33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

194/2002 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Behin betiko onesten du "Nafarroako errepide sareko zeharbideen inbentarioa".

Herrilan Zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 471/2001 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen Nafarroako errepide sareko zeharbideen inbentarioa. Hasieraz onetsi ere zen Nafarroako errepide sareko zenbait tarte hiri-bide bihurtzeko proposamena, orain arte zeharbidetzat hartzen zirenak. Ezarri zen, halaber, Iruñerriko zein errepide tartetan indarduntzat hartzen den kasuko toki entitateari egindako titulartasun eskualdatzea.

Ebazpen horrek berak ebazpenaren edukia jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun baliodunetan.

Aipatu ebazpena 2001eko ekainaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Alegazio aldian honako hauek jaso dira:

1.-Honako udalok gaitzesten dute beren herriko zeharbidea hiri-bide bihurtzea: Zizur Nagusia, Lerga, Funes, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Allo, Donamaria, Desoiu, Beintza-Labaien, Irurtzun, Urrotz, Lekunberri, Ameskoa Barren (Artzatza, San Martin, Zudaire), Longida (Aos, Artaxo, Ekai, Murillo), Egues (Elkano), Zizur Zendea (Astrain, Zizur Txikia, Muru Astrain, Paternain), Elo eta Olexua, eta honako kontzejuok: Arteaga, Zubielki, Narbarte eta Olague.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa.

Nafarroako errepide sareko zeharbideen inbentarioak aurreikusten du aipatu zeharbide horiek ez hartzea hiri-bidetzat, eta aurrera ere zeharbide izaten segitzea, Nafarroako errepide sarean integratuak.

Zeharbidearen hasierako eta bukaerako puntuak, kasuko planoetan ageri direnak, maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuko 1. artikuluak zehazten dituenekin bat egiten dute.

2. Honako udalok gaitzesten dute beren herriko zehar errepidea hiri-bide bihurtzea: Oltza Zendea, Ameskoa Barren (Bakedao, Barindao, Ekala, Urra), Castejón, Zúñiga, Igantzi, Abaurrepea, Iguzkitza (Labeaga), Berriozar (NA-4106 errepidea), Egues (Altzuza, Azpa, Badostain, Sagaseta, Uztarroz eta Elia), Zizur Zendea (Undio, Zarikegi) eta Fontellas, eta honako kontzejuok: Zulueta, Zabalegi, Getze, Ollogoien eta Eraul.

Erantzuna:

Gaitzesten da alegazioa.

Maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuak agintzen duenaren arabera (Nafarroako Errepide Sareko Zeharbideak eta Haiek Eraberritzeko Prozedura Arautzekoa), herri baterainoko errepideak jarraipenik ez badu, herriaren etxagunea hasten den tokian bukatzen dela jotzen da. Hortaz, etxagunean errepide hori orain ere hiri-bidetzat hartzen da eta ez da zeharbidea.

Hortaz, aipatu herri horietarainoko errepideak etxagunearen hasieran bukatzen dira. Sarbide horiek errepidetzat hartzen dira, Nafarroako errepide sarean integratuak.

Kasuko planoetan ageri da errepidea non bukatu eta herri bakoitzeko kaleak non hasten diren, maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuko 1. artikuluak agintzen duenaren arabera.

3. Honako udalek alegatu dute zeharbideen mugak aldatu behar direla inbentarioak ezartzen dituenetatik: Larraga, Sartze (Sartze eta Ibiltzieta), Biurrun-Olkotz (Biurrun eta Olkotz), Arroitz, Legarda, Lizarra, Lizoain (Mendiorotz), Murillo el Fruto, Esa, Eneritz, Noain-Elortzibar, Zangoza, Milagro, Agoitz, eta honako kontzejuek: Ardanatz eta Leotz eta Angel Cambero Uruñuela jaunak, Garestarra.

Erantzuna:

Ez da onartzen alegazioa. Aipatu zeharbideen mugak maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuko 1. artikuluak agintzen duenaren arabera finkatu dira.

4. Adioz eta Obanosko udalek alegatu dute Nafarroako Gobernuaren 1998ko azaroaren 2ko erabakien arabera herri horietarainoko errepideen parte bat edeki zela errepide saretik.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa.

5. Deierriko udalak, Arandigoien, Aritzaleta, Eraul, Iruñela, Murillo, Ugar, Ibiriku, Allotz, Aritzala, Goroziain, Lakar, Murugarren, Hiriberri, Zabal, Zurukuain, Bearin eta Lorkako herriei dagokionez hauxe alegatu du:

1.-Ez du berez gaitzesten hainbat tarte hiri-bide bihurtzea, oraindik zeharbide direnak ere bai.

2.-Iruñelako planoa ez dago argi.

