33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

360/2002 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana. Deialdia egiten du errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak finkatzen du errepideko garraio publikoan aritzeko ezinbesteko baldintza izanen dela lanbide gaitasuna izatea.

Errepideko garraioaren arloko legeriak xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko organo eskudunak deitu behar ditu egoitza Nafarroan dutenak behar diren probak egitera, lanbide gaitasunari, ohoreari eta ahalmen ekonomikoari buruzko baldintzak arautzen dituen 1211/1990 Errege Dekretuak ezarritako oinarrizko antolamenduari jarraikiz, bai eta, halaber, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren II. tituluko I. kapitulua lanbide gaitasunaren ziurtagiriak emateari dagokionez garatzen duen 1999ko maiatzaren 28ko Ministerio Aginduari jarraikiz ere.

Horiek horrela, Departamentu honi ekainaren 27ko 150/1984 Foru Dekretuak eman zizkion eskumenen arabera eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa.

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.-Errepideko garraioan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako deialdia onestea.

Bigarrena.-Deialdiko probak lanbide gaitasunaren ziurtagiri hauek eskuratzeko dira.

-Salgaien errepide bidezko barne eta nazioarteko garraioa.

-Bidaiarien errepide bidezko barne eta nazioarteko garraioa.

Hirugarrena.-Ohiko bizilekua Nafarroan dutenek har dezakete parte deialdian. Izangaiaren ohiko bizilekutzat hartuko da indarrean dagoen NANean ageri den helbidea. NANeko helbidea ez den beste bat honako kasuotan onartuko da:

Izangaiak egiaztatzen duenean, erroldatze-ziurtagiriaren bidez, bizilekua Nafarroako Foru Komunitatean izan duela azken urtean gutxienez 185 egunez, urtea ariketak egiteko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den eguna hartuta erreferentziatzat.

Urtea ariketak egiteko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den eguna hartuta erreferentziatzat, erroldatze-ziurtagiriaren ondorioz frogatzen bada bizilekua Nafarroako Foru Komunitatean izan duela azken urtean gutxienez 185 egunez, orduan egiaztatu beharko du famili edo lan arazoengatik etorri behar izan duela bizitzera Nafarroara.

Laugarrena.-Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek modu hauetakoren bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskabidea:

Interneten bidez, web-gune honetan ageri den galdetegia erantzunez:

www.cfnavarra.es/transportes/inscripcion/instrucciones.htm.

Eskabide bat aurkeztuz, I. eranskineko ereduari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Erregistro Ofizialetako edozeinetan. Eskabidea eranskinetik har daiteke edo Garraio Zerbitzuan eskatu.

Eskabideaz gain, bi kasuetan, eskatzaileek ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Eskabidea interneten bidez egiten bada, dokumentazioa posta ziurtatuaren bidez bidali beharko da Garraio Zerbitzura (Yanguas y Miranda kaleko 5a, 31002, Iruña) edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Ofizialetan aurkeztu. Bigarren kasuan, dokumentazioa eskabideari erantsiko zaio eta, dena bat, Nafarroako Gobernuko Erregistro Ofizialetako edozeinetan aurkeztuko da.

Hauxe da behar den dokumentazioa:

a) NAN indardunaren fotokopia konpultsatua.

b) NANean ageri den helbidea Nafarroatik kanpokoa bada, erroldatze-ziurtagiriaren bidez frogatu beharko du eskatzaileak Nafarroan duela bizilekua eta bertan azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan duela agertu behar du. Probetan parte hartzeko eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunean hasiko da kontatzen urte hori.

Erroldatze-ziurtagiriaren arabera 185 egunetik beheiti izan badu bizilekua Nafarroan azken urtean, orduan egiaztatu beharko du famili edo lan arazoengatik etorri behar izan duela bizitzera Nafarroara.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, azterketa egin ahal izateko, 6,00 euro sartu izanaren frogagiria, lortu nahi den gaitasun ziurtagiri mota bakoitzeko.

Bosgarrena.-Aurkezteko epea.

Probetan izena emateko epea edozein delarik ere, eskabidea zein dokumentazioa 2002ko apirilaren 12ko arratsaldeko biak baino lehenago aurkeztu behar dira.

Seigarrena.-Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda paratuko da Interneten eta Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Yanguas y Miranda kaleko 5 zk., Iruña), 2002ko apirilaren 19an.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin ahal izanen dituzte aipatu bulegoetan 2002ko apirilaren 26ra arte, eta akatsik izanez gero, zuzendu.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ere toki berean argitaratuko da 2002ko maiatzaren 3an.

Zazpigarrena.-Ondokoak izanen dira probetan buru eginen duen epaimahaiko kideak:

-Mahaiburua: Angel Sanz Barea jauna, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia.

-Ordezkoa: Arantzazu Betelu Corcuera andrea, Garraio Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikideak:

Lourdes Aldabe Villanueva andrea, Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuko Garraioaren Araubide Juridikoaren atalburua.

