33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Laguntza teknikoa kontratatzea, baimenak, afekzioak eta desjabetzapenak kudeatzeko

1.-Kontratuaren xedea.

Laguntza teknikoa kontratatzea, Aragoi Garaiko 11. eremuko soluzio bateraturako presio handiko ur horniduraren 7. faseko obren inguruko baimenak, afekzioak eta desjabetzapenak kudeatzeko, klausula administratiboen eta teknikoen pleguei jarraituz.

2.-Adjudikatzeko tramitazioa, prozedura eta modua.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

3.-Hasierako aurrekontua eta fidantza.

A) Zenbatekoa, guztira: hogei mila bostehun (20.500) euro (BEZa barne).

B) Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 410 euro (aurrekontuaren ehuneko 2).

4.-Eskaintzak aurkezteko.

a) Eskaintzak aurkezteko mugaeguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak baino lehen.

b) Eskaintzak aurkezteko tokia: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan (General Los Arcos plaza, 13, 31400 posta kodea, Zangoza).

c) Klausula administratiboen eta teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Mankomunitatearen egoitzako bulegoetan.

Zangozan, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian. Mankomunitateko burua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: A0202032