33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R R E A G A

Onespena 2002ko Plantilla Organikoari

Orreagako Udalak, 2002ko otsailaren 14an egin zuen osoko bilkura arruntean honako erabakia hartu zen:

Nafarroako Administrazio Publikoen Langileen Estatutua arautzen duen 13/1983 Foru Legearen 19. artikuluak ezarritakoa betez, aho batez 2002ko plantilla organikoa onestea erabaki da.

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: Oposizio-Lehiaketa. Maila: A, gradua 3. Lanpostuaren osagarria % 20. Esklusibitatearen osagarria: % 55. Lanaldi osoa. Erro eta Aurizko Udalekin bateratua.

Funtzionarioen izen-zerrenda

Idazkaria: Pedro María Cenoz Iragui.

Behin betiko langileak

Lanpostua: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: Oposizio-Lehiaketa. Maila D. Egoera: jardunean. Osagarria % 12. Lanaldia: % 3,87.

Lan erregimenean kontrataturik dauden behin betiko langileen zerrenda

Administrari-Laguntzailea: Ana Isabel Erneta Erro.

Orreagan, 2002ko otsailaren hamabostean. Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: A0202046