Jesús Posadas Martínez jauna, Nafarroako Gobernuko Garraio Ustiaketaren atalburua.

Jesús Armendáriz Mateo jauna, Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuko Planeamendu eta Proiektu atalburua.

-Ordezkoak:

Francisco Morales Hernández jauna, Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuko Azpiegitura bulegoburua.

Pedro Villarroel Clemente jauna, Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuko Antolamendu bulegoburua.

-Idazkaria: María Carmen Machiñena Solera andrea, Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen atalburua.

Ordezkoa: María Jesús Gutiérrez Gutiérrez andrea, Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuko Ikuskatzailetza bulegoburua.

Zortzigarrena.-Izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertuko dira probak egitera.

Bederatzigarrena.-Lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak Ebazpenaren II. eranskinean ageri den programa ofizialaren edukiari buruz izango dira:

Bederatzigarrena.-Ariketen egitura.

1.-Ariketek bi zati izanen dituzte:

Lehenbiziko zatia izanen da ariketa honi dagozkion gaien edukiari buruzko "test" motako 100 galderari erantzutea, lau erantzunen artean bat aukeratuz.

Bigarren zatian programako gaiak aplikatu beharra dakarten sei kasu praktiko ebatzi beharko dira, kalkulu matematikoak eginez edo idatziz azalduz.

2.-Izangaiek bi ordu izanen dituzte ariketaren zati bakoitzerako.

Hamaikagarrena.-Ariketen kalifikazioa.

1.-Kapitulu honetako ariketak zerotik hamar puntu bitarte kalifikatuko dira, ondoko balorazio arau hauei jarraikiz:

Ariketa bakoitzeko lehenbiziko partean, zuzen erantzuten den "test" motako galdera bakoitzagatik 0,04 puntu jasoko dira eta, berriz, oker ihardesten den bakoitzagatik 0,02 puntu kenduko dira. Ihardesten ez diren galderengatik eta ihardespen bat baino gehiago ematen zaienengatik ez da punturik emanen, ezta kenduko ere.

Ariketa bakoitzeko bigarren zatian, kasu praktiko bakoitzaren ihardespena 0 puntutik puntu bat bitarte puntuatuko da.

2.-Ariketa gainditzeko, izangaiek 2 puntu lortu beharko dituzte gutxienez lehenbiziko zatian eta 3 bigarrenean, eta bien baturak 6 puntu edo gehiago izan beharko du.

Hamabigarrena.-Probak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasgelategian eginen dira (Arrosadiako Campusa, z/g), 2002eko maiatzaren 25ean, ordu hauetan:

-Salgaien barne eta nazioarteko garraioa: 1. partea, 9:00etan.

2. partea 11,30etan.

-Bidaiarien barne eta nazioarteko garraioa: 1. partea, 16:00etan.

2. partea, 18:00etan.

Hamahirugarrena.-Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du Garraio Zerbitzuko bulegoetan (Yanguas y Miranda, 5, Iruña) eta Zerbitzu horretako web-gunean (www.cfnavarra.es/transportes), eta Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiari igorriko dio.

Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta ebazpen horren kontra errekurtso arrunta paratu ahalko da argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

Hamalaugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Hamabosarrena.-Ebazpen hau Departamentuko Garraio Zerbitzura eta Idazkaritza Teknikora igorriko da.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.-Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

I. ERANSKINA

Errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako izena emateko eskabidea

A) Eskatzailearen datuak:

Lehenbiziko deitura

Bigarren deitura

Izena

NAN zenbakia ..........................

Jaioteguna

Jaioterria

Telefono zenbakia .........................

Ikasketa maila

Helbidea

Herria

Posta kodea

Goian aipatu datuak dituen eskatzaileak eskabidea aurkezten du errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetan parte hartzeko. Proba horretarako deialdia Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsi zen.

B) Zein probatara aurkezten den (X bat paratu dagokion tokian).

Salgaien barne eta nazioarteko errepideko garraioa.

Bidaiarien barne eta nazioarteko errepideko garraioa.

C) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko tasa 6,00 eurokoa da espezialitate bakoitzeko.

Iruñean, .............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

I. MULTZOA

Salgaien barne eta nazioarteko garraioaren inguruko gaiak

1.-Zuzenbide pribatua

1.1. Orotariko kontratuei buruzko oinarrizko nozioak. Salerosketa, errentamendu, merkataritzako komisio eta gordailu kontratuetan alderdiek izaten dituzten eskubide, betebehar eta erantzukizunei buruzko nozioak.

1.2. Salgaiak lurgainean garraiatzeko merkataritzako kontratua:

Elementu pertsonalak; garraioaren prezioa, arreta berezia emanez Administrazioak onetsitako tarifei; garraio gutuna; eramalearen, zamatzailearen eta destinatarioaren eskubideak eta betebeharrak; eramalearen erantzukizuna. Garraio konbinaturako eta jarraikako garraiorako kontratuak. Bitartekaritza salgaien garraiorako kontratuetan. Garraiolarien arteko lankidetza eta haren mugak.

