33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Elementos Magnéticos de Navarra, S.L. Jarduera: harilketa elektromagnetikoak (handitzea). Tokia: Avenida Navarra, z.g., Recinto Cooperativo, Arradako Kontzejua.

Murillo el Cuenden, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0202109