55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

572/2002 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzaren menpeko zentroetan desinfekzioa egiteko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko zerbitzurako kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoarekin bat aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 11ko 372/2002 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

-Xedea: Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzaren menpeko zentroetan desinfekzioa egiteko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko zerbitzurako kontratua.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

-Esleipen-hartzailea: Comercial Irati S.L. (IFZ: B-20/181236).

-Esleitzeko prezioa: 19.472,80 euro (hemeretzi mila laurehun eta hirurogeita hamabi euro eta laurogei zentimo), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0204029