1.3. Salgaien errepideko garraioaren kontratuen baldintza orokorrak, Administrazioak onetsiak: edukia eta aplikagarritasuna.

1.4. Garraio kontratuetatik datozen erreklamazioak eta haien preskripzioaren epea. Lurgaineko garraioaren tartekaritza batzak: kideak, eskumenak eta jarduneko arauak; tartekariaren laudoaren ondorioak.

1.5. Salgaien errepide bidezko nazioarteko garraioaren kontratuei buruzko hitzarmena (CMR): aplikazio-eremua; elementu pertsonalak; garraio gutuna; eramalearen, zamatzailearen eta kontsignatarioaren eskubideak eta betebeharrak; eramalearen erantzukizuna; kontratutik datozen erreklamazioak.

2.-Garraiolaria merkataritzako enpresaria denez

2.1. Merkataritzako enpresaria. Merkataritzako enpresa.

Merkataritzako establezimendua. Enpresari motak. Enpresariaren erantzukizunak.

2.2. Enpresariaren betebehar formalak. Alta fiskala. Alta Gizarte Segurantzan. Udal lizentziak. Merkataritzako liburuak. Kontabilitatearen alderdi formala: nahitaezko liburuak eta nahibadako liburuak; liburuak nola eraman eta gorde; legezko preskripzioak ez betetzea.

2.3. Norbanako enpresaria: kontzeptua; enpresaria izateko gaitasuna; ezgaitzea eta debekatzea.

2.4. Merkataritzako sozietatea: kontzeptua eta motak; eratzeko formalitateak; eskritura eta erregistroko inskripzioa.

2.5. Sozietate anonimoa: kontzeptua; sozietatearen kapitala; nortasun juridikoa; eraketa; kapitala ordaintzea; akzioa, kapitalaren osagai eta bazkidetasunaren adierazgarri; akzioen zirkulazioa; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta sozietatearen ekitaldia ixtea; sozietatearen estatutuak aldatzea. Lan sozietatearen berezitasunak.

2.6. Erantzukizun mugatuko sozietatea: kontzeptua; eraketa; sozietatearen kapitala; sozietate-partaidetzen araubidea; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta mozkinen banaketa; sozietatearen estatutuak aldatzea.

2.7. Sozietate kooperatiboa: kontzeptua eta motak; eraketa; bazkideak eta elkartuak; sozietatearen organoak; araubide ekonomikoa. Lan elkartuko kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; lan elkartuko kooperatiba garraioaren arloan. Garraiolarien kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak. Merkataritzako sozietatea garraioaren arloan: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak.

2.8. Ordainketa etendura: kontzeptua; edukia eta ondorioak. Porrota: kontzeptua eta motak; porrotaren legezko aurrekontuak; porrota adieraztea; porrota adieraztearen ondorioak; porrotaren ondasun-masa; porrot eragiketak; sozietateen porrota.

3.-Sozietateen zuzenbidea

3.1. Langileen ordezkariak eta enpresa batzordeak, enpresan langileak taldeka ordezkatzeko organoak: kontzeptua; eskumenak; ahalbidea; kideak; hautespena eta agintea; bermeak. Sindikatuak: kontzeptua; sindikatuen atalak eta sindikatuen ordezkariak, beraien eskubideak eta eskurantzak enpresan. Lan-ikuskatzailetza: kontzeptua eta ahalmenak. Lan-osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan aplikatu beharreko oinarrizko erregelak.

3.2. Enpresarien betebeharrak Gizarte Segurantzaren arloan: kotizatu beharraren sorrera eta iraupena; kotizatu behar dutenak; kotizazio-oinarria; kotizazio-tasa; kotizazio gehigarria aparteko orduengatik; langabeziarako, soldaten berme fondorako eta lan heziketarako kotizazioa; bilketa. Beren kabuz edo autonomo gisa diharduten langileen araubide berezia.

3.3. Lan kontratuak: lan kontratuaren elementuak eta eraginkortasuna; lan kontratuaren modalitateak eta hura nola aplikatzen zaion salgaien garraioko enpresetako langile kategoria bakoitzari; kontratuaren iraupena; kontratutik datozen eskubideak eta betebeharrak; lanean gora egitea; soldata eta soldata-bermeak; lan-denbora eta errepideko garraioko enpresen lansaioari buruzko erregela bereziak; langileen mugikortasuna zereginetan eta tokiz toki; enpresari aldaketaren ziozko bermeak; kontratua etetea; kontratua suntsiaraztea. Talde hitzarmenak: kontzeptua; aplikazio eremua; edukia; iraupena; baliagarritasuna; negoziazio unitateak; legebideztatzea eta tramitazioaren prozedura.

3.4. Takografoa: helburua; funtzionamenduari buruzko oinarrizko nozioak; nahitaez eduki beharraren salbuespenak; erabiltzeko erregelak.

