58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

489/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2002-2003ko kanpainarako, agente eta elkarte pribatuentzako baso lanetarako dirulaguntzen araubidea ezartzen duena.

Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak eta hori garatzen duen Mendien Erregelamenduak, otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, oinarrizko araubidea ezarri zuten baso laneko dirulaguntzetarako.

59/1992 Foru Dekretuaren 105 eta 107. artikuluetan aditzera ematen da Foru Agindu batek garatuko dituela lan horien dirulaguntzak, zehaztutako mugen barrenean.

Nafarroako Oihan Plana, Nafarroako Parlamentuak 1998ko onetsi baitzuen, ezarri egin zituen baso lanen helburuak eta jarraibideak ondoko hamar urteetarako. Zehatzago, Planak basoko lanak sustatzeko eta diruz laguntzeko zenbait ekintza eta neurri biltzen ditu.

Nafarroako nekazaritza garatzeko 2000-2006 programak, bestetik, 1257/99 (EE) Erregelamenduaren VII. kapituluko 30. artikuluan basogintzari laguntzeko neurriak 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko oinarriak ezarri zituen.

Nafarroako Gobernuak 2002ko otsailaren 18an hartutako erabakiaren bidez, baso lanetarako dirulaguntzak emateko gastu konprometituaren mugak finkatu ziren. Aipatu mugak hauexek dira: 5.409.109 ? 2003. urterako, eta 6.010.121 ? 2004. urterako.

Ikusirik Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren proposamena eta Ekonomi eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Eskuordetuaren adostasuna, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak bere c) eta d) idatz- zatietan ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2002-2003ko kanpainarako, agente eta elkarte pribatuentzako baso lanetarako dirulaguntzen araubidea onestea. Foru Agindu honen eranskinean ageri dira oinarriak.

2. 2003ko gastuen aurrekontuan sortzen den "Oihan planeko diru laguntzak" izeneko kontusailaren edo antzeko baten gain uztea laguntza horiek aurrera eramateko egin behar den 1.081.109 ?-ko gastua.

3. Foru Agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duena).

4. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko ohiko komunikabideetan argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

AGENTE ETA ELKARTE PRIBATUEI BASO LANETARAKO DIRULAGUNTZA EMATEKO ARAUBIDEAREN OINARRIAK, 2002-2003 KANPAINARAKO.

Lehenbizikoa.-Xedea.

Deialdiaren helburua da dirulaguntzak ematea Nafarroako basoetan honako jarduerak burutzeko:

a) Mendiaren kudeaketa jasangarria: basoberritzeak, basogintzako lanak, basoko azpiegiturak, beste ondasun batzuen produkzio naturalerako ahalmena hobetzea.

b) Uraren kalitatea zaindu eta hobetzea.

c) Basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzea.

d) Basoetako paisaiaren eta aisiaren arloa zaindu eta hobetzea.

Bigarrena.-Onuradunak.

1.-Nafarroan, deialdi honetako baso lanetakoren bat egiten duten agente eta elkarte pribatuek eskuratzen ahal dituzte deialdi honetako dirulaguntzak.

Hirugarrena.-Modalitateak.

-A modalitatea: mendiaren kudeaketa jasangarrirako dirulaguntzak:

A.1. Basoberritzeak, eta horren barrenean sartuta daude basoberritzea bera eta landarea sartu eta lehenbiziko bost urtetako mantentze-lana: hutsak betetzea, aldian aldiko ureztatzeak eta landare lehiatzaileen kontrola. Zuretarako diren makaldietan ustiapen ziklo guztian egiten diren lanak hartzen dira kontuan. Dena dela, urtero eskatu beharko dira jarduketetarako dirulaguntzak.

Dirulaguntza, hamabigarren oinarriak dioen bezala, espezie multzoaren araberakoa izanen da. Espezie multzoak honela daude definituak:

-Epe laburreko espezieak: 35 urteko epea edo txikiagoa dutenak, eta betiere, 10ekoa baino handiagoa, esate baterako, makalak, sahatsak, intsinis pinuak, akaziak eta gaztainondoak (azkeneko bi horiek zuhaitz gazte direnean).

-Epe erdiko espezieak: 35 eta 70 urte bitarteko epea dutenak dira, esate baterako itsas-pinua, Kortsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzea, zedroa, gereziondoa, lizarra, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, otsalizarra, haltza, ezkia, platanoa, zurzuria, astigarra eta gaztainondoa.

