33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko otsailaren 25eko 14:00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra de Profesionales de la Fotografía y de la Imagen-Nafarroako Irudi eta Argazkilari Profesionalen Elkartea" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak ("ANAFI-NIRUARPE" anagrama du). Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Angel Azcarate Sainz jauna eta Mercedes Lecumberri Erro andrea dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; zeinek honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0202164