33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B A R G O I T I

Oihan enkantea

Ibargoitiko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikorako deia egin du Ibargoitiko herrilurretako oihan aprobetxamendu hau, Sengaritzen baitago, saltzeko:

Lote bakarra: 36.289 ler gorri eta Austriako pinu, 740 metro kubiko zur eta 2.811 metro enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 21.376,24 euro.

Proposamenak, iragarkiaren bukaerako ereduaren araberakoak eta behar bezala beteak, Ibargoitiko Udaletxean, Idotzinen baitago, aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen. Haiekin batera ondokoak aurkeztuko dira: hasierako prezioaren % 2 diruzaintzan sartu izanaren gordekina eta enpresaren sailkapen agiria, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsaturiko fotokopia. Proposamenak epea bukatu eta jarraian irekiko dira.

Enkantea eman gabe gelditzen bada, beste enkante bat eginen da ehuneko hamar merkeago, eta proposamenak aurkezteko epea bukatuko da aurreko enkantearen ondoko hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean. Proposamenak epea bukatu eta jarraian irekiko dira.

Ehuneko hamar merkeago eginen den enkante hori ere eman gabe geldituz gero, beste bat eginen da, ehuneko hogei merkeago, eta proposamenetarako epea bukatuko da bigarren enkantea egin ondoko hamabosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean. Honakoan ere jarraian irekiko dira proposamenak.

Enkatearen baldintzak idazkaritzan daude ikusgai, interesatuen eskura.

Ibargoitin, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian. Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ........... N.A.N.: ............ (Enpresa honen izenean, hala bada: ..........) bizilekua: ........., helbidea: ..............., Ibargoitiko Udalak pinuen lote bat saltzeko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkiaren berri izanik, ........... (letraz eta zenbakiz) euro eskaintzen ditut lote horren aldera.

Era berean, horretarako onetsi diren baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak onartzen ditut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0202204