58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biltegiko arduradun izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela adierazten duena.

Mahaikideek adierazi dute izangai batek ere ez dituela gutxieneko puntuak gainditu. Beraz bidezko da deialdi hori eman gabe gelditu dela adieraztea.

Deialdi hori 1997ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 12an.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0204521