Gidatzen gehienez eman daitekeen denbora: eten gabe gidatzea, egunero gidatzea eta bi astez behin gidatzea.

Nahitaezko atsedenaldiak: eguneroko atsedena eta asterokoa.

4.-Zuzenbide fiskala

4.1. Balio Erantsiaren gaineko Zerga garraio zerbitzuei aplikaturik: zerga-egitatea; eragiketak egiten diren tokia; zergaren sortzapena; subjektu pasiboak eta erantzuleak; zerga-oinarria; karga-tasak; zergaren kenkariak; itzulketak; zergaren kudeaketa. Zenbatespena moduluka egiteko araubidearen berezitasunak.

4.2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga: zerga-egitatea eta ordainarazpenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; likidazio-oinarria; zergaldia eta sortzapena; zerga-zorra zenbatzea; ordainketa; baterako zerga-ordainketa; zergaren kudeaketa. Zenbatespena moduluka egiteko araubidearen berezitasunak.

4.3. Sozietateen gaineko Zerga: zerga-egitatea; errenta lortzea; zergaldia eta sortzapena; subjektu pasiboak; egoitza eta helbidea; zerga-oinarria; sarrera konputagarriak; gastu kengarriak; ondarearen gehikuntzak eta gutxikuntzak zehaztea; zerga-kapitala; galerak konpentsatzea; zerga-oinarria zehaztea; karga-tasak eta kuota osoa; hobariak kuotan; inbertsioen, lanpostuen sorreraren eta lanbide heziketako gastuen ziozko kenketak; azken zerga-zorra; zergaren kudeaketa; iturriko atxikipenak, sarrerak eta konturako ordainketak.

4.4. Garraioko ibilgailuen eskuraketaren, haien zirkulazioaren edo azpiegitura batzuen erabilpenaren gaineko beste zerga, sari edo kanon batzuen izaerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko sarrerak.

5.-Enpresaren merkataritzako kudeaketa eta finantza-kudeaketa

5.1. Ganbio-letra: kontzeptua eta ezaugarriak; ganbioa sortzea; letra onartzea; letraren zirkulazioa; letra ordaintzea. Txekea: kontzeptua eta ezaugarriak; txekearen forma; txekearen zirkulazioa; txekea ordaintzea. Ordaindukoa: kontzeptua; beharkizun formalak; ordaindukoa sinatzen duenaren egoera juridikoa. Zor-txartelak eta kreditu-txartelak: funtzionamendua.

5.2. Banku-kreditua. Kreditu arrunta irekitzea: kontzeptua eta ezaugarriak; ondorioak; kontu korrontean kreditua irekitzea; kreditua bermearekin irekitzea; kontratua amaitzea eta kontua likidatzea. Gainontzeko batentzako kreditua irekitzea: kontzeptua eta motak; kreditu dokumentatua; kreditu ezeztagarria eta ezeztaezina; kreditu ezeztaezin sendotua. Deskontua: kontzeptua eta ezaugarriak; deskontuaren ondorioak; kontratuaren iraungipena; birdeskontua.

5.3. Fidantza-kontratua: burutzapena, helburua, ondorioak eta iraungipena. Hipoteka-kontratua: kontzeptua eta ezaugarri orokorrak. Higigarrien hipoteka: hipoteka daitezkeen ondasunak; eratzea eta ondorioak. Gaude-segurua: kontzeptua eta edukia. Abalak eta bermeak.

5.4. "Leasing" kontratua edo finantza-errentamendua: kontzeptua eta edukia. "Renting" kontratua: kontzeptua eta edukia. "Factoring" kontratua: kontzeptua eta edukia.

5.5. Balantzea: kontzeptua eta haren osagaiak. Balantze motak egiten den unearen arabera: egoera-balantzea, itxierako balantzea eta azken balantzea. Balantzearen egitura. Azken balantzearen eredu ofizialak Kontabilitatearen Plan Orokorraren arabera.

5.6. Galera-irabazien kontua edo emaitzen kontua: kontzeptua; egitura. Galerak edo irabaziak zehaztea emaitzen kontuaren arabera.

5.7. Finantza-ratioak, enpresaren finantzen egoera eta errentagarritasuna aztertzeko tresna. Likidezia-ratioak: likidezia-ratio orokorra. Errentagarritasun-ratioak: mozkin garbiaren ratioa (zergarik gabe), garraio zerbitzuak egitearen ziozko sarreren gainean; mozkin garbiaren ratioa guztirako aktiboaren gainean (RoA); mozkinen ratioa korrituak eta zergak ordain aurretik inbertsio gordinaren gainean (Rol); mozkin garbiaren ratioa norberaren bitartekoen gainean (RoE).

