33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Udal Planeko UR-16 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Alkatetzak aurtengo otsailaren 28an eman ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Beriaingo Udal Planeko UR-16 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Abel Urrastabaso Inda jaunak sustatua. Jendaurrean egonen da hamabost egunean, indarrean dagoen legedia betetzeko.

Bidezko juzgatzen diren alegazioak udal bulegoetan aurkeztuko dira, jendearendako ohiko harrera orduetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0202376