-Epe luzeko espezieak: 70 urtetik goitiko epea dutenak dira, esate baterako, ler gorria, Espainiako larizio pinua, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, pagoa, artea, haritz kanduduna, haritz kandugabea, ametz ilaunduna, erkametza eta ametza.

-Zuhaixkak: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, miterra eta hostazuria, besteak beste.

Modalitate honetan, hektarea 1etik goitiko azalera basoberrituentzat bakarrik emanen da dirulaguntza.

Haziak erabiltzen ahalko dira oihangintzan. Basoberritzea zuhaitz espezieekin egitez gero, haziek unada hautatuak edo mintegi-baratzetakoak behar dute izan, beren jatorriaren nahiz osasunaren ziurtagiriekin, bai haziarentzat bai landareentzat.

A.2. Basogintzako lanak (makaldietan izan ezik): garbiketak, bakantzeak (balio gabeko zuhaitzen mozketak), kimaketak, basoaren birsorkuntza naturalerako itxiturak, sasiak kentzea birsorkuntza naturala laguntzeko eta fauna errazago sartzeko, sasi kentze mekanikoak zuhaitzik gabeko guneetan (suaren ordez), hondakinak desagertaraztea eta bestelako lanak. Makaldietako basogintza lanak A.1. atalean aipatu dira.

Hektarea 1etik goitiko eremuetan egindako lanei baino ez zaie dirulaguntzarik emanen, eskaera bakoitzeko.

A.3. Baso azpiegiturak eraiki eta hobetzea (kaxa irekitzea, zelaitzea, zolatzea, bide bazterrak, drenaje lanak, sakanguneak, hormigoiztatze txikiak, zubitxoak, harri-lubetak, hidroereintzak, etab.).

Baso pistak egiteko eta daudenak hobetzeko lanak haien beharra teknikoki eta egoki arrazoitzen denean baizik ez dira diruz lagunduko. Mendia bere osoan hartu beharko da kontuan eta erabilera eta ustiapenerako aurreikuspenak.

A.4. Basoko beste ondasun material batzuen (fruitu, onddo, hazi, landare usaintsu eta sendabelarrak, etab.) produkzio naturalerako gaitasuna hobetzeko ekintzak.

-B modalitatea: uraren kalitatea zaindu eta hobetzeko helburua duten baso lanetarako dirulaguntzak: ibaien kalitate naturala hobetzeko, isurketak gutxitu eta uraren infiltrazioa handitzeko, urtegien erabilpen denbora luzatzeko lan eta ekintzak, horretarako basoberritzeak eginez eta ibarbaso naturalak lehengoratuz.

-C modalitatea: basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzeko behar diren ekintzetarako dirulaguntzak: lerro erako landaketak, landare hesiak, arboladiak, abelbideak mantendu eta hobetzeko lanak (kasu horretan, beti behar da aldez aurretik Mendi Atalaren baimena eta bideragarritasun txostena), desagertzeko arriskuan dauden edo beren habitataren aldaketen aurrean ahulak diren espezie katalogatuentzat basoko habitata kontserbatzeko planak aurrera eramatea eta ehiza espezieen bizilekua handitzeko ekintzak.

-D modalitatea: basoetako paisaiaren eta aisiaren arloa zaindu eta hobetzeko behar diren ekintzetarako dirulaguntzak: mendietan basogintza eta aisiarako erabilpena arautzeko beharrezkoak diren ekintzak. Katalogoko Mendi Babesgarrietan soilik.

Laugarrena.-Dirulaguntzen zenbatekoa.

1. Deialdiaren hamahirugarren oinarrian ezarri portzentajeak modalitate bakoitzari aplikatuz aterako da dirulaguntzen zenbatekoa. Ondoko kopuru hauen gainean aplikatuko da, B.E.Z. barne dela:

-Onartutako inbertsioaren gainean, hura hamalaugarren oinarrian ezarri erreferentzi moduluak baino handiagoa ez bada, edo jarduketa modulatua bada.

-Hamalaugarren oinarrian ezarri moduluen gainean, onartutako inbertsioa modulu horiek baino handiagoa bada.

