58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko apirilaren 24ko 13:00etan, "Asociación Navarra de Comercios Rurales" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan jardun eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi izenpetzaileak hauek dira: Idoia Villanueva Vidaurreta eta Carlos Martínez Orduna.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0204755