58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Arau-hausteen jakinarazpena

30/1992 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

ESPED. J A B E A MATRIKULA T O K I AEGUNA ORDUA ZENBAT. BSL ZEO ORD

2001/451 ARLONSA IRUÑA, S.L. NA-5727-Z AITA MURILLO, 14 BIS PAREAN 2001-09-03 08,49 96,00 38.3 91.2

2001/454 ANA M. ZALBA AGUERO NA-5050-AS OIANPEA, 1 2001-09-04 11,40 96,00 39.2.C 91.2.GG

2001/477 JANGARRIA, S.L. NA-4492-AD LANDAZABAL INDUST., 2. KALEA 2001-09-13 12,40 96,00 39.2.E 94.2.EG

2001/637 VICTORIANO UGAL JIMENEZ NA-6637-AV LAS ERAS, 7 2001-11-26 20,20 60,00 44.3 110.1

2001/655 DISNAVAL, S.L. 6137-BJL JOAQUIN PUY ETA RICARDO BEL 2001-11-18 00,38 96,00 39.2.E 94.2.EG1

2001/660 BARTOLOME CHAMORRO RUIZ NA-1452-W NAGUSIA, ELIZAREN PAREAN 2001-12-04 20,36 96,00 39.2.G 91.2.HL3

2001/704 ENRIQUE PUÑAL AZNAR NA-2470-V RICARDO BEL, 2 2001-12-31 09,00 96,00 39.2.C 91.2.GG

2002/10 JESUS GURICH RAMOS 1659-BHY OIANPEA, 11 2002-01-02 08,36 60,00 39.2.E 94.2.EL

2002/22 JESUS LECEA GOICOECHEA NA-5161-AT BIDABURUA, Z.G. 2002-01-05 16,34 96,00 39.2.A 91.2.IG

2002/33 PALMIRA ELENA BOET ROJO NA-3487-AN LANDAZABAL INDUST., A KALEA 2002-01-09 19,49 96,00 38.3 91.2

2002/41 JOSE LUIS URTASUN EZCURRA NA-9192-BB IRUÑA-IRUN, Z.G. 2002-01-13 12,50 96,00 53.1 132.12

2002/42 IGNACIO GIL PERUCHENA NA-3492-AM FERMIN TIRAPU, 1 2002-01-15 21,55 96,00 39.2.F 94.2.FG

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek, beren defentsarako egoki juzgatzen dituzten frogak proposatu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Salaketa arau-haustea egin den momentuan jakinarazten ez bada eta arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, edo ibilgailuaren jabea pertsona juridikoa (sozietateak) izanez gero, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, titularrari edo jabeari eskatzen zaio gidaria nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean, edo azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako lekuetako batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta horren zehapena 50.000 pezetarainokoa izan daiteke.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar egun baliodunean, isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordain dezakete, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Atarrabian, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0202485