Lanetarako behar den dokumentazio teknikoaren kostua eta zuzendaritza teknikoarena, halakorik bada, jarduketa bakoitzaren gain izanen dira, proportzionalki, guztirako inbertsioaren kostuaren beste parte bat bezala. Batasunaren intereseko lekuetan egindako inbertsioetarako dirulaguntzak % 5 gehituko dira (hamahirugarren oinarrian jarritakoaren gainetik, inbertsioaren % 90 gainditu gabe), betiere inbertsioak A edo D modalitatekoak badira.

2. A.2 modalitateari dagozkion lanetan, mendi antolatuetarakoetan, erreferentzi moduluak gainditzen ahalko dira, betiere Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak horren aldeko txosten teknikoa emanez gero.

3. Errekekin muga egiten duten lurrak basoberritzeagatik dirulaguntza hartzeko, nahitaez sartu beharko dira inguruko landaredi naturaleko baso espezie ur bazterrekoak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 37. artikuluan aipatu babes- zerrendaren lehen bost metroetan, baita gainerako landaketarekin tarte egokia utzi ere. Dirulaguntzarako, 5 metroko zerrenda horren eremua B modalitatean sartuko da, uraren kalitatea zaindu eta hobetzeko, alegia.

Bosgarrena.-Eskabideak.

1. Epea.

Dirulaguntza hauek jaso nahi dituzten titularrek eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edozein bulegotan. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 45 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira.

2. Kontzesioa.

Deialdi honetako oinarrien arabera onartu eta kalkulatu eskabideei aurre egiteko, aurrekontuko kontusailetan ez bada diru aski, portzentajea murriztu eginen da, aurrekontu guztia osatu arte.

3. Eskatzaileak eskabide bakarra eginen du, kanpainan egin gogo diren lan guztiak azaltzen dituena.

4. Hamar egun balioduneko epea emanen da dokumentazio administratiboa eta teknikoa zuzentzeko. Betiere, dokumentazio teknikoak osatuta egon beharko du eskaera egiteko unean. Bestela, eskaera ukatutzat joko da.

5. Dirulaguntza eman aurretik hasi ahalko da mendi antolatuetako lanak egiten, urteko planetan sartuta badaude. Orobat, 2001/2002ko neguan hasitako baso lanek ere dirulaguntza izan ahalko dute, deialdi honetako helburuak betez gero.

Seigarrena.-Dokumentazioa.

a) Eskabide ofiziala, behar bezala betea eta sinatua. Inprimaki hau Mendi Atalaren bulegoetan da (Tutera kalea, 20; Iruña) (I eranskina).

b) N.A.N.aren edo I.F.Z.aren fotokopia.

c) Bankuko helbidea (20 digito).

d) Lurrez baliatzen ahal direla frogatu beharko dute partikularrek lursail(ar)en zedula aurkeztuz. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak emanen du zedula hori, jabea nor den agerten duela. Lurren titularra eta laguntzen eskatzailea pertsona bera ez badira, titularraren baimena aurkeztu beharko da lanak aurrera eramateko. Titulartasun gatazka dagoen lurretan kontzesioa emateko, onartuta egon beharko du iralekuen gaineko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrak onesten dituen foru dekretuak.

e) Dirulaguntza-eskaria 6.000 ?-tik goitikoa baldin bada, proiektu teknikoa teknikari eskudun batek sinatua egon behar du, egungo legeriari jarraikiz, eta dagokion Lanbide Elkargoak ikus-onetsia. Dirulaguntzaren zenbatekoa kopuru horretatik beheitikoa bada, inprimaki ofizialarekin batera, plano topografikoa aurkeztuko da, zein eremutan esku hartuko den identifikatzeko. Bi kasuetan, dokumentazio teknikoak bikoiztuta beharko du egon.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak egin gogo diren jarduketak azaltzen dituzten eskaerak aztertuko ditu eta indarra duen araudia betetzen ez dutenak edo teknikoki okerrekoak direnak baztertu ahalko ditu. Dokumentazio teknikoak laneko gaiari buruzko mapak ekarri beharko ditu, 1:10.000 eskalan bederen.

Dokumentazio teknikoaren erredakzio kostua, laguntzen zenbatekoa zehaztearren, basoberritze lana egiteko aurrekontuaren barrenean sartuko da. Ingurumenak jasan ditzakeen eraginen gaineko azterlan egokia ere erantsiko zaie proiektuei.

