58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

265/2002 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Vianako hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, otsailaren 13ko 44/2002 Ebazpenaren bitartez, onespen teknikoa eman zion "Vianako hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zion eta proiektua eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen, hamabost egunez.

Epe horretan alegazio hauek aurkeztu dira, ondoren erantzuten direnak.

1. Pablo Ibáñez Olcoz jaunak VI-106 finkaren jabea den Félix Bujanda Díaz de Cerio jauna eta VI-103 eta 108 finken jabeak diren Fernando Ancín Pérez jaunaren oinordekoak ordezkatzen ditu. Alegatu du:

Horrelako azpiegiturak erabilera publikoko lurretan egitea hobea da. Obrak La Alberguería industrialdean hasiak direnez, ordezkatzen dituenen lurrak okupatu beharra ez dago ongi justifikatua. Desjabetu beharrari buruzko Erabakiaren arabera, bere helburua lortzeko ezinbesteko mugez gaindi ez da joan behar. Horregatik adierazi du ez dagoela orekarik egin beharreko obraren eta desjabetu diren lurren artean eta proiektua aurreikusi bezala egin daitekeela askoz lur gutxiago desjabetuz, espedientea ez baitago behar bezain ongi arrazoitua.

Okupatu beharraren justikaziorik ezari dagokionez, esan behar da lur haiek hoberenak direla helburuak lortzeko. Gainera, Udalaren zerbitzu bat denez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 215. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Udalen obra eta zerbitzuetarako proiektuak onestean onura publikoa eta bertako lurren okupatu beharra adieraziko dira batera, haiek desjabetu ahal izateko.

Bestetik, Vianako mugapeko hondakin ura arazteko aukeratu den sistema etapa bikoitzeko bakterio geruza da. NILSAren esperientzia eta hark araztegi mota horretan garatu duen teknologia direla eta, haien alde egiten dugu apostu. Gaur egun 60 bat araztegi daude Nafrroan abian, antzeko sistema dutenak. Haien mantentzea fidagarri eta erraza da. Hori funtsezkoa da Vianak adina bizilagun dituzten herrietako araztegien etekinak ziurtatzeko.

Vianaren kasuan, Valdearas errekak agorraldian emari gutxi duenez, ibilbidea bukaeran aintzira batzuk sortuz sendotu da, Horrela azkeneko isurketa hobetzen da eta ekaitz egunetako gehiegizko ura ez da zuzenean errekara joanen. Bestaldetik, araztegia istripuz gelditzekotan, hondakin ura aintziretatik pasako litzateke. Horrela birziklatu liteke eta ura ez litzateke behin ere errekara isuriko araztu gabe.

Horregatik, gure ustez Vianako hondakin uren araztegiko eremua Vianako mugapeko ur-isurketak arazteko arazoak konpontzeko.

Horregatik, Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8ko 407/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. "Vianako hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua behin betikoz onestea, Ebazpen honen azalpen zatian jaso alegazioen proposamenei erantzunez.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

3. Ebazpen honen berri ematea Vianako Udalari eta alegatzaileei. Aditzera ematen zaie gora jotzeko helegitea paratzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 114.2, 115 eta 116. artikuluekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0204734