33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

48/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, maisu-maistren zenbait lanpostu kendu eta lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistrak ikastetxeko lanpostuetara atxikitzen dituena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 21ean eman 470/2001 Foru Aginduak (2002ko urtarrilaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 12. zk.) honako hauek onetsi zituen: Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen zonifikazioa, Departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak, lanpostuak kentzeko eskaeraren prozedura, lanpostu ibiltarietako atxikipena eta Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak 2001/2002 ikasturtean eginen dituen deialdietan bete beharreko lanpostu hutsak.

Arau horren 5. puntuak ezartzen du behin betiko destinoa duten maisu-maistrek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago, edo aurreikusita egon arren murriztua izan bada, beren lanpostu hori kentzea eskatu ahalko dutela.

Bertzalde, aipatu arau horren 7. puntuak xedatzen du maisu-maistrek, baldin eta behin betiko destinoa ikastetxeko lanpostu arrunta badute baina ibiltari izatera pasa bada, hauetako bat hauta dezaketela: lanpostu ibiltari berriari atxikitzea, ikastetxeko antzinatasuna ondorio guztietarako mantenduz, ala bertzenaz, lanpostua kentzea.

Halaber, puntu horretan xedatzen denaren arabera, destinoa ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltarian duten maisu-maistrek, baldin eta lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtzen bada, ofizioz atxikiko dira ikastetxeko lanpostu arrunt berriari.

Foru Agindu honen xedea da aipatu Foru Aginduan xedatutakoaren ondorioz beren lanpostuak kenduak edo aldatuak dituzten maisu-maistren zerrenda onestea.

Horrenbertzez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzez baliaturik:

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 21ean eman 470/2001 Foru Aginduan xedatutakoari jarrikiz beren lanpostuak kenduak dituzten maisu-maistren zerrenda onestea. Foru Agindu honen I. Eranskinean dago.

Lanpostuaren kentzeak 2002ko otsailaren 7tik aitzina izanen ditu ondorioak.

2. Lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten maisu-maistren zerrenda onestea; Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 21ean eman 470/2001 Foru Aginduko 7. puntuaren arabera, ikastetxeko lanpostu arrunt berriari atxikita geldituko dira. Zerrenda hori Foru Agindu honen II. Eranskinean dago.

Lanpostu berriko atxikipenak 2002ko irailaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.

3. Foru Agindu honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa paratu ahal izanen dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Foru Agindu hau eta bere eranskinak igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Lanpostua kendu zaien maisu-maistren zerrenda

Izen-deiturak: Aisa Sola, Montserrat.

LEZ: 1580607557A0517.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "San Cipriano" HLHIP.

Herria: Izaba.

Izen-deiturak: Bernarte Jaso, Andrés.

LEZ: A45EC0000148023.

Kendutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Virgen Blanca" HLHIP.

Herria: Uharte.

Izen-deiturak: Gascón Zardoya, Juan.

LEZ: A45EC0000185873.

Kendutako lanpostua: Frantsesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "San Bartolomé" HLHIP.

Herria: Ribaforada.

Izen-deiturak: Lacasta Buesa, Ana María.

LEZ: A45EC0000227523.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Vázquez de Mella" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Urtasun Garde, Francisco María.

LEZ: A45EC0000212607.

Kendutako lanpostua: Frantsesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "José María de Huarte" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Urtasun Jaimerena, María Victoria.

LEZ: A45EC0000158728.

Kendutako lanpostua: Musika, euskaraz.

Ikastetxea: HLHIP.

Herria: Lekunberri.

II. ERANSKINA

Ikastetxeko lanpostu arruntari atxikita gelditu diren maisu-maistren zerrenda

Izen-deiturak: Arlegui Artieda, María Milagros.

LEZ: 1584196713A0597.

Lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Doña Alvara Alvarez" HLHIP.

Herria: Faltzes.

Izen-deiturak: Carín Buñuel, Ana María.

LEZ:1601353713A0539.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Monte San Julián" HLHIP.

Herria: Tutera.

Izen-deiturak: Dufur Ibarra, Miguel María.

LEZ: A45EC0000140766.

Lanpostua: Ingelesa, euskaraz.

Ikastetxea: "San Miguel" HLHIP.

Herria: Agoitz.

Izen-deiturak: Erdozáin Urdangarín, Miren Karmele.

LEZ: A45EC0000155152.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Santa Bárbara" HLHIP.

Herria: Elo.

Izen-deiturak: García Cadarso, Jesús.

LEZ: 1650714068A0517.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Ave María I" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: González Arneda, María José.

LEZ: 1653737846A0539.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Ntra. Sra. del Rosario" HLHIP.

Herria: Sartaguda.

Izen-deiturak: Iriarte Cemboráin, Celia María.

LEZ: 1820971457A0597.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Raimundo Lanas" HLHIP.

Herria: Murillo el Fruto.

Izen-deiturak: Iriarte Goyena, José Ramón.

LEZ: 1581247946A0597.

Lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Santa María" HLHIP.

Herria: Los Arcos.

Izen-deiturak: Sagastibelza Alduncín, María Pilar.

LEZ: 2913896046A0597.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, euskaraz.

Ikastetxea: HLHIP.

Herria: Leitza.

Izen-deiturak: Vega Alonso, Purificación.

LEZ: 1821083013A0597.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Ntra. Sra. de la Asunción" HLHIP.

Herria: Santakara.

Izen-deiturak: Yoldi López, Jesús María

LEZ: A45EC0000198794.

Lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: HLHIP.

Herria: Añorbe.

Iragarkiaren kodea: a0202263