33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R R E A G A

Onespena, 2002ko urtealdiaren aurrekontuari

Orreagako Udalak 2002ko otsailaren 14an egin zuen osoko bilkuran, behar den legezko quoruma izanik, hasiera batez Udalaren 2002ko aurrekontua onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoa aplikatuz dokumentazioa udal idazkaritzan dago ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunetan, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Orreagan, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: A0202044