58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R O C A F O R T E

Hasierako onespena 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrari eta haren exekuzio oinarriei

2002ko martxoaren 8ko bilkuran, Rocaforteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, besteak beste, erabaki hau hartu du:

Hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren exekuzio oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 279.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuko iragarki oholean argitara ematea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, hura argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik egiten bada, haiek ebazteko erabakia hartuko du Kudeaketa Batzordeak eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Ez bada erreklamaziorik, behin betikoz onetsitzat joko da, lehen aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Rocaforten, bi mila eta biko martxoaren hamarrean. Alkate udalburua, José Miguel Ozcoidi.

Iragarkiaren kodea: A0203520