58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2001eko abenduaren 10eko Probidentzia, 01-4821 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Siro Martínez Salcedo jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen premiamendu-probidentziaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

01-4821 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.

Jasotzat eman da Siro Martínez Salcedo jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko premiamendu-probidentzia baten aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion premiamendu-probidentzia (23900 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2001eko abenduaren 10eko Probidentzia, 01-4822 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Tomás Martínez Moreno jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen premiamendu-probidentziaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

01-4822 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.

Jasotzat eman da Tomás Martínez Moreno jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko premiamendu-probidentzia baten aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion premiamendu-probidentzia (36394 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2001eko abenduaren 10eko Probidentzia, 01-4823 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Arturo Martínez Salcedo jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko erreklamazioa zela-eta derrigorrezko dirubilketa agentzia batek egin zion jakinarazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

01-4823 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.

Jasotzat eman da Arturo Martínez Salcedo jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko erreklamazioa zela-eta derrigorrezko dirubilketa agentzia batek egin zion jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion jakinarazpena, Derrigorrezko Dirubilketa Agentziarena.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 22ko Probidentzia, 01-2206 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Ramón García González jaunak jarri zuen errekurtso hori, Buztintxuriko Plan Partzialeko P-A poligonoko lurrak berriro zatitzeko proiektua, balorazioen espedientea, behin-behineko likidazio kontua eta lurren birzatiketaren akta behin betiko onesteari buruz Iruñeko Udalak hartu zuen erabakiaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

01-2206 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bian.

Iruñeko Udalaren txostena jaso da, Ramón García González jaunak haren erabaki baten aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa dela-eta. Erabaki hori Buztintxuriko Plan Partzialeko P-A poligonoko lurrak berriro zatitzeko proiektua, balorazioen espedientea, behin-behineko likidazio kontua eta lurren birzatiketaren akta behin betiko onesteari buruzkoa da.

Errekurtsogileari espedientea eta gainerako jarduketak erakutsiko zaizkio eta Udalaren txostena igorriko zaio, ebazpenean aintzat hartu behar diren gertaerak argitu, ezagutu eta egiaztatzeko froga-diligentziak egitea proposa dezan, egoki iritziz gero, bere eskubideak hobeki defendatzeko.

Proposamen hori bost egun balioduneko epean egin behar da, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 15.3 eta 16.1.a) artikuluetan xedatutakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 7ko Probidentzia, 02-0018 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Rubén Muñoz Fernández jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 20an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (5525/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.

Jasotzat eman da 02-0018 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Rubén Muñoz Fernández jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 20an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (5525/01 zenbakiko udal espedientea).

Rubén Muñoz Fernández jaunak jarri du gora jotzeko errekurtsoa, baina errekurritutako ebazpena Arturo Azpíroz Martínez jaunari eman zitzaion. Hala ere, ez da agiririk ekarri lehenengoak bigarrenaren ordezkaritza duela frogatzeko.

Beraz, errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bere ordezkaritza Auzitegi honi froga diezaion, dela ordezkaritzaren egiaztagiriak bidaliz, dela Arturo Azpíroz Martínez jaunarekin batera Auzitegi honetako Idazkaritzara etorriz, Rubén Muñoz Fernández jaunarentzat apud acta ordezkaritza eman dadin.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 18ko Probidentzia, 02-0246 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Joan Figueras Roma jaunak jarri zuen errekurtso hori, Daniel Serrano Lorenzo jaunaren izenean eta ordezkaritzan, tiketean ageri zena baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen ebazpenaren aurka (294166/01 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian.

Jasotzat eman da 02-0246 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Joan Figueras Roma jaunak jarri du errekurtso hori, Daniel Serrano Lorenzo jaunaren izenean eta ordezkaritzan, tiketean ageri zena baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen ebazpenaren aurka (294166/01 zenbakiko udal espedientea).

Joan Figueras Roma jaunak jarri du gora jotzeko errekurtsoa, baina errekurritutako ebazpena Daniel Serrano Lorenzo jaunari eman zitzaion. Hala ere, ez da agiririk ekarri lehenengoak bigarrenaren ordezkaritza duela frogatzeko.

Beraz, errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bere ordezkaritza Auzitegi honi froga diezaion, dela ordezkaritzaren egiaztagiriak bidaliz, dela Daniel Serrano Lorenzo jaunarekin batera Auzitegi honetako Idazkaritzara etorriz, Joan Figueras Roma jaunarentzat apud acta ordezkaritza eman dadin.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 8ko Probidentzia, 01-5275 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. José Luis Ucle Quero jaunak jarri du errekurtso hori. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian.