Erantzuna:

1. Allotz, Goroziain, Lakar, Murugarren, Hiriberri, zabal eta Zurukuaingo herriek badituzte herrian barnako errepideak.

Ez da onartzen alegazioa. Aurrera ere Nafarroako errepide sareko zeharbide izanen dira.

2. Arandigoien, Aritzaleta, Eraul, Iruñela, Murillo eta Ibirikuko herriek herrian bukatzen den sarbidea dute, Iruñelari dagokionez, haren sarbidea NA-7323ko 1+180 kp.an bukatzen da.

Onartzen da alegazioa. Herri bakoitzean errepidea non bukatzen den eta kaleak non hasten diren kasuko planoetan ageri da.

3.-Lorka eta Bearingo herriek badute saihesbidea. Alegazioa onartzen da eta beraz hango zeharbideak hiri-bide izanen dira aurrera. Hiri-bide biak eraberriturik daude.

6. Zare, Oteitza, Iturmendi, Viana, Iguzkitza (Iguzkitza), Berriozar (N-240-Ako zeharbidea), Uharte-Arakil, Egues Ibarra (Egues, Ibiriku, Olatz), Zizur Zendea (Gazolatz), Morentin, Aberin (Muniain), Los Arcos, Azkoien, Esteribar (Larrasoaña, Eugi), Longida (Billabeta), Barasoain eta Oloritz herrietako udalek eta Olagueko kontzejuak adierazi dute gaitzesten dutela beren herrian barnako zeharbideak hiri-bide bihurtzea, hainbat arrazoi emanaz:

-Haien mantentze lana gehiegizko karga da udalarentzat.

-Trafikoa ez da soilik urbanoa izanen.

-Eraberritu beharrean daude.

Erantzuna:

Ez dira onartzen aurkeztu diren alegazioak, horiek denak saihesbidea dutelarik, zeharbideetako trafikoa gehienbat urbanoa baita, betiere % 70 baino gehiago, pasabideko trafikoa ez baita zeharbide horietatik joaten.

Zeharbideetako egoera, zoruaren gaurko egoerari eta haien drainatzeari dagokionez, honako hau da:

HERRIA HIRI-BIDE BIHURTZEN DIREN ZEHARBIDEAK

Zare Eraberritua

Oteitza Eraberritzekoa

Iturmendi Eraberritzekoa

Viana Eraberritua

Iguzkitza Eraberritua

Berriozar (N-240-A) Eraberritua

Uharte-Arakil Eraberritzekoa

Egues Eraberritua

Ibiriku Eraberritua

Olatz Eraberritua

Gazolatz Eraberritua

Olague Eraberritzekoa

Morentin Eraberritua

Muniain Eraberritzekoa

Los Arcos Eraberritua

Azkoien Eraberritua

Larrasoaña Eraberritua

Eugi Eraberritzekoa

Billabeta Eraberritzekoa

Barasoain Eraberritzekoa

Oloritz Eraberritzekoa

7. Arruazuko udalak, NA-2410 errepidearen ondoko herria, sarbideko zein puntutan hasten den galdetzen du, eta norenak diren Sakanako Autobiaren irteerako barne pasabideko ponpak.

Erantzuna:

N-240-A autobia egin zenean, azpiko bide bat egin zitzaion Arruazutik sartu ahal izateko. Azpi bide horrek, trazadura arrazoiengatik, ez du hustubide naturalik, eta horregatik ezarri ziren ur-hustutzeko ponpa batzuk.

Zirkunstantzia hori kontuan harturik, Arruazuko sarbidea 270 metro luze izanen da eta ponpa horien mantentzea orain bezala Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren kontu egonen da.

8. Abaurrepeko udalak eskatzen du herri hori eta NA-140 errepidea lotzen dituen udal bidea Nafarroako Gobernuak beretzea.

Erantzuna:

Ez da onartzen alegazioa, ez delako oraingo jendaurrealdi honetako gaia.

9. Altsasuko udalak bere alegazioan eskatu du N-I-B eta NA-7184 zeharbideak eraberritzekotzat jo daitezela.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa eskatzen denari dagokionez. Bi zeharbideak joko dira hemendik aurrera eraberritu beharreko hiri-bidetzat.

10. Ustaizeko kontzejuak aditzera eman du zeharbidea beretu nahi duela, Departamentuaren laguntzarekin, 154/1999 Foru Dekretuan aurreikusten denaren arabera.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa.

11. Antsoaingo udalak alegatu du 1. planoan (herriaren planoa) hiri-bide den tartea Antsoaingo mugapetik ateratzen dela, parte bat Iruñekoan baitago. 2. planoan (Iruñerria), ikusten da Artikara NA-4201tik sartzeko bidea hiri-bide bihurtzen dela. Errepide horretan 210 m.ko tarte bat dago, Tomás Burén zeharbidearen eta Noain anaien artean, Antsoaini dagokiona.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa. N-240-A errepidea eta NA-4201 errepidetik Antsoaini dagokion tartea hiri-bide izanen dira aurrerakoan.

12. Carcarko udalak honako alegazioak aurkeztu ditu:

1.-NA-6096 errepideak izaten du hiri arteko trafiko gehiena, Ebroko ardatza eta Andosilla lotzen baititu.

2.-Haren ustez planoa makur dago, NA-6230 errepidean haren hasiera eta bukaera zehazten baitira.

3.-NA-6231 ongi definiturik dago, haren ustez, nahiz eta tarte horren bukaera egoera txarrean dagoen. Akats horiez landara, udala onetsiko luke.

Erantzuna:

Onartzen da alegatu dena. Zuzendu da kasuko planoa eta honela utzi:

Zeharbideak: NA-6320 1+770 kp.tik 2+130 kp.ra

Hiri-bideak: NA-6231 hasieratik.

NA-6096 0+120 kp.tik

13. Oizko udala, errepidea bertan bukatzen baita, eskatzen du herrirainoko errepideak Nafarroako errepide sarean segi dezala.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa. Sarbide hori 350 m. Luze da.

14. Irunberriko udalak alegatu du bidali zaion planoan NA-150-C errepidearen trazadura makur dagoela.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa. Zuzendu da delako planoa. Tarte hori beraz hiri-bide izanen da aurrerakoan, eraberritua.

15. Erroko udalak adierazi du onartzen duela Biskarreta-Gerendiaingo zeharbidea hiri-bide bihurtzea, eta balitekeela gero batean Departamentuaren laguntza eskatzea, maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuak eta maiatzaren 20ko 2015/1999 Foru Aginduak ezartzen dituzten baldintzetan.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa. Eraberritzekotzat jotzen da.

16. Imarkoaingo kontzejuak eskatu du hiri-bide bihurtzeko NA-5001 errepideari dagokion kalea eraikin berriak hasten diren tokitik.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa. NA-5001 sarbide errepidea 1+240 kp.an bukatuko da.

17. Baztango udalak aditzera eman du jaso duela 471/2001 ebazpena eta ohartarazten du ez zaiola bidali Almandozi dagokion dokumentazioa, N-121-AC zeharbide gisa definitua.

Erantzuna:

Onartzen da alegatu dena. Erantsi da Almandozi dagokion planoa.

NA-121-AC errepideko tartea hiri-bide bihurtzen da, 0+090 kp.tik 0+470 kp.ra.

18. Leringo udalak honako alegazioak aurkeztu ditu:

1. NA-6111 errepidea eraberritzekoa da.

2. NA-601 errepidea eraberritzekoa da.

3. NA-6113 errepidea ez dago 2. eranskinean.

Erantzuna:

Ez da onartzen alegazioa.

NA-601 errepidea ez da zeharbidetzat hartzen, ez baitu eraikinik.

NA-6111, III. adarra, herrirainoko sarbidea da, 0+240 kp.tik aurrera hiri-bide bihurtua. Zorua ongi du, baina ez du bide-bazterrik.

NA-6113 errepidea, II. adarra, herrirainoko sarbidea da eta hortaz osorik hartuko da hiri-bidetzat, NA-601 errepidearekiko lotunetik.

NA-6114 errepidea zeharbidetzat jotzen da 0+100 kp.tik 0+230 kp.ra.

19. Deikazteluko udalak alegatu du NA-6342 errepideko 0+510 puntua makur dagoela, NA-6341arekiko lotunea baino lehen dagoelako.

Erantzuna:

Onartzen da alegazioa. Zuzendu da dagokion planoa.

Na-6341 errepidea ez da zeharbidea ez baita herrian barna pasatzen eta halakotzat jotzen da, berriz, NA-6342 errepidea, planoan ageri dena.

20. Cintruenigo, Ukar eta Muruzabalgo udalak ados daudela adierazten dute.

Hori horrela, txostenak dioenarekin bat eta Zainketa Zerbitzuak hala proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa Arautzeari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak esleitu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maiatzaren 29ko 471/2001 Ebazpenak agintzen duen jendaurrealdia ebaztea azalpen zatian aditzera eman denaren arabera.

2. Behin betiko onestea Nafarroako errepide sareko zeharbideen inbentarioa, "Nafarroako errepide sareko errepideen gaineko azterlana: inbentario administratibo eta teknikoa eta zirkulazio segurtasunerako ekintza programa" delako dokumentuaren arabera.

3. Behin betiko onestea Nafarroako errepide sareko zenbait tarte hiri-bide bihurtzeko proposamena, orain arte zeharbide izan direnak, 2. Puntuan aipatu dokumentuko 2. Eranskinean ageri den dokumentuko zerrendaren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau alegazio egileei eta Zainketa zerbitzuari jakinaraztea behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: a0202248