5.8. Aurrekontua, enpresa planifikatzeko eta kontrolatzeko tresna. Aurrekontuaren edukia. Aurrekontu orokorra eta enpresaren produktu edo adar edo jarduera jakinen aurrekontuak. Aurrekontuko galera-irabazien kontua. Aurrekontu-sistema erabiltzeak dakartzan arazoak.

5.9. Salgaien garraioko enpresaren kostuak. Kostu finkoak, kostu aldakorrak eta ustiapen-fondoa. Salgaien garraioko enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea. Enpresaren kostuen kalkulua ibilgailu/kilometroko, tona/kilometroko eta bidaiako.

5.10. Enpresaren sailak: kontzeptua; sailak antolatzeko moduak (eginkizunen arabera, lurraldeka, produktuka, prozesuka, bezeroen arabera eta banaketa-bideen arabera); salgaien garraioko enpresetan sail-antolamendu bakoitzak edo antolamendu-konbinazio bakoitzak dituen alderdi onak eta txarrak. Organigramak: kontzeptua; organigrama bertikalak eta horizontalak. Agintea eta erantzukizuna enpresaren eremuan: agintea-katea; agintea eskuordetzea; zuzendaritzaren edo kontrolaren muga; antolakuntza-egitura zabalak eta garaiak, eta haien egokitasuna salgaien garraioko enpresetarako; zentralizazioa eta deszentralizazioa. Antolakuntzako egitura motak: egitura lineala edo hierarkikoa; egitura lineala eta "staffa"; batzorde-egitura; egitura matriziala; antolakuntzako egitura bakoitzaren egokitasuna salgaien garraioko enpresetarako.

5.11. Enpresaren planifikazioa: planifikazioaren kontzeptua; planifikazioaren epealdia (epe laburreko planak, epe luzekoak eta plan estrategikoa); planen osagaiak (xedeak, politikak, prozedurak, erregelak eta aurrekontuak); planifikazio prozesuaren faseak (dauden aukerak ezagutu, planaren helburuak hautatu, hautabideak identifikatu eta sortu, hautabideak ebaluatu). Planifikazio eta zuzendaritza estrategikoa: epe luzeko planifikazioa, planifikazio estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoa.

5.12. Marketinga: kontzeptua eta erabilgarritasuna enpresan; arriskua eta errentagarritasuna, marketingari buruzko azterketaren funtsezko elementuak. Marketingeko tresna nagusiak salgaien garraioko enpresan erabiltzeari buruzko oinarrizko irizpideak: merkatu-azterlanak; salmenten sustapena; bezeroen fitxategiak egitea; publizitatea; harreman publikoak. Marketingaren garapena.

5.13. Aseguru-kontratuei buruzko nozio orokorrak: kontzeptua; elementu pertsonalak; poliza, batez ere poliza flotatzailea; aseguruaren beste agiri batzuk (aseguruaren proposizioa edo proposamena, behin-behineko estalduraren idaztoharra eta ordainketa-adierazpena edo aseguru-ziurtagiria); arriskua; saria; aseguratutako korritua; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguru-hartzailearen eta aseguratzailearen betebeharrak; aseguru motak.

5.14. Erantukizun zibileko asegurua, oro har: arriskuaren mugak; ezbeharraren unea; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguratuaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak. Erantukizun zibileko asegurua motoredun ibilgailuak erabiltzearen eta haien zirkulazioaren zioz: helburua; lurralde eremua; arriskuaren mugak; elementu pertsonalak; zirkulazioa asegururik gabe; asegurua eskatzea eta proposatzea; agiriak; asegurua dagoelako froga; salbuespenak aseguruaren estalduran; kopuru-mugak aseguruaren estalduran; kalteak pilatzea; errepetizio-eskubidea.

5.15. Lurgaineko garraioen asegurua: kontzeptua; aplikazio eremua; aseguru-hartzailea; aseguruaren estalduraren epealdia; poliza flotatzailea; kalteordainaren irizpideak eta erdiespena.

5.16. Enpresaren informatizazioa: informatikaren kontzeptua; sistema informatikoaren egitura; plan informatikoa (beharrizan informatikoen diagnostikoa, planaren ingurunea, planaren filosofia, planaren ezaugarriak, planaren edukia). Aplikazio telematikoak errepideko garraioaren arloan: telematikaren kontzeptua; garraioa bitarteko telematikoen bidez kontratatzea; garraio enpresek erabiltzen ahal dituzten beste aplikazio telematiko batzuk.

5.17. Salgaien garraio zerbitzuen fakturazioa: fakturazioaren modalitateak eta beharkizunak. "Incoterm"ak: kontzeptua; identifikazioa; garraio kontratuaren baldintzekin duten erlazioa.

5.18. Salgaien garraio agentziak, ibilkariak eta biltegidun banatzaileak: kontzeptua, lege araubidea eta funtzionamendua. Salgaien garraiorako estazioak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko erregelak. Zamen informazio eta banaketako zentroak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko erregelak. Ibilgailuak gidari gabe erretatzea: lege araubidea; errentatutako ibilgailuak garraioan erabiltzea.