Jasotzat eman da José Luis Ucle Quero jaunaren idazkia, Auzitegi honetan 01-5275 zenbakiarekin erregistratu dena.

Idazki hori Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritzan aurkeztu zen, Barañaingo Udalari igorri zitzaion eta handik Auzitegi honetara bidali dute.

Ez dago garbi idazki hori zertarako den; izan ere, Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritzako Erregistro Orokorrean aurkeztu zen, Barañaingo Udalari igorri zitzaion, berari zuzendua delako, baina Udalak Auzitegi honetara bidali du, errekurtsoa dela ipintzen duelako. Hortaz, bidezkoa da errekurtsogileari idazkia zertarako aurkeztu duen argitu dezala agintzea.

Horregatik, ondokoa

Ebatzi dut: José Luis Ucle Quero jaunari galdetuko zaio goian aipatu idazkiaren helburua zein den, Barañaingo Udalari birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea. Erantzuna idatziz eman behar du, hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita.

Idazkiaren helburua bigarrena bada, errekurritu nahi duen ebazpen edo erabakiaren kopia erantsi behar du.

Idazkia hobeki identifikatzeko, probidentzia honen jakinarazpenari haren fotokopia erantsiko zaio.

Adieraziko zaio ezen agindu zaiona aipatu den epe horretan egiten ez badu jarduketa hauek artxibatu eginen direla, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 4ko Probidentzia, 02-0019 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Ignacio Echeverría Erviti jaunak jarri zuen errekurtso hori, zirkulazioari buruzko arauak hausteagatik zehapena ezartzeko eman zen ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

02-0019 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren lauan.

Jasotzat eman da Ignacio Echeverría Erviti jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, zirkulazioari buruzko arauak hausteagatik zehapena ezartzeko eman zen ebazpenaren aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion ebazpen edo erabakia.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 9ko Probidentzia, 01-0014 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. María Mercedes Echart Goñi andreak jarri zuen errekurtso hori, betearazpen-bideko erreklamazio bati buruz derrigorrezko dirubilketa agentzia batek egin zion jakinarazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

01-0014 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian.

Jasotzat eman da María Mercedes Echart Goñi andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, betearazpen-bideko erreklamazio bati buruz derrigorrezko dirubilketa agentzia batek egin zion jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion jakinarazpena, Derrigorrezko Dirubilketa Agentziarena.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 1.859 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia, 2001eko abenduaren 18koa, 01-2536 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Agustín Viguria Miñano jaunak jarri zuen errekurtso hori, Errukietxeko tailerrean egindako zerbitzuengatik antzinatasuna aintzatesteko eskaerari buruz Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.859 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian.

01-2536 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Agustín Viguria Miñano jaunak jarri du errekurtso hori, Errukietxeko tailerrean egindako zerbitzuengatik antzinatasuna aintzatesteko eskaerari buruz Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak

1. Errekurtsogileak ez zuen instrukziorako diligentziarik proposatu errekurtso-idazkian, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

2. Auzitegi honek, Auzitegiko buruaren 2001eko uztailaren 11ko Probidentziaren bidez, eta goian aipatu dekretuak 12.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Iruñeko Udalari hilabeteko epea eman zion txostena edo alegazio-idazkia aurkezteko. Udalak txostena aurkeztu du eta hartan ez du inolako frogarik proposatu.

3. Auzitegi honetako buruaren 2001eko irailaren 21eko Probidentziaren bidez, errekurtsogileari epea jarri zitzaion instrukziorako diligentziak proposatu zitzan; tramite hori 2001eko urriaren 2ko idazkiaren bidez bete da.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Aipatu foru dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "ofizioz nahiz alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko".

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko, honako jarduketei eranstea froga proposatzeko idazkiarekin batera errekurtsogileak aurkeztu duen agiria, alegia, Iruñeko Udal Langileen arteko Sorospenerako Sozietatearen Erregelamenduaren fotokopia; erregelamendu hori 1913ko urriaren 29ko osoko bilkuran onetsi zen.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute.-Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 1.861 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia, 2001eko abenduaren 18koa, 00-0441 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Fernando de los Santos Augusto jaunak jarri zuen errekurtso hori, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboaren 1999ko maiatzaren 12ko bahitura-diligentziaren aurka (1993-1998 urteetako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, 1990-1996 urteetako Zerga Bateratuak) eta trafikoko isun baten aurka (12764/96 zenbakiko udal espedientea), hainbat kontzepturen ziozko zorrak betearazpen bidetik ordainarazteko erreklamazioa dela-eta. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.861 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian.

