55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A M E S K O A B A R R E N

Udal plana Jendaurreko informazioaldi berria

Ameskoabarrengo Udalak, 2002ko apirilaren 2ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

Kontuan hartuz hasieran onetsi dokumentazioari buruz egindako aldaketak funtsezko mudantza direla, Plan Orokorreko edukiaren zenbait irizpide eta soluzio oinarrizko aldatzen direlako, eta espedientea tramitatzeko prozesuan zenbait akats egin direla oharturik, legez behar den quoruma izanik, honako hau erabaki da aho batez, zazpi kide bildu baitira:

1. Jendaurreko beste epe bat irekitzea, hilabetekoa, Ameskoabarrengo Udal Planeko dokumentazioa aztertzeko. Udalaren iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuko dira iragarkiak, edozein entitate edo pertsona interesatuk dokumentazio hori aztertu eta bidezkoa iruditzen zaion alegazioa egin dezan aldaketen gainean.

"Ameskoabarrengo Udal Plana" izeneko dokumentua, jendaurreko epe berrian jarri dena, honela osatua dago:

-Memoria.

-Eraikuntzako ordenantzak, urbanizaziokoak, hirigintzako prozedurari eta jarduera sailkatuei buruzkoak.

-Hirigintzako arauak, babestu beharreko eraikin eta elementu historiko, artistiko edo ingurumenekoen katalogoarekin batera.

-Informazio planoak eta Lurraldearen Antolamendukoak.

2. Epe horretarako beste entzunaldi bat ematea Artatza, Bakedao, Barindao, Ekala, Gollao, San Martin eta Zudairiko Kontzejuei, haien lurretan baitu eragina.

3. Berriz jendaurrean jarri den Udal Planaren kopia bana igortzea Nafarroako Gobernuko Departamentuetara eta Jurramendiko Ur Mankomunitatera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.3 artikuluan aipatu txostenak egin ditzaten, hala iritziz gero.

4. Urtebetez, bertan behera uztea lurzatiak egiteko lizentziak edo etxeak eraiki eta botatzekoak, zehaztapen berriek oraingo hirigintzako araubidean aldaketarik sortu duten udalerriko eremuetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ameskoabarrenen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: A0204371