6.-Merkaturatzea

6.1. Nola lortu lanbidez salgaien errepideko garraiolaria izatea: lanbide gaitasuna, ohorea eta ahalmen ekonomikoa; beharkizun horiek bete behar ez dituzten garraioak.

6.2. Nola sartu salgaien barne garraioaren merkatuan: garraioaren baimena; baimen motak, eremuaren eta ibilgailuaren ezaugarrien arabera; baimena lortzeko beharkizunak; baimenen ikusonespena, aldaketak, eskualdagarritasuna eta suntsitzeko arrazoiak. Baimenik behar ez duten garraioak.

6.3. Nola sartu salgaien nazioarteko garraioaren merkatuan: erregistroko inskripzioa eta haren beharkizunak; batasunaren lizentzia, ezaugarriak eta emateari buruzko erregelak; CEMTen alde anitzeko baimenak, ezaugarriak eta emateari buruzko erregelak; bi aldetako baimenak, emateari buruzko erregelak. Kabotajeko garraioa Europar Batasunaren eremuan: kontzeptua, ezaugarriak eta erregelak.

6.4. Garraioko zerbitzuak egiteari buruzko agiriak: ezaugarriak, motak, eta zirkulatzeko gaitasunaren agiriak, ibilgailuaren ikuskaritza teknikoaren agiriak, gidariaren gidari-gaitasunaren agiriak, nahitaezko aseguruen agiriak eta garraioa egiteko gaitasunaren agiriak ibilgailuan bertan eduki beharra. Salgaiei eta garraio kontratuari buruzko agiriak, batez ere garraio gutuna barne eta nazioarteko garraioan.

6.5. Enpresaren logistika: kontzeptua; sistema logistikoa eta materialen eta produktuen fluxua. Garraioak enpresaren sistema logistikoaren eremuan: garraio-beharrizanak; garraiabidea hautatzeko kontuan izan behar diren elementuak; norberaren kontura eta besteren kontura garraiatzearen artean hautatzean eragin handia duten faktoreak; garraioen programazioan kontuan izan behar diren elementuak: eskuragarri dagoena eskariaren arabera baliatzea, kalkulatzeko metodoei buruzko oinarrizko nozioak (kosturik txikienaren metodoa, iparmendebaldeko izkinaren metodoa, Vogel-en gutxi gora-beherako metodoa, banaketa aldatuaren metodoa); ibilgailuen ibilbidea zehaztea, erabili beharreko prozedurari buruzko oinarrizko nozioak; ibilgailuen sekuentziazioa, ibilbideak eta ibilgailuen kopurua sekuentziatzeko prozedurei buruzko oinarrizko nozioak.

6.6. Mugak igarotzeari dagozkion formalitateak, batez ere T agirien eta TIR koadernoen eginkizuna eta erdiespena, eta haiek erabiltzeak berekin dakartzan betebeharrak eta erantzukizunak.

6.7. Garraioaren kontrola: lurgaineko garraioa ikuskatzeko zerbitzuak, beraien eginkizunak eta eskumenak; garraio enpresaren eta beraren bezeroen betebeharrak Ikuskatzailetzako langileek zerbait eskatzen dietenean. Salgaien garraioa kontrolatzeko agiriak, batez ere takografoaren neurketei buruzkoak. Ibilgailuen adierazkariak. Lurgaineko garraioaren antolamenduko arauen urratzeak: identifikazioa eta motak; erantzukizunari buruzko erregela orokorrak; zehapenak; zehapen-prozedura.

7.-Ustiapeneko arauak eta arau teknikoak

7.1. Ibilgailuetan baimendutako pisuak eta neurriak. Baimen bereziak baimendutako gehieneko pisuak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgaluekin garraiatzeko, haiek lortzeko beharkizunak eta garraioaren ezaugarriak.

7.2. Ibilgailu arinen eta astunen bereizketa. Egituraren eta funtzionamenduaren ezaugarri nagusiak, eta jarraiko ibilgailu motak erabili behar liratekeen garraio motak: zurrunak; traktore-buruak eta erdiatoiak osaturiko multzoa; atoiak eta errepide-trenak. Jarraiko ibilgailuen erabilgarritasuna eta ezaugarriak: furgoia, plataforma, kutxa irekia, kutxa itxia, gondola, isotermoa, hozkarria, hozkailuduna, zisterna, ibilgailu-eramailea, edukiontzi-eramailea, kaiola, kapitone eta ibilgailu bereziak.

7.3. Salgaien garraiorako ibilgailuak homologatzeko eta matrikulatzeko eskatzen diren beharkizunak eta egin behar diren tramiteak. Ibilgailuen Ikuskatzailetza Teknikoa: aldian aldiko ikuskapenak eta aparteko ikuskapenak; nahitaez egin beharra; beharkizunak; ibilgailuen ikuskapen teknikoari buruzko betebeharrak ez betetzeak dakartzan ondorioak.