00-0441 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Fernando de los Santos Augusto jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboaren 1999ko maiatzaren 12ko bahitura-diligentziaren aurka (1993-1998 urteetako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, 1990-1996 urteetako Zerga Bateratuak) eta trafikoko isun baten aurka (12764/96 zenbakiko udal espedientea), hainbat kontzepturen ziozko zorrak betearazpen bidetik ordainarazteko erreklamazioa dela-eta.

Egitezko aurrekariak

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian, baliatu nahi zituen instrukzio diligentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

2. Auzitegi honek, Auzitegiko buruaren 2000ko otsailaren 18ko Probidentziaren bidez, eta goian aipatu dekretuak 12.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Iruñeko Udalari hilabeteko epea eman zion txostena edo alegazio-idazkia aurkezteko. Udalak txostena aurkeztu du eta hartan ez du inolako frogarik proposatu.

3. Auzitegi honetako buruaren 2001eko uztailaren 17ko Probidentziaren bidez, errekurtsogileari epea jarri zitzaion instrukziorako diligentziak proposatu zitzan; tramite hori 2001eko azaroaren 13ko idazkiaren bidez bete da.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Aipatu foru dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "ofizioz nahiz alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko".

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du:

Lehena: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga zati batez bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko, Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen duten agiriak frogarako kopiatutzat ematea.

Bigarrena: Ez da bidezkoa proposaturiko gainerako frogak gauzatzea, ez direlako beharrezkotzat jotzen ebazpena emateko.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 1.879 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia, 2001eko abenduaren 21ekoa, 01-5106 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Eduardo Gurrea Montón jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (6265/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.879 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean.

Eduardo Gurrea Montón jaunak etendura eskatu du berak aurkezturiko 01-5106 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso hori trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarri da (6265/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak

1. 2001eko abenduaren 4an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 22an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (6265/01 zenbakiko udal espedientea). Hartan errekurritutako egintzaren betearazpenaren etendura eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 339.1 artikuluak ezarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aurkezteak ez duela berekin ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren betearazpena etetea; artikulu bereko bigarren paragrafoak erantsi zuen "gora jotzeko errekurtsoa izapidetzen den bitartean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin izanen duela haren xede diren egintza edo erabakien betearazpena eten". Xedapen hori hitzez hitz errepikatzen da lege horren garapenerako Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuan horri ematen zaion idazkuntzaren arabera. Hortaz, Auzitegiak ez ditu egintza horren betearazpena eteteko behar diren eskurantzak.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Deklaratzea ezin zaiola aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskariari baiezkoa eman, gora jotzeko errekurtso honetan errekurtsogileak eskatzen duen bezala.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 4ko Probidentzia, 02-0002 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Pedro María Navarlaz Fernández jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko erreklamazioari buruz derrigorrezko dirubilketa agentzia batek egin zion jakinarazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

02-0002 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren lauan.

Jasotzat eman da Pedro María Navarlaz Fernández jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko erreklamazioari buruz derrigorrezko dirubilketa agentzia batek egin zion jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion jakinarazpena, Derrigorrezko Dirubilketa Agentziarena (15634 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 7ko Probidentzia, 01-5274 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Raúl Vicente García jaunak jarri du errekurtso hori. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.

Jasotzat eman da Raúl Vicente García jaunaren idazkia, Auzitegi honetan 01-5274 zenbakiarekin erregistratu dena.

Ez dago garbi idazki hori zertarako den; izan ere, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendu zaio, baina birjarpenezko errekurtsoa dela jarri da. Hortaz, bidezkoa da errekurtsogileari idazkia zertarako aurkeztu duen galdetzea.

Horregatik, ondokoa

Ebatzi dut: Raúl Vicente García jaunari galdetuko zaio goian aipatu idazkiaren helburua zein den, Iruñeko Udalari birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea. Erantzuna idatziz eman behar du, hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita.

Idazkiaren helburua bigarrena bada, errekurritu nahi duen ebazpen edo erabakiaren kopia erantsi behar du.

Idazkia hobeki identifikatzeko, probidentzia honen jakinarazpenari haren fotokopia erantsiko zaio.

