta garrantzia Osasun Publikoan.

16.-Komunitatea: ezagutzea. Komunitatearen partaidetza osasun arloan sustatzeko teknikak eta metodoak.

17.-Komunitatearen partaidetza. Kontzeptua. Partaidetza prozesua eta osasun arloan duen garrantzia.

18.-Komunitateko partaidetzaren kontrola eta ebaluazioa. Ebaluazio metodoak. Aplika daitezkeen teknikak.

19.-Osasun laguntzaren unibertsalizazioa. Lege eta arau oinarriak. Egungo sistema.

20.-Hiritarren eskubide eta betebeharrak osasunari dagokionez. Lege oinarriak. Arauak. Egungo egoeraren azterketa.

21.-Erabiltzailearendako atentzioa osasun zerbitzuetan.

22.-Osasun zerbitzuen erabiltzaileen satisfakzio gradua jakiteko metodoak eta teknikak. Erabilgarritasuna.

23.-Osasunaren sustapena. Aplika daitezkeen metodo eta teknikak.

II. ZATIA

Gizarte lana

1.-Plangintza eta gizarte egintza. Kontzeptua, eginkizunak eta oinarriak.

2.-Metodologia Gizarte Lanean. Kontsiderazio orokorrak. Eskema metodologikoa Gizarte Lanean.

3.-Gizarte Lan indibidualizatua. Helburuak eta ezaugarriak.

4.-Gizarte Lana taldean. Helburuak eta ezaugarriak.

5.-Gizarte Lan komunitarioa. Bolondresen lanaren egungo perspektibak.

6.-Gizarte Laneko programak aurrera ateratzea. Taldeekin lan egiteko teknika garrantzizkoenak eta gizarte langilearen papera.

7.-Ebaluazioa Gizarte Lanean. Kontzeptua, kontsiderazio nagusiak.

8.-Gizarte Lana Etxez Etxeko Laguntzako Programei dagokienez. Helburuak eta eginkizunak.

9.-Gizarte Lana Ez-moldatze psikosozial eta Errehabilitazio programei dagokienez. Helburuak eta eginkizunak.

10.-Gizarte Ikerkuntza. Xedea. Metodoak. Aplika daitezkeen teknikak.

III. ZATIA

Oinarrizko Osasun Laguntza, adimen Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak

1.-Osasun diagnostikoak eta diagnostiko komunitarioa. Bien arteko harremana. Oinarrizko Osasun Laguntzako zereginetan dituzten aplikazio erabilgarriak.

2.-Oinarrizko Osasun Laguntza. Kontzeptua. Oinarri metodologikoak. Alma Atako biltzarretik heldu diren jardunbide ezberdinen azterketa.

3.-Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea. Talde lanaren kontzeptua. Antolaketa eta aplika daitezkeen metodoak.

4.-Partaidetzaren antolaketa Oinarrizko Osasun Laguntzaren egituran. Helburuak. Eredu posibleak. Lan metodoak.

5.-Etengabeko prestakuntza Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetan. Kontzeptua. Erabilgarritasuna. Jarduteko ildoak.

6.-Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeen arteko koordinazioa.

7.-Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalak.

8.-Osasunaren sustapena bularreko haurrendako eta eskolaurreko haurrendako laguntza programetan. Helburuak. Jarduerak. Jardun esparruak eta aplika daitezkeen metodoak.

9.-Osasunaren sustapena zaharrendako laguntza programetan. Helburuak. Jarduerak. Jardun esparrua eta aplika daitezkeen metodoak.

10.-Osasunaren sustapena helduendako laguntza programetan. Helburuak. Jarduerak. Jardun esparrua eta aplika daitezkeen metodoak.

11.-Adimen gaixotasunaren alderdi sozialak. Adimen gaixoaren bergizarteratzea.

12.-Adimen Osasun Komunitarioa. Alderdi teoriko eta praktikoak.

13.-Adimen gaixo kronikoendako errehabilitazio teknikak.

14.-Errehabilitazioa eta gaitasun ezaren prebentzioa Adimen Osasuneko laguntzan.

15.-Gizarte baliabideak Adimen Osasunean eta gaixoak instituzioetatik ateratzean. Deskripzioa, Helburuak.

16.-Haurrak eta gazteak, gizarte zerbitzuen jardun esparrua diren aldetik.

17.-Hirugarren adina, gizarte zerbitzuen jardun esparrua den aldetik.

18.-Minusbaliotasunak, gizarte zerbitzuen jardun esparrua diren aldetik. Nafarroako egoera.

19.-Bergizarteratzea, gizarte zerbitzuen jardun esparrua den aldetik. Nafarroako egoera.

20.-Familia eta komunitatea, gizarte zerbitzuen jardun esparrua den aldetik. Nafarroako egoera.

IV. ZATIA

Ospitaleetako gaiak

1.-Ospitalea. Bilakaera historikoa. Kontzepzio eta orientazio ideologikoa. Laguntza ematen duten profesionalak. Erabiltzaile eta eskatzaileak. Patologia lagunduak. "Gizarteratzea" hitzaren inguruan.

2.-Gizarte eta osasun laguntza. Oinarriak eta funtsa. Oinarrizko printzipioak. Ingurunea: aldatzen ari den gizarte bat. Akutuendako ospitalea, gizarte eta osasun laguntzako iturburu garrantzitsua den aldetik: osasun eta gizarte "arrisku handiko" egoerak, ospitalean senda-agiria izateko plangintza.

3.-Ospitaleko Gizarte Lana. Kontzeptua. Helburuak. Eginkizunak. Gizabanako eta familiekin parte hartzeko prozesua. Erabili beharreko osasun eta gizarte baliabideak. Ospitaleko bereko eta ospitaletik kanpoko koordinazioaren garrantzia.

4.-Gizarte Laneko Departamentua ospitalean. Sorrera. Eskuhartze teknikoaren justifikazioa. Menpekotasun organikoa. Antolaketa: lanaldiaren banaketa, egin beharreko jardueren egutegia, agiri bidezko euskarriak.

5.-Ospitaleko Gizarte Lanean aplikatzen ahal diren informazio teknologia berriak. Oinarrizko informatika: oinarriak, windows eta haren ingurua, ospitalean erabili ohi diren programak. Internet zer den: noiz sortu zen, ezinbesteko osagaiak, sarearen zerbitzu nagusiak.

Iragarkiaren kodea: A0203584