Proiektua aurkeztea beharrezkoa denean, eskatzaileak zuzendaritza teknikoa behar du izan, teknikari eskudun batek egina, indarra duen legeriak dioen bezala. Zuzendaritzaren kostua, laguntzen zenbatekoa zehaztearren, basoberritze lana egiteko aurrekontuaren barrenean sartuko da eta obra- zuzendariak sinatutako akten bidez egiaztatuko da.

Zazpigarrena.-Kontzesioa.

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak eginen ditu diruz lagundutako jarduerari buruz, eta jardueraren berri ematen duten agiri guztiak aztertzeko ahalmena izanen du; halaber, eskatzailea ager dadila eskatzen ahalko du, bere erabakia hobeki oinarritzeko.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseiluaren foru aginduaren bitartez eman edo ukatuko dira dirulaguntzak, behin betiko dokumentazioa aurkeztu eta 3 hilabeteko epean, gehienez ere.

3. Dirulaguntza emateak berekin dakar baso eta ingurumen arloetako baimena.

Zortzigarrena.-Egiteko epea.

1. Lanak hasi izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute dirulaguntza eskuratzen duten onuradunek Mendi Atalean, jakinarazi eta biharamunetik 60 eguneko epean, deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarri aurrerakina ordaintzea nahi badute.

2. 2003ko urriaren 1a baino lehen bukatuko da dirulaguntza hauen xedeko lanak egiteko epea, egun horretarako egon beharko baitu Mendi Atalean onuradunaren jakinarazpena, lanak amaituta daudela dioena, zazpigarren oinarrian aipatu bezala, eta horren frogagiriak aurkeztuko dira.

3. Bigarren puntuan ezarri epea betetzen ez bada, dirulaguntza galduko da.

Bederatzigarrena.-Onuradunaren betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntzaren xedeko lanak egitea, kontzesioan onetsi baldintza teknikoei jarraikiz eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek emandako jarraibideen arabera, onetsitako unitateetan ez baita aldaketa edo gehikuntzarik onartuko.

b) Proposamenaren izaera zein den kontuan harturik, ezartzen den beste edozein betebehar.

c) Nafarroako Ogasun Publikoarekiko betebehar guztiak eginak izatea.

Hamargarrena.-Dirulaguntzen kontrola.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzak emateko jarri diren baldintzak betearazi eta aurreikusitako inbertsioak zuzen eginaraziko ditu. Horretarako, zilegi du ikuskapen eta egiaztapenak egitea, baita onuradunei beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eskatzea ere.

Hamaikagarrena.-Ordainketa.

1. Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

Laguntza guztiaren % 80 emanen da, gehienez ere, lehen ordainketan; zortzigarren oinarrian erabaki bezala, ziurtagiria jakinarazitakoan, berehala eginen da ordainketa.

Laguntzaren xedeko zereginak egin direla.

Lagundutako lanak burutu direla frogatutakoan eginen da bigarren ordainketa; hau da, egindako inbertsioari dagokion dirulaguntzaren eta aurreratu zenbatekoaren arteko aldea. Ez da inoiz hasieran emandako dirulaguntza baino handiagoa izanen. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko langileek txosten batean agertuko dute egiaztapen hori. Ordaintzeko eskaerarekin batera obren ziurtagiria egonen da, haien zuzendaritza teknikoa egin denean. Halaber, II. eranskineko inprimakia gehituko da, behar bezala betea.

Lagundutako lanak burutu direla frogatutakoan eginen da bigarren ordainketa; hau da, egindako inbertsioari dagokion dirulaguntzaren (inoiz ere ez hasieran emandako dirulaguntza baino handiagoa) eta aurreratu zenbatekoaren arteko aldea. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko langileek txosten batean agertuko dute egiaztapen hori. Ordaintzeko eskaerarekin batera obren ziurtagiria egonen da, haien zuzendaritza teknikoa egin denean. Halaber, II. eranskineko inprimakia gehituko da, behar bezala betea. Inbertsioa egin dela frogatu eta berehala eginen da ordainketa hori.

2. 60.101,21 eurotik goitiko aurrerakinak emateko, banku abala beharko da aurkeztu.

3. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira zeregin bererako beste edozeinekin.

4. Deialdi honen oinarrietan aurreikusi betebeharrak bete ezean, laguntza kenduko da eta, dirulaguntza hartu bada, guztia edo parte bat itzularaziko, 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz.

