58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

281/2002 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaro esperimentala ezartzen du 2002-2003 ikasturterako, lanbide heziketako ikasketetan teknikari titulua lortu duten ikasleei begira.

Erdi mailako heziketa ziklo bat gainditu duten ikasleek lortutako teknikari tituluko lanbidearen inguruan ikasketa arautuak egiten jarraitu nahi badute, batxilergoa egin dezakete eta, gero, goi mailako heziketa ziklo bat. Halaber, Hezkuntza Sistemaren Antolamenduari buruzko 1/90 Legearen 32. artikuluak eta 55/1999 Legearen 69. artikuluak adierazten dutenaren arabera, hemezortzi urte beteak dituztenek eta teknikari tituluaren jabe direnek, baldin eta lanbide arlo bereko edo arauz ezarritako arlo beretsu bateko goi mailako heziketa ziklo bat egin nahi badute, sarbidea izanen dute, heldutasun proba bat egin eta gero.

Ebazpen honek prestakuntza ikastaro esperimental bat ezartzen du 2002-2003 ikasturterako, aipatzen diren ikastetxeetan egiteko.

Goi mailan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaro honen xedea da izangaiek erdi mailako heziketa ziklo batean lortu duten heldutasuna eta lanbide gaitasunak osatzea. Horrekin batera, lanbide heziketa arautuaren sistemaren ikuspuntutik begiratuta, lanbide ikasketak lehen hautua izatea bultzatu nahi da. Hala, erdi mailako heziketa ziklo bat egin ondoren ikasketak egiten jarraitu nahi duten ikasleek onartua ikusiko dute beren errendimendu akademiko eta profesionala, lanbide batera iristeko ez ezik, goi mailako lanbide ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.

Prestakuntza ikasketa horiek egiten dituzten ikasleek ez dezaten proba bakar bat izan oinarri goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, prestakuntza ikastaroko emaitza akademikoak kontuan hartuko dira aipatu probaren ebaluazioan, Ebazpen honen X. atalean ezarritako moduan.

Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak adostasunezko txostena egin du, Nafarroako Foru Komunitatean deitzen diren goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa era esperimentalean ezar dadin 2002-2003 ikasturtean.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren deialdiz 2003. urtean goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko eginen diren probak prestatzeko ikastaroa ezartzea.

I.-Aplikazio esparrua

2.-Ebazpen honetako xedapenak Hezkuntza Departamentuak baimendu eta Ebazpen honen 30. puntuan zehaztutako ikastaroei aplikatuko zaizkie.

II.-Ezaugarri orokorrak

3.-Prestakuntza ikastaroaren helburu edo xedea da ikasleen heldutasuna garatzea batxilergoko helburuei eta kasuan kasuko lanbide eremuan dituzten gaitasunei dagokienez, horrela goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko prestatu ahal izateko. Sartze hori eginen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren deialdiz egiten den probaren bidez, Hezkuntza Sistemaren Antolamenduari buruzko 1/1990 Legearen 32. artikuluak eta 55/1999 Legearen 69. artikuluak adierazten dutenaren arabera.

4.-Prestakuntza ikastaroa ikasturte batekoa izanen da eta astean 30 irakastordu izanen ditu.

5.-Irakasgaiak ezin dira baliozkotu batxilergoan horien pareko diren irakasgaiekin. Sarbide probarako preskuntza balioa dute, goi mailako heziketa zikloa egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak garatzen baitira.

III.-Modalitateak eta ordutegiak

6.-Prestakuntza ikastaroak hiru modalitate hauek izanen ditu:

a) Zientzia eta teknologia

b) Gizarte zientziak

c) Osasun zientziak

7.-Ikastaroak, modalitate guztietan, honela egituratuko dira: lau irakasgai komun, modalitateko hiru irakasgai eta aukerako irakasgai bat. I. eranskinean zehaztuta daude irakasgai horien definizioa, ordutegia eta prestakuntza ikastaroko modalitate bakoitzari lotutako lanbide arlo guztiak.

