33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

TRIBUTU IKUSKAPENERAKO ZERBITZUA. Juan Cruz Arratibel Zabala jaun tributupekoarentzako (IFZ: 15.771.792-W) jakinarazpen-zitazioa, aurretiazko entzunaldira ager dadin.

Ezinezkoa izan da Juan Cruz Arratibel Zabala jaun zergapekoari (IFZ: 15.771.792-W) jakinarazpena helaraztea ez zegoelako berak emandako helbidean. Horregatik, ediktu hau argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Tuterako Udaletxeko Iragarki Oholean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Tributuei buruzko Lege Orokorra).

AURRETIAZKO ENTZUNALDIAREN TRAMITERAKO JAKINARAZPEN-ZITAZIOA

Nafarroako Foru Komunitateko Tributu Ikuskapenaren Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 46. artikuluan xedatutakoaren arabera (hemendik aurrera TIE), eta 2001eko urriaren 30ean hasitako konprobazio eta ikerketa jarduketekin segituz, jakinarazten dizut Nafarroako Gobernuko Triburu Ikuskapenerako Zerbitzura agertu behar duzula (Karlos III.aren etorbidea, 4, 3. solairua), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean, TIEko 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aktak formalizatu aurreko antzunaldiaren tramiteari ekiteko.

Orobat jakinarazten dizut gehienez hamabost eguneko epean egokiak iruditzen zaizkizun dokumentu eta egiaztagiriakalegatu eta aurkezten ahal dituzula. Aurreko paragrafoan aipatzen den hamar eguneko epea bukatu eta biharamunean hasten dela hamabost eguneko epe hori.

Adierazten dizut, bestetik, egintza horretara agertu ezean, eta aurreko paragrafoan alegazioak egiteko aipatzen den epea iragan eta alegaziorik aurkeztu ez baduzu, akten instrukzioa eginen dela eta bertan espedienteko datuen araberako erregularizazio proposamena agertuko dela.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bostean.-Auto-egilea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0201363