33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Lizitazio publikorako deialdia herri zerbitzuaren kudeaketarako

Leitzako Udalbatzak 2002ko otsailaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiaz, hurrengo lizitazio deia egitea onartu du:

Kontratuaren xedea: Udal Kiroldegia eta Pilotalekua kudeatzeko kontratua.

Kontratazio espediente mota: premiazko tramitazio- espedientea.

Esleitzeko bidea: lehiaketa.

Kontratuaren ezaugarriak: baldintza ekonomiko administratiboaren eta baldintza teknikoen pleguetan ezarritakoak.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 13 eguneko epean, azken egunaren eguerdiko hamabiak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopiak kaukotuak behar dute izan. Baldintza ekonomiko administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak Leitzako Udaletxean daude lizitatzaileen eskura, azter dezaten.

Leitzan, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian. Alkatea, Tomás Azpíroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: a0201329