IV.-Egutegia

8.-Ikastaroko egutegia eta ordutegia ikastaroa egiten den ikastetxean gainerako ikasketek dituzten berberak izanen dira, batxilergoko bigarren kurtsoa alde batera utzita.

V.-Onarpena, matrikula eta taldeak osatzea

9.-Prestakuntza ikastaroan matrikulatu ahalko dira ikastaro horretan sartu ahal izateko ikasketak Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan edo ikastetxe pribatu itunduetan egin dituzten ikasleak.

10.-Ikasleak onartzeko prozedura hau erabiliko da:

1. Izen ematea. Ikasketa arautuetako inprimaki berberen bidez eginen da, 2002ko irailaren 2tik 6ra.

2. Baremazioa eta zerrendak. Gainerako ikasketetan onarpenerako izaten den epe bereziko prozedura bera erabiliko da, Ebazpen honetako 12. puntuan ageri diren onarpen irizpideak aplikatuta.

3. Matrikulazioa. Irailaren 13an eginen da, horretarako prestatutako inprimaki ofizialak erabiliz.

11.-Prestakuntza ikastaroko modalitate batean onartzeko betebeharra da erdi mailako heziketa ziklo bat gainditu izana, betiere 1. eranskinean azaltzen diren lanbide arloetako batean.

12.-Onarpen irizpideak. Prestakuntza ikastaroko modalitate batean onartzeko irizpideak bete eta plaza baino izangai gehiago badago, onarpen irizpide hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

1. Heziketa zikloan batez besteko nota handiena.

2. Heziketa zikloa 2001-2002 ikasturtean bukatu izana.

3. 2002. urtean 22 urte baino gehiago ez betetzea.

4. Diru publikoa hartzen duten ikastetxeei aplikatzen zaizkien onarpenerako irizpide orokorrak (martxoaren 27ko 92/2002 Foru Agindua).

13.-1. Talde bakoitza gehienez ere hogeita hamar ikaslez osatuko da.

2. Aukerako irakasgaiak gutxienez ere 12 ikasleko taldeentzat antolatuko dira.

14.-Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, ondokoak aplikatuko dira: abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretua (1993-01-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) eta uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretua (1997-08-1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL), eta Ebazpen honetan aipatu ikastaroa ematen den ikastetxeen Barne Araubideko Erregelamenduan ezarritakoa.

VI.-Irakasleak

15.-Irakasgaiak emanen dituzte batxilergoan horien pareko irakasgaiez arduratzen diren irakasle berberek. Ikastetxe publikoetan, 3. eranskineko taulan irakasgai eta espezialitateen artean ageri den korrelazioa aplikatuko da, eta ikastetxe itunduetan, berriz, espezialitate bakoitzari dagozkion titulazioak eskatuko dira.

16.-Irakasleen dedikazioari dagokion orotan, indarra duen araudian oro har ezarritakoari jarraituko zaio.

17.-Taldeak tutore bat izanen du, ikastetxeko gainerako taldeek bezala, eta dagokion araudian tutoretzari buruz ezarritako eginkizunak beteko ditu.

VII.-Baliabide materialak eta eremuak

18.-Prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeen gutxieneko betebeharrak batxilergoko ikastetxeen berberak izanen dira, eta, ondorio guztietarako, talde arrunt baten moduan hartuko da eremuak eta instalazioak erabiltzerakoan.

VIII.-Curriculuma eta programazioa

19.-1. Prestakuntza ikastaroa osatzen duten irakasgaien eduki multzoak 2. eranskinean azaltzen dira.

2. Prestakuntza ikastaroa eskaintzen duten ikastetxeek Urteko Programazio Orokorrean sartu beharko dute ikastaro hori, gutxienez ere honako puntu hauek zehaztuta:

a) Irakasgaien programazio didaktikoen eskema orokor laburra.

b) Metodologia eta baliabide didaktikoak.

c) Ebaluazioko printzipio orokorrak; printzipio horietan kontuan hartuko da Ebazpen honetako IX. atala.

d) Antolaketako gaiak eta irakasle eta ikasleen ordutegiak.

20.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak prestatutako curriculum esperimentaletan oinarriturik, irakasgaien programazio didaktikoak eginen dira 2002-2003 ikasturtean, curriculumeko osagai hauek zehaztuta:

a) Helburuak.

b) Oinarrizko edukiak.

c) Oinarrizko edukien sekuentziazioa.

d) Unitate didaktikoak eta jarduerak ikasturte osoan banatzea.

e) Metodologia eta baliabide didaktikoak.

f) Ebaluazioa eta errekuperazioa.

21.-Prestakuntza ikastaroko irakasle taldeak programazioak eta unitate didaktikoak egokitu egin beharko ditu, kontuan hartuta ikasleen ezaugarriak, irakasgaien orduak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben berezitasunak (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehazten duenaren arabera).

22.-Ikastetxeak, zuzendaritza eta koordinazio organoen bitartez, ikastaroaren koordinazioa eta barne jarraipena eginen du, eta ikastaroaren funtzionamendua hobetzeko neurriak hartuko ditu, Ebazpen honen esparruan.

IX.-Ebaluazioa

23.-1. Hezkuntza Sistemaren Antolamenduari buruzko 1/1990 Lege Organikoak zehazten dituen ikasketen ebaluazioaren antzekoa izanen da prestakuntza ikastaroarena ere. Irakasgai bakoitzaren kalifikazioa zenbaki bidezkoa izanen da, hots, 0tik 10era, zenbaki hamartarrik gabe, modalitateetako irakasgaien bi multzoetako bakoitzean kurtsoko batez besteko azken nota izan ezik, zenbaki hamartar batez zehaztuko ahalko baita.

2. Ebaluazioko emaitzekin familiei ematen zaizkien txostenak ikastetxeetako zuzendaritza eta koordinazio organoek eginen dituzte, ikastetxeko Eskola Kontseiluaren jarraibideen arabera.

24.-1. Prestakuntza ikastaroa behin bakarrik egin daiteke. Behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiengatik matrikulari uko egiten bazaio, berriz egin ahalko da, baldin eta bi baldintza hauek betetzen badira:

a) Eskatutako ikastaroan plaza hutsak egotea.

b) Baja eman den ikastetxeko zuzendariak egindako adostasun txostena izatea.

2. Matrikula deuseztatzeko arrazoiak eta prozedura heziketa zikloetako berberak izanen dira.

25.-Prestakuntza ikastaroko aprobetxamendu akademikoaren maila kontuan hartuko dute goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben Ebaluazio Batzordeek, hurrengo atalean ezartzen den moduan.

X.-Sarbide probak

26.-Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetara aurkeztu ahalko dira prestakuntza ikastaroa egin eta legezko baldintzak betetzen dituztenak. 2003ko ekainean antolatuko dira eta bi zati izanen dituzte:

a) Zati orokorra. Batxilergoko gaitasun eta ezagupen orokorren ingurukoa izanen da, betiere kontestu praktikoei aplikatuta, izangaiaren heldutasuna azaltzeko.

b) Berariazko zatia. Kasuan kasuko lanbide eremuko gaitasunen ingurukoa.

27.-Ikastaroko eta probako emaitzak honela baloratuko dira:

a) Zati orokorra: irakasgai komunen emaitza akademikoen batez besteko aritmetiko soila kalkulatuko da. Lortutako batez bestekoa 5etik beherakoa, 5 eta 5,9 artekoa, 6 eta 7 artekoa edo 7tik gorakoa denean, 0, 1,5, 2 edo 2,5 gehitu beharko zaio, hurrenez hurren, sarbide probako zati orokorrean lortutako emaitzari. Gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

b) Berariazko zatia: modalitateko irakasgaien eta aukerakoaren emaitza akademikoen batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da, eta lortutako batez bestekoa 5etik beherakoa, 5 eta 5,9 artekoa, 6 eta 7 artekoa edo 7tik gorakoa denean, 0, 1,5, 2 edo 2,5 gehitu beharko zaio, hurrenez hurren, sarbide probako berariazko zatian lortutako emaitzari. Gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

c) Hobari horiek bakar-bakarrik aplikatuko dira ikasleak multzo bakoitzean bi irakasgai gutxienez gainditzen baditu; multzo batean irakasgai komunak sartzen dira eta bestean modalitatekoak eta aukerakoa. Hobari horiek indarra izanen dute prestakuntza ikastaroa egiten den ikasturtean eta hurrengoan egiten diren sarrera proben deialdietan.

28.-Probaren azken kalifikazioan "gai" izateko, zati bakoitzean -orokorrean eta berariazkoan- 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira.

29.-Goi mailako zikloan sartzeko proba gainditzen duenak, onarpen prozesuaren ondoren, egina duen erdi mailako zikloari dagokion lanbide arloan goi mailako zikloetako edozein egin ahalko du, edo, bestela, arau bidez parekotzat hartzen den beste edozein.

XI.-Baimena

30.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Ebazpen honetan arautzen den prestakuntza ikastaroa 2002-2003 ikasturtean emateko baimentzen dituen ikastetxeak 4. eranskinean ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastaro hauen jarraipen eta ebaluazioa eginen du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari baimena ematen zaio Ebazpen honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Ebazpen hau igortzea Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, heziketa zikloak emateko baimena duten ikastetxeetara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera.

Hirugarrena.-Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

1. ERANSKINA

Prestakuntza ikastaroko modalitateak, ordutegiak eta zerrendak, lanbide arloak zehaztuta

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO PRESTAKUNTZA

Irakasgai komunak

-Hizkuntza eta literatura: 4 ordu.

-Geografia eta historia: 4 ordu.

-Atzerriko hizkuntza: 4 ordu.

-Gorputz hezkuntza: 2 ordu.

Modalitateko irakasgaiak

-Matematika: 4 ordu.

-Fisika eta kimika: 4 ordu.

-Industri teknologia: 4 ordu.

Aukerako irakasgaia (bat aukeratu)

-Marrazketa teknikoa: 4 ordu.

-Informatika: 4 ordu.

Asteko ordutegia: 30 ordu

Modalitatearen inguruko lanbide arloak

-Nekazaritza jarduerak.

-Itsaso eta arrantzako jarduerak.

-Arte Grafikoak.

-Komunikazioa, irudia eta soinua.

-Eraikuntza eta obra zibila.

-Elektrizitatea-elektronika.

-Fabrikazio mekanikoa.

-Elikagaien Industriak.

-Informatika.

-Zurgintza eta altzarigintza.

-Ibilgailu autopropultsatuen mantentze lanak.

-Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze lanak.

-Kimika.

-Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

-Beira eta zeramika.

GIZARTE ZIENTZIEN PRESTAKUNTZA

Irakasgai komunak

-Hizkuntza eta Literatura: 4 ordu.

-Geografia eta Historia: 4 ordu.

-Atzerriko Hizkuntza: 4 ordu.

-Gorputz Hezkuntza: 2 hora.s

Modalitateko irakasgaiak

-GZei aplikatutako Matematika: 4 ordu.

-Ekonomia eta Enpresa: 4 ordu.

-Informatikako aplikazioak: 4 ordu.

Aukerako irakasgaia (bat aukeratu)

-Administrazio eta Kudeaketako oinarriak: 4 ordu.

-Atzerriko Bigarren Hizkuntza: 4 ordu.

Asteko ordutegia: 30 ordu

Modalitatearen inguruko lanbide arloak

-Administrazioa.

-Merkataritza eta Marketina.

-Ostalaritza eta turismoa.

OSASUN ZIENTZIEN PRESTAKUNTZA

Irakasgai komunak

-Hizkuntza eta Literatura: 4 ordu.

-Geografia eta Historia: 4 ordu.

-Atzerriko Hizkuntza: 4 ordu.

-Gorputz Hezkuntza: 2 ordu.

Modalitateko irakasgaiak

-Osasun eta Laguntza arloko oinarriak: 4 ordu.

-Biologia: 4 ordu.

-Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika: 4 ordu.

Aukerako irakasgaia (bat aukeratu)

-Kimika eta Fisika: 4 ordu.

-Ingurumena: 4 ordu.

Asteko ordutegia: 30 ordu.

Modalitatearen inguruko lanbide arloak

-Gorputz eta Kirol jarduerak.

-Irudi Pertsonala.

-Osasuna.

2. ERANSKINA

Prestakuntza ikastaroko irakasgaien edukiak

Gaztelania eta Literatura.

1. Komunikazioa eta hizkuntza.

2. Testua.

3. Zientziaren eta teknikaren hizkuntza.

4. Administrazioaren hizkuntza.

5. Diskurtso humanistikoa.

6. Ortografia praktikoa

7. Testu azterketa eta iruzkina.

Geografia eta Historia.

1. Industri iraultza: iraun duten egoerak eta aldaketa politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak XIX. mendean.

2. Kolonialismotik inperialismora.

3. XX. mendeko gertaera nagusiak.

-Lehen Mundu-Gerra.

-Errusiako iraultza.

-"Depresio handia" eta bere ondorioak: faxismoak.

-Bigarren Mundu-Gerra.

-Bipolarizazioa eta gerra hotza.

-Gatazka guneak.

-Harresia erortzea.

-Deskolonizazioa. Hirugarren mundua.

4. Egungo munduaren egoera, arazoak eta perspektibak.

1.-Europako Batasuna.

-Aurrekariak.

-Erakundeak eta helburuak.

-Espainia eta Batasunean sartzea.

2.-Nazioarteko ordena berria.

-Mundu "bipolarraren" bukaera 1990ean.

-Mundu islamiarra: arazo palestinarra eta arabiar integrismoa.

-Iberoamerika: eboluzio politiko eta ekonomikoa. Militarismotik demokraziara.

Atzerriko Hizkuntza.

1. Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea.

2. Ahozko eta idatzizko testuen ulermen orokorra eta berariazkoa.

3. Komunikazio gaitasunaren osagaiak: osagai funtzionalak, elementu morfosintaktikoak, elementu lexikoak, diskurtsoaren osagaiak, elementu estrategikoak.

4. Hizkuntzaren elementu soziokulturalak.

Gorputz Hezkuntza.

1. Egoera fisikoa eta osasuna.

-Egokitzapen fisiko pertsonala, balorazioa, plangintza.

Osasuna eta bizimodu aktiboa.

-Lesioak, elikadura, erlaxazioa.

2. Kirol jarduerak.

-Kirol instituzionalizatua eta jostetakoa.

-Alde ezberdinen praktika, azterketa, balorazioa, antolaketa.

3. Adierazpena eta komunikazioa.

-Gorputza eta bere lengoaia.

-Gorputz konposizioak egin eta antzeztea.

-Jarduerak: gorputz adierazpena, erritmoa, dantza, aerobica.

GIZARTE ZIENTZIEN MODALITATEA

GZei aplikatutako Matematika.

1. Zenbakizko multzoak.

2. Adierazpen algebraikoak. Polinomioak.

3. Frakzio algebraikoak.

4. Ekuazioak.

5. Ekuazio sistemak.

6. Inekuazioak eta inekuazio sistemak.

7. Funtzioei buruzko hasierako ezagupenak.

8. Funtzio algebraikoak.

9. Estatistikari buruzko hasierako ezagupenak.

Ekonomia eta Enpresa.

1. Enpresa eta bere ingurunea.

2. Enpresaren forma juridikoak.

3. Enpresako zuzendaritza (administrazio) prozesua.

4. Antolaketako eginkizuna.

5. Motibazioa eta komunikazioa.

6. Enpresaren ondarea.

7. Analisi finantzariorako bitartekoak.

8. Analisi ekonomikorako bitartekoak.

9. Inbertsio kontzeptua. Inbertsioak hautatzeko metodoak.

10. Estrategia enpresariala. Marketineko plana.

Informatikako aplikazioak.

1. Oinarrizko informatika. Hardware.

2. Sistema eragileak.

3. Sare lokalak.

4. Officeko aplikazioak.

5. Interneteko aplikazioak.

Administrazio eta kudeaketako oinarriak.

1. Zuzendaritza, Idazkaritza eta Artxiboa.

2. Administrazio arloa.

3. Hornidura arloa.

4. Merkaturatze arloa.

5. Finantzaketa arloa.

6. Langileria arloa.

Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

1. Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea.

2. Ahozko eta idatzizko testuen ulermen orokorra eta berariazkoa.

3. Komunikazio gaitasunaren osagaiak: osagai funtzionalak, elementu morfosintaktikoak, elementu lexikoak, diskurtsoaren osagaiak, elementu estrategikoak.

4. Hizkuntzaren elementu soziokulturalak

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN MODALITATEA

Marrazketa teknikoa.

1. Funtsezko materiala eta erabilpena.

2. Planoko funtsezko trazatuak.

3. Forma poligonalak eraikitzea.

4. Tangentziak.

5. Eskalak.

6. Erlazio geometrikoak.

7. Obaloa, oboidea eta kiribila.

8. Sistema diedriko praktikoa.

9. Perspektiba axonometrikoak.

10. Cavalieri perspektiba.

11. Lerro normalizatuak.

12. Ebaketak eta sekzioak.

13. Akotazioa.

14. Marrazketa industriala.

15. Ordenagailuz lagundutako diseinuaren hasierako ezagupena.

Fisika eta Kimika.

1. Zientzia esperimentalen hasierako ezagupena.

2. Mugimendua.

3. Estatika.

4. Dinamika.

5. Presioa.

6. Lana, Energia, Beroa.

7. Kimikari buruzko oinarrizko ideiak.

8. Erreakzio kimikoak.

Matematika.

1. Algebra.

2. Trigonometria.

3. Geometria analitikoa.

4. Funtzioak.

5. Limiteak, deribatuak eta integralak.

Informatika.

1. Oinarrizko informatika. Hardware.

2. Sistema eragileak.

3. L.A.N. sare informatikoak.

4. Interneteko aplikazioak, nabigatzaileak, posta, ftp, ...

Industriako teknologia.

1. Metrologia.

2. Materialak.

3. Makina eta sistemetako elementuak.

4. Fabrikazio prozedura.

5. Energia baliabideak.

OSASUN ZIENTZIEN MODALITATEA

Biologia.

1. Bizitzaren oinarri kimikoak.

2. Bizitzaren jatorria.

3. Homeostasia.

4. Bizitzaren ezaugarriak.

5. Bizitzaren jarraitasuna.

Osasun eta laguntza arloko oinarriak.

1. Osasuna eta ezaugarri baldintzatzaileak.

2. Eritasunen alderdi sozialak eta garrantzi sozialeko eritasunak.

3. Laguntza soziosanitarioa etapa biologiko zehatzetan.

4. Pertsonekin lan egitea: alderdi oinarrizkoak eta diferentzialak.

5. Osasun hezkuntza

Ingurumena.

1. Ingurumena eta gizadia.

2. Izaki bizidunen sailkapena.

3. Lurreko sistemak eta beren harremanak.

4. Ekosistemak eta beren funtzionamendua.

5. Gizadiaren eta naturaren arteko harremanak.

Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika.

1. Zenbakizko multzoak.

2. Adierazpen algebraikoak. Polinomioak.

3. Frakzio algebraikoak.

4. Ekuazioak.

5. Ekuazio sistemak.

6. Inekuazioak eta inekuazio sistemak.

7. Funtzioei buruzko oinarrizko jakitea.

8. Funtzio algebraikoak.

9. Estatistikari buruzko oinarrizko jakitea.

Kimika eta Fisika.

1. Teoria atomiko-molekularra.

2. Eredu atomikoak.

3. Sistema periodikoa.

4. Lotura kimikoak.

5. Produktu kimikoak eta beren disoluzioak.

6. Erreakzioetako aldaketa materialak.

7. Karbono-atomoa eta hidrokarburoak.

8. Funtzio taldeak.

9. Zinematika. Mugimendu zuzena.

10. Energia, beroa eta lana. Kontserbazioaren printzipioa.

11. Elektrizitatea. Ohm-en legea. Energia eta potentzia elektrikoak.

3. ERANSKINA

Irakasgaiei dagokien irakasleen espezialitatea

IRAKASGAIAK IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA*

Hizkuntza eta Literatura Gaztelania eta Literatura

Geografia eta Historia Geografia eta Historia

Atzerriko Hizkuntza Ingelesa

Gorputz Hezkuntza Gorputz Hezkuntza

Matematika Matematika

Gizarte Zientziei aplikatutako

matematika Matematika

Fisika eta Kimika Fisika eta Kimika

Industriako teknologia Teknologia

Ekonomia eta Enpresa Ekonomia edo Enpresaren Administrazioa

Informatikako aplikazioak Informatika

Osasun eta laguntza arloko

oinarriak Osasun Prozesuak edo Prozesu Diagnostiko

Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak

Marrazketa teknikoa Teknologia edo Marrazketa

Informatika Informatika

Administrazio eta Kudeaketako

oinarriak Enpresaren Administrazioa

Kimika eta Fisika Fisika eta Kimika

Ingurumena Biologia eta Geologia

* Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuak baimena eman ahalko du, antolaketa arrazoiak medio, taula honetan ageri diren irakasgaiak antzeko espezialitateetako irakasleek emateko.

4. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa emanen duten ikastetxeak

M.ª Ana Sanz BHI* Gizarte Zientziak* 30 1

Sanitaria BHI** Osasun Zientziak 30 1

Donapea BHI Zientzia eta Teknologia 30 1

Gizarte Zientziak 30 1

Virgen del Camino BHI Zientzia eta Teknologia 30 1

San Juan-Donibane BHI Zientzia eta Teknologia 30 1

Tafalla II BHI Zientzia eta Teknologia 20 1

Gizarte Zientziak 10

ETI BHI Zientzia eta Teknologia 30 1

Gizarte Zientziak 20 1

Osasun Zientziak 10

"Estella" BHI Zientzia eta Teknologia 20 1

Gizarte Zientziak 10

"Ibaialde" BHI Gizarte Zientziak 20 1

Osasun Zientziak 10

* Ikastetxe honek Gizarte Zientzien modalitatea Atzerriko Hizkuntza (frantsesa edo ingelesa) eskainiz antolatuko du.

* Ikastetxe honek Zientzia eta Teknologia modalitatea Atzerriko Hizkuntza (frantsesa edo ingelesa) eskainiz antolatuko du.

"Salesianos" B.H.I.P. Zientzia eta Teknologia 30 1

"Cuatrovientos" B.H.I.P. Gizarte Zientziak 30 1

"María Inmaculada" B.H.I.P. Osasun Zientziak 15 1

Gizarte Zientziak 15

Iragarkiaren kodea: A0204100