7.4. Espainiako eta Europar Batasuneko arauek ibilgailuek sor ditzaketen ke kaltegarriei eta zaratei ezarritako mugak. Ibilgailuaren kutsadura atmosferikoa txikitzen duten elementuak. Ibilgailuak sortzen duen zarata-kutsaduran eragina duten faktoreak.

7.5. Ibilgailuen aldian aldiko mantenimendurako planak egiteko kontuan hartu beharreko oinarrizko erregelak: eguneko planak, astekoak, hilekoak eta urtekoak. Mantenimendu planak, kilometroko eta ibilgailuko. Ibilgailuen berrikuspen arruntak eta apartekoak. Ibilgailuaren sistema elektrikoaren, hozkuntzako sistemaren eta labainketa sistemaren mantenimenduaren erregelak. Ibilgailua kanpotik eta barrutik garbitzeko aintzat eduki beharreko irizpideak. Mantenimenduko tailerreko oinarriko ekipamendua, elementuak eta haien erabilgarritasuna: konpresoreak, bateria-kargatzaileak, labainketako ekipoak, neumatikoen orekatzaileak eta lerratzaileak, katuak eta garbiketako makinak.

7.6. Salgaien babes fisikoa: ontziak eta enbalajeak, beraien xedea; ontziak eta enbalajeak hautatzeko kontuan izan beharreko irizpideak; ontziak eta enbalajeak egiteko erabili ohi diren gaiak; enbalajeen sailkapena produktuaren ezaugarrien, eskuztatzeko erraztasunaren eta hutsean garraiatzeko erraztasunaren arabera; enbalajeei egiten zaizkien proba nagusiak; enbalajeak markatzea. Salgaien zama-lanetarako eragiketen prozedurak eta zaindegiak: salgaien zama-lanetan kontuan izan beharreko abiaburu, erregela eta goitapen orokorrak (zama nola kokatu, arrumajea, azpigarriak etab.); ondokoekin kontuan izan beharreko oharpide nagusiak: edukiontzien zama-lanak, luzetara eta zeharretara zamatzen diren baso-produktuak, zama oso luzeak, ibilgailuen garraioa, xafla zapalak, bobinak eta bilkariak, produktu solteak, pateteak, likidoak, bloke astunak, salgai arriskutsuak. Salgaiak eskuztatzea, batez ere konporta, tolba eta iraulien ezaugarriak, alderdi onak eta txarrak; paleten ezaugarriak eta erabilgarritasuna, batik bat.

7.7. Garraio intermodala, kontzeptua. Batez ere edukiontzia: kontzeptua, motak, maizen erabili ohi diren edukiontzien pisuak eta neurriak; edukiontziak nola homologatu eta matrikulatu; edukiontzien sailkapena. Europako Garraio Ministroen Konferentziak edukiontziak garraio intermodalean eta nazioartekoan erabiltzeko ezaritako irizpideak. Itsas garraioan erabiltzen diren edukiontzien ezaugarri bereziak eta lurgainekoan erabiltzen direnenak. Edukiontziekin maizen erabiltzen dioren merkataritzako terminoak. Kutxa mugikorra, kontzeptua, eta edukiontziaren aldean dituen alde on eta txarrak. Garraioan errepideak eta itsasoa konbinatzeko beste teknika batzuk: ferryak, ezaugarriak, alde onak eta txarrak; "transroulagea" edo lurgaineko ibilgailuak "roll-on-roii-off" itsasontzietan garraiatzea, ezaugarriak, alde onak eta txarrak. Garraioan trenbidea eta errepidea konbinatzeko beste teknika batzuk: "ferroutagea" edo errepideko ibilgailuak tren-bagoietan garraiatzea; kamioiaren edo erdiatoiaren zamaketa horizontaleko sistemen (kanguro-bagoia, "wipen" bagoia eta "gurpildun errepidea") eta erdiatoiaren zamaketa bertikaleko sistemen ("poche" bagoia) ezaugarriak, alde onak eta txarrak.

7.8. Segurtasuna salgai arriskutsuen garraioa: istripuen aurkako aurreneurriak eta istripuetan aplikatu beharreko neurriak. Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten gidarien ziurtagiriak, salgaien sailkapenaren eta ibilgailu motaren arabera, ziurtagirien iraupena eta indarraldia, eta haiek berritzeko mekanismoak. Salgai arriskutsuen garraioan ondokoei dagokienez aplikatzen diren arauak: segurtasuna garraio-eragiketetan eta zama-lanetan, salgaiak ontziratu eta enbalatzea, fardelak seinalatzea, ibilgailuen ikuskapena eta onespena. Salgai arriskutsuen garraioaren arloko zirkulazio-arauak eta trafiko-murrizpenak.

