33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak onestea, Aisia eta Denbora librearen esparruan Prebentzio, Sustapen eta Gizarte-lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten gizarte-partaidetzarako entitateei dirulaguntzak emateko. 2002ko ekitaldia

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002/02/28an emaniko 2/SS ebazpenaren bitartez, oinarri erregulatzaileak onetsi dira, Aisia eta Denbora librearen esparruan Prebentzio, Sustapen eta Gizarte-lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten gizarte lankidetzarako entitateei dirulaguntzak emateko, 2002ko ekitaldirako, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleipen modua: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 354.598,00 euro.

Oinarriak jaso eta eskaerak aurkezteko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea, 7-9, Casa Marceliano Etxea), oinarrietan eskatutako agiriekin batera, 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Epea egun baliogabe batean amaituz gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkezten ahalko dira proposamenak. Behin proposamenak jaso eta gero, proiektuak hautatu eta ebaluatuko dira, betiere, ezarritako betekizunekin bat, eta txosten bat egin eta aurkeztuko zaio Udalaren organo eskudunari, horrek gehienez ere 3 hilabeteko epean onets eta ebatz dezan, eskaerak aurkezteko epemuga noiz bete eta hortik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0202377