5. Dirulaguntza osorik ordaindu izanaren jakinarazpenetik bi hilabeteko epean, onuradunak honako hauek aurkeztu behar dizkio Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari: bankuen eragiketen ziurtagirien fotokopia, erregistro liburua eta aipatu fondo publikoak behar bezala aplikatu direla egiaztatzen duten beste dokumentu batzuk. Aurreko hori betetzen ez bada, indarra duen legerian xedatutakoaren mende egonen da.

Hamabigarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta deialdia arautzen duten oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Hamahirugarrena.-Gehieneko dirulaguntzak (inbertsioaren portzentajea).

A.1. Basoberritzeak

Epe laburreko espezieak % 40 % 40

Epe erdiko koniferoak % 60 % 50

Epe luzeko koniferoak eta hostozabalak % 80 % 60

Zuhaixkak % 80 % 60

A.2 Basogintzako lanak % 80 % 60

A.3 Azpiegiturak % 65 % 50

A.4 Beste produktu batzuk % 50 % 40

B Uraren kalitatea % 90 % 90

C Biodibertsitatea % 90 % 90

D Erabilera soziala % 40 % 20

Hamalaugarrena.-Erreferentzi moduluak (gehienez emanen den laguntza).

BASOBERRITZEAK

Koniferoak 2.103 Euro/ha

Hostozabalak (makalak ez) 3.305 Euro/ha

Mantentze-lanak (makalak ez) 300 Euro/ha

Makalak, motzondoak aterata 3.606 Euro/ha

Makalak motzondoak atera gabe 2.103 Euro/ha

Area pasatzea makaldietan 108 Euro/ha

Lehen kimaldia makaldietan 78 Euro/ha

Kimaketa makaldietan, 5 m bitarte 216 Euro/ha

Kimaketa makaldietan, 5 m-tik goiti 360 Euro/ha

BASOGINTZAKO LANAK

Sasiak eskuz garbitzea, birsorkuntza naturalerako 781 Euro/ha

Sasiak makinaz garbitzea, birsorkuntza naturalerako 541 Euro/ha

Sasiak garbitzea, lurra irauliz eta haren gainean

adarrak xehetzea, birsorkuntza naturalerako 721 Euro/ha

Sasiak makinaz garbitzea zuhaitzik gabeko guneetan

suaren ordez 541 Euro/ha

Bakantze lana hostozabaletan 661 Euro/ha

Bakantze lana koniferoetan 721 Euro/ha

Koniferoen kimaketa, 2,5 m bitarte

(gehienez 400 ondo/ha.) 0,24 Euro/ondoa

Koniferoen kimaketa, 2,5 eta 5 m bitarte

(gehienez 250 ondo/ha.) 0,93 Euro/ondoa

Formazio-kimaketa hostozabaletan 0,18 Euro/ondoa

Alturako kimaketa hostozabaletan 1,02 Euro/ondoa

Kimaketaren hondarrak deuseztatzea 300 Euro/ha

Hesiturak jarri eta konpontzea (sare-maila edo alanb.) 3,61 Euro/m

Alanbrezko hesitura hautsiak kentzea 0,90 Euro/m

BASOKO AZPIEGITURAK

Pista berria irekitzea 6.010 Euro/km

Pista moldatzea (zelaitzea, bide-bazterrak, etab.) 3.005 Euro/km

Zoladura ematea 12.020 Euro/km

Hodiak, 50 cm-ko diametrokoak (fabrika-obra barne) 721 Euro/un

Hodiak, 80 cm-ko diametrokoak (fabrika-obra barne) 1.022 Euro/un

URAREN KALITATEA ZAINDU ETA

HOBETZEA

Ibarbaso naturalak basoberritu, hobetu

eta lehengoratzea 5.400 Euro/ha

BASOKO EKOSISTEMAREN BIODIBERTSITATEA

ZAINDU ETA HOBETZEA

Zuhaitzak lerroan sartzea 0,96 Euro/m

Landare hesiak lerroan sartzea 4 Euro/m

Arboladiak sartzea 3.606 Euro/ha

Sasiak garbitzea faunaren

bizitokia handitzeko 541 Euro/ha

BASOETAKO PAISAIAREN ETA AISIAREN ARLOA

ZAINDU ETA HOBETZEA.

ERABILERA SOZIALA Erref. modulurik gabe

Iragarkiaren kodea: a0203622