33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura aldatzeko 1999ko martxoaren 2an onetsi zen Ingurumena Kudeatzeko Neurri Administratiboei buruzko 1/1999 Foru Legean xedatutakoa betez; eta Departamentu Teknikoak 2001eko urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren arabera izapidatu ondotik, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela Alkatetzaren ebazpenaren bidez:

Lizentzia eman zen eguna: 2002ko otsailaren 21a. Eskatzailea: Maquinaria Herramienta Romero. Jarduera: makineria eta tresneria biltegiratu eta saltzea. Tokia: Talluntxe industrialdea, A kalea, 46 zenbakia, Noain-Elortzibar.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0202111