33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R I A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren zenbait artikulu aldatzen dituen urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren 6-b)-1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Florentino Juandeaburre Maisterra. Jarduera: ardien ukuilua eta zimaurtegia egiteko estalpea (legeztatzea). Jarduera: lastoa biltegiratzeko nabea (instalazioa). Tokia, biena: Pausieta alderdia.

Arian, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian. Alkatea, José Ignacio Legaz Maisterra.

Iragarkiaren kodea: A0202097