58. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

263/2002 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua, 2. fasea, Zarrakaztelu-Melida tartea" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emandako urtarrilaren 23ko 10/2002 Ebazpenaren bidez, lankidetza erregimena onartu zen, "Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua, 2. fasea, Zarrakaztelu-Melida tartea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zitzaion, eta hamabost egunez jendaurrean jarri ziren bai proiektua bai eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Epea bukatu eta ondoko alegazio hauek jaso dira. Hona hemen alegazioak eta erantzunak:

1. María Carmen Ezpeleta Gabari andreak, Zarrakazteluko CR-210 finkaren jabekidea baita, honako hau alegatu du:

Bere beste finka bat proiektu honen aurreko obrako tartean ukitu zela kutxeta bat jartzeko, lurra okupatuz eta zortasuna ezarriz. Aurreikusitako kutxeta kentzeko eskatu du, proiektuaren kargak ez ditzaten beti jabe berberek jasan.

Alegazio horri erantzunez adierazi behar da aipatu kutxeta bentosa bat dela eta ezin dela kendu, kondukzioaren gutxieneko malda % 6koa delako; halakoetan puntu altu eta baxuak izaten direnez, bentosak eta hustubideak jartzen dira, hurrenez hurren. Caparrosoranzko deribazioaren irteera kota aurrez ezarrita zegoenez, hodiaren lehen tartea goranzkoa da eta, 1,20 eta 1,50 m artean kota gorrira iristen denean, beherantz jotzen du; puntu altu horretan jarri ohi da bentosa. Kota gorria behartuz gero, kutxeta finkaren mugan jarri ahalko litzateke.

2. María Isabel Garde Musgo andreak, Melidako ME-08 eta ME-09 finken jabea baita, honako hau alegatu du:

Bi lurzatiek finka bakarra osatzen dutenez, ez du nahi kutxeta finkaren erdian egitea, baizik eta ML-10 lurzatiarekin muga egiten duen partean, eta hori ezinezkoa bada, ML-07rekin muga egiten duenean. Postako helbidea aldatzea ere eskatu du.

Ez dago eragozpenik MI-08 eta MI-09 finken mugako bentosa MI-08 eta MI-07 lurzatien arteko mugara eramateko.

Postako helbide berriari dagokionez, behar den aldaketa eginen da espedientean.

3. Julio Zoco Igal jaunak, Zarrakazteluko CR-249 finkaren jabea baita, honako hau alegatu du:

Ebaluazio ohar batzuk egin ditu kalte-ordainei begira.

Ukipenen balorazioari dagokionez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeari jarraikiz, aldeak ados jartzen ez badira ukituriko ondasun eta eskubideen balio justuari buruz, Nafarroako Desjabetzapenen Epaimahaiak emanen du horren gaineko irizpena.

4. María Jesús Vicario Mozaz andreak, Melidako ML-20 finkaren jabea baita, honako hau alegatu du:

Trazadurak bere finka diagonalean zeharkatzen duenez, finkak balioa galtzen duela; horregatik eskatzen du trazadura Melidako 5. poligonoko 280 (ML-20) eta 281. lurzatien arteko mugatik pasa dadila, horrela ez baita ukituko ez hirugarrenik, ez funtzionamendurik ez eta sarearen kosturik ere.

Ez dago eragozpen teknikorik alegazioa onartu eta deribazio kutxeta eta Melidaranzko adarraren kondukzioa 281. finkaren mugara eramateko, 280 (ML-20) lurzatian barna beti.

Horiek horrela, eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8ko 407/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betikoz onestea "Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua, 2. fasea, Zarrakaztelu-Melida tartea" izeneko proiektua, eta aurkeztu diren alegazioak Ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan ebaztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Zarrakaztelu, Melida eta Santakarako Udalei, Aragoi Ibarreko Mankomunitateari eta alegatzaileei. Ohartarazten zaie honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpen egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 114.2, 115 eta 116. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: a0204733