33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EDU izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko otsailaren 18an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EDU izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

1.-Xedea.

Aditzera ematen da OLT-EDU izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikiak, ondoko zentroetan aritzeko dira:

-3 Iruñeko "El Vergel" zaharretxean, plantillako 3072, 3080 eta 6557 zenbakiak.

-1 Lizarrako "Santo Domingo" zaharretxean, plantillako 6558 zenbakia.

2.-Lanpostuak gehitzea.

Deialdi honen xede den lanpostu kopurua handitu ahalko da, hutsik daudenak bete arte, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiko zaiona, dei egin duen organora igortzen duen egunean.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

Lehiaketan lanpostua lortutako izangaiek duten izendapena eta deialdiko postuen izena bat ez datozenean, izendapenak hartuko du azken horien izena, lanpostu berriaren jabetza hartzen denean. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik geratu eta berriro lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.-Arautegi aplikagarria.

Lekualdatze lehiaketa honetan ondoko arau hauek beteko dira: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauak; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak onetsi zuen lanpostuak betetzeko Erregelamendua; merezimendu-baremoen eta aplikatzekoak diren beste arauen gainean Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Dekretua; eta azkenik, deialdiaren oinarriak.

4.-Betebeharrak.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lanpostuaren jabetza hartzen dutenean.

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) OLT-EDU lanpostu baterako izendatua izatea.

Lanpostua gorderik izan gabe, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan dauden funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahalko dute, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko adjudikazioarekin.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartu ahalko dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan jasotzen ahal da, Karlos III.a, 2, atalondoan) eta bertan, izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean.

b) Eskabidearekin batera, merezimendu guztiak egiaztatzen dituen dokumentazio behar bezala konpultsatua agertuko dute, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera, barne direlarik Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak.

Zerbitzu horiek behar den unitate administratiboak luzatutako ziurtagiriaren bidez justifikatuko dira eta bertan lanpostua zein den zehaztuko da, baita lanpostu finkoa ala behin-behinekoa zuen ere.

c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturalen barrenean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta akatsik baldin badago zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen Ebazpena emanen du. Aipatu Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Izangai bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta hauek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

8.-Epaimahaiaren osaketa.

Lehiaketa kalifikatuko duen Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazioaren eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Milagros Urzainqui Asín andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordea.

9.-Mahaikideak.

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.

2. Lorenzo Apezteguía Bravo jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen atalburua, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: Jesús Angel Sánchez Videgain jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Kudeaketarako bulegoburua.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak Epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak barne, agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu merezimenduen gainean.

Lehiaketako merezimenduak kalifikatu ondoren, epaimahaiak partaideek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta bost eguneko epea irekiko du interesatuek, zuzenbidearen arabera, balorazio horri buruz komeni zaiena alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Egindako erreklamazioak Epaimahaiak ebatzi ostean, lehiatzaile guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda igorriko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, honek behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11.-Lanpostu hutsak aukeratzea.

Lehiatzaileek lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostu hutsak. Horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako ekitaldira agertu beharko dute.

Hautapen egintza horretan eskaintzen bada, egintza berean hutsik geratu delako, lanean aritzeko euskaraz jakitea beharrezkoa den lanposturik, horrelakoren bat eskuratu nahi dutenek gutxienez Hizkuntza Eskolako laugarren maila eduki beharko dute gainditurik edo bederatzi "urrats" Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan edo, bestela, izangaiak behar adinako hizkuntza maila duen erabakitzeko proba bat gainditu beharko du; horretarako, eskaerarekin batera bere jakite maila frogatu beharko du edo bertan adierazi askitasun mailako azterketa egin nahia.

Behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanposturik aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ebazpen baten bidez, izangaiei dagozkien lanpostuak esleituko ditu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

Lehiatzaileek esleitutako lanpostuak hartu beharko dituzte esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, Ebazpenean deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu.

13.-Aurkezturiko agiriak.

13.1. Izangaiek berreskuratzen ahalko dituzte aurkezturiko agiriak, espresuki eskatu ondoren, erreklamaziorik edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, lanpostuak adjudikatzeko Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazioa edo errekurtsoa aurkeztu denean, agiriak gorde eginen dira miatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren tramitazioak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira agiriak.

14.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ......... izateko ......... lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskaera. Deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (.......zk.)

1.-Datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

Noiz eta non jaioa:

N.A.N.: ........................

Helbidea:.................................. P.K.:

Etxeko telefonoa: .............................. Lantokiko telefonoa:

2.-Datu administratiboak

a) Egoera administratiboa:

Zer lanpostutarako izendaturik dagoen: ..........

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako langile estatutupekoa

f Lan-kontratudun finkoa

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia berezian

f Borondatezko eszedentzian

f Nahitaezko eszedentzian

(X batez markatu dagokion kontzeptua.)

b) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Maila edo sailkatze taldea: ............

3.-Izenpetzen duenak adierazten du eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko azken egunean.

4.-Eskabideari erantsi zaizkio merezimendu alegatuen frogagiriak eta eskaturiko agiriak.

5.-f Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela. (*)

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdian onar dezatela, eskabide honetan dioen bezala.

Iruñean, ..........................(e)ko ....................aren ....................(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak:

1) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean: puntu bat urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean: urte bakoitzeko 0,25 puntu.

4) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean: 0,20 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzionalki dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi ez osoz emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioak zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egindako aldiak, hala nola unitate organiko baten burutza edo zuzendaritzan egindakoak, horietan hasi zen egunean zuen lanpostuan egindako zerbitzu gisa baloratuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa:

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko ikastaroetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokideko (10 ikastordu), gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroen ikastordu zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak kreditu batekoak balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren ikastaroetan parte hartzea puntuazio berarekin puntuatuko da. Horien artean, espresuki, Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barnean sindikatuek antolatzen dituztenak sartuko dira.

2) Kongresu edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jasotako lan zientifikoak eta ikerlanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, herrialdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan ikastaroak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, gehienez ere, puntu bat, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

Oharrak, b) atal osorako

1. Atal honen barnean deialdiko lanpostuari loturiko merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

2. b) idatz-zati honetako gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

Hizkuntzak jakiteagatik gehitutako puntuazioa.

-Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 2 puntu gehienez bakoitzeko.

-Euskaraz jakiteagatik, euskara nahitaezkoa ez duten lanpostuak hartu nahi izanez gero, gehienez 2,20 puntu eremu euskalduneko lanpostua denean.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko ikasmaila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da eta, euskararen kasuan, horrez gain, hamabiren Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik.

Iragarkiaren kodea: A0201999