Adieraziko zaio ezen agindu zaiona aipatu den epe horretan egiten ez badu jarduketa hauek artxibatu eginen direla, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 22ko Probidentzia, 01-2207 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Antonio Luis Frías Brinco jaunak jarri zuen errekurtso hori, Buztintxuriko Plan Partzialeko P-A poligonoko lurrak berriro zatitzeko proiektua, balorazioen espedientea, behin-behineko likidazio kontua eta lurren birzatiketaren akta behin betiko onesteari buruz Iruñeko Udalak hartu zuen erabakiaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

01-2207 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bian.

Iruñeko Udalaren txostena jaso da, Antonio Luis Frías Brinco jaunak haren erabaki baten aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa dela-eta. Erabaki hori Buztintxuriko Plan Partzialeko P-A poligonoko lurrak berriro zatitzeko proiektua, balorazioen espedientea, behin-behineko likidazio kontua eta lurren birzatiketaren akta behin betiko onesteari buruzkoa da.

Errekurtsogileari espedientea eta gainerako jarduketak erakutsiko zaizkio eta Udalaren txostena igorriko zaio, ebazpenean aintzat hartu behar diren gertaerak argitu, ezagutu eta egiaztatzeko froga-diligentziak egitea proposa dezan, egoki iritziz gero, bere eskubideak hobeki defendatzeko.

Proposamen hori bost egun balioduneko epean egin behar da, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 15.3 eta 16.1.a) artikuluetan xedatutakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 2ko Probidentzia, 00-3116 eta 01-1061 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoetan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak jarri zituen errekurtso horiek, lehenbizikoa Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 2an emandako bahitura-probidentziaren eta bahitura-diligentziaren aurka (21695/96, 5847/97 eta 16641/97 zenbakiko udal espedienteak) eta bigarrena Iruñeko Alkatetzaren 2001eko urtarrilaren 9ko ebazpenaren aurka, zeinen bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko abuztuaren 14an emandako bahitura-diligentziaren aurkakoa (5847/97 eta 16641/97 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"11 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bian.

00-3116 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedienteak eta 01-1061 zenbakikoari buruzkoak elkarrekin zuzeneko lotura dute. Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak jarri ditu bi errekurtso horiek, lehenbizikoa Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 2an emandako bahitura-probidentziaren eta bahitura-diligentziaren aurka (21695/96, 5847/97 eta 16641/97 zenbakiko udal espedienteak) eta bigarrena Iruñeko Alkatetzaren 2001eko urtarrilaren 9ko ebazpenaren aurka, zeinen bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko abuztuaren 14an emandako bahitura-diligentziaren aurkakoa (5847/97 eta 16641/97 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak

1. 2000ko maiatzaren 12an Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun batzuk bedearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 2an emandako bahitura-probidentziaren eta bahitura-diligentziaren aurka (21695/96, 5847/97 eta 16641/97 zenbakiko udal espedienteak); errekurtso hori Auzitegi honetan 00-3116 zenbakiarekin tramitatu da.

2. 2001eko otsailaren 26an Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, Iruñeko Alkatetzak 2001eko urtarrilaren 9an emandako ebazpenaren aurka, zeinen bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko abuztuaren 14an emandako bahitura-diligentziaren aurkakoa (5847/97 eta 16641/97 zenbakiko udal espedienteak); errekurtso hori Auzitegi honetan 01-1061 zenbakiarekin tramitatu da.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Auzitegi honek, prozedurako edozein alditan, errekurtsoak metatzea erabakitzen ahal du, elkarrekin zuzeneko lotura dutela iritziz gero. Horrela xedatzen da uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 14. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian.

Erabaki du: Ebazpen-probidentzia honen goiburukoan azaltzen diren gora jotzeko bi errekurtsoak metatzea eta biak batera ebaztea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute.-Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 9ko Probidentzia, 00-6600 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Eduardo José Simón Liberal jaunak jarri zuen errekurtso hori, betearazpen-bideko erreklamazio bati buruz Iruñeko Udaleko Derrigorrezko Dirubilketa Agentziak egin zion jakinarazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

00-6600 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian.

Jasotzat eman da Eduardo José Simón Liberal jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, betearazpen-bideko erreklamazio bati buruz Iruñeko Udaleko Derrigorrezko Dirubilketa Agentziak egin zion jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion jakinarazpena, Derrigorrezko Dirubilketa Agentziarena (190866/99 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: