58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, San Adrianen eta Azagran instalazio elektriko berria jartzeko. 7066 G.T. - JAA/jlp espedientea.

Ultracongelados Virto S.A. enpresak administrazio baimena eskatu du ondokoa paratzeko:

"66 KVko aireko deribazioa, 74. euskarri berritik, metalezkoa, "San Adrián-Azkoien" linea, 2.534 metro, LARL-125, bukaera "Ultracongelados Virto S.A." STR berrian, San Adriango eta Azagrako mugapeetan"

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, iragarki hau argitaratu eta hogei eguneko epean, eskaera honi buruzko alegazioak aurkezten ahalko dira bi aletan, Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Tomás Caballero parkeko 1ean, Fuerte del Príncipe II. eraikineko 5. oinean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hiruan.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0204946