58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako barrutiko fakultatibo espezialista izateko 100 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emandako 1622/2001 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emana. Iragarkia.

Gloria María Galar Baranguá eta Concepción Maeztu Sardiña andreek gora jotzeko errekurtsoa paratu dute aipatu deialdiaren kontra. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112 eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: a0204856