7.9. Salgai Galkorren Nazioarteko Garraioari buruzko Akordioaren edukiari buruzko oinarrizko nozioak eta garraio horretan erabiltzen diren ibilgailu bereziei buruzkoak. Salgai galkorren garraioan garraio-tenperaturaz, salgaien eskuztapenaz eta ibilgailuen aldian aldiko kontrol eta ikuskapenez aplikatzen ahal diren Espainiako arauak.

7.10. Animalia bizien garraioa. Garraioa eta kontrola Europar Batasunaren lurraldearen barruan: garraio-baldintzak; agiriak; garraioaren erantzukizuna; etenak eta atzerapenak; ikuskapena eta kontrola; kautelazko neurriak. Gainontzeko herrialdeetatik inportatzea.

8.-Segurtasuna errepidean

8.1. Gidatzeko baimena: salgaiak garraiatzeko ibilgailuak gidatzeko gaitzen duten baimen motak; halako baimenak eskuratzeko behar diren adina eta esperientzia; gidatzeko baimenaren indarraldia.

8.2. Ibilgailuen zirkulazioaren arloan aplikatzen ahal diren arauak: tokia errepidean; azkartasuna; igarotzeko lehentasuna; ibilgailu eta garraio bereziak; zirkulazioari lotzea; aurreratzea; geldialdia eta aparkatzea; trenbideak eta zubi gorakorrak zeharkatzea; argiak nola erabili; gidarien ohartarazpenak; bideko seinaleak; ibilgailuetako seinaleak.

8.3. Gidatzean segurtasunean eragina duten elementuak: gidatzailearen egoera psikofisikoen inguruan aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzeko moduaz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailuaren eta beraren osagaien ezaugarriez eta egoeraz aintzat eduki beharreko irizpideak; garraiatuko diren salgaiak behar bezala zamatzeko aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailua ibiliko den bide-azpiegituren ezaugarriez eta haien kontserbazioaz aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzean aurkituko den eguraldiaz eta trafikoaz aintzat eduki beharreko irizpideak. Bereziki, istripuetan aintzat eduki beharreko irizpideak eta istripurik edo urratze astunik gerta ez dadin baliatu behar diren prozedura egokiak.

II. MULTZOA

Bidaiarien barne eta nazioarteko garraioaren inguruko gaiak

1.-Zuzenbide pribatua

1.1. Orotariko kontratuei buruzko oinarrizko nozioak. Salerosketa, errentamendu, merkataritzako komisio eta gordailu kontratuetan alderdiek izaten dituzten eskubide, betebehar eta erantzukizunei buruzko nozioak.

1.2. Bidaiariak lurgainean garraiatzeko merkataritzako kontratua: Elementu pertsonalak; garraioaren prezioa, arreta berezia emanez Administrazioak onetsitako tarifei; txartela eta kontratuaren beste agiri batzuk; fardelak eta aginduak; eramalearen eta bidaiariaren eskubideak eta betebeharrak garraio erregularrean eta nahierarako garraioan; eramalearen erantzukizuna. Bitartekaritza bidaiarien garraiorako kontratuetan. Garraiolarien arteko lankidetza eta haren mugak.

1.3. Bidaiarien errepideko garraioaren kontratuen baldintza orokorrak, Administrazioak onetsiak: edukia eta aplikagarritasuna.

1.4. Bidaia konbinaturako kontratua: kontratuaren xedea bidaia konbinatua denean; bidaia konbinaturako kontratua egitean eta betearaztean parte hartzen duten subjektuak; bidaia konbinaturako kontratuaren agiriak; alderdien eskubideak, betebeharrak eta zamak; informatu beharra; kontratuaren edukia bidaia hasi baino lehen aldatzea; kontratua suntsiaraztea eta bidaia hasi baino lehen deuseztea; kontratua betetzen ez denerako araubidea; bidaia konbinaturako kontratutik datozen ekintzen preskripzioa; antolatzailearen eta xehekariaren erantzukizunaren bermea.

1.5. Garraio kontratuetatik datozen erreklamazioak eta haien preskripzioaren epea. Lurgaineko garraioaren tartekaritza batzak: kideak, eskumenak eta jarduneko arauak; tartekariaren laudoaren ondorioak.

2.-Garraiolaria merkataritzako enpresaria denez

2.1. Merkataritzako enpresaria. Merkataritzako enpresa. Merkataritzako establezimendua. Enpresari motak. Enpresariaren erantzukizunak.

2.2. Enpresariaren betebehar formalak. Alta fiskala. Alta Gizarte Segurantzan. Udal lizentziak. Merkataritzako liburuak. Kontabilitatearen alderdi formala: nahitaezko liburuak eta nahibadako liburuak; liburuak nola eraman eta gorde; legezko preskripzioak ez betetzea.

2.3. Norbanako enpresaria: kontzeptua; enpresaria izateko gaitasuna; ezgaitzea eta debekatzea.

2.4. Merkataritzako sozietatea: kontzeptua eta motak; eratzeko formalitateak; eskritura eta erregistroko inskripzioa.

2.5. Sozietate anonimoa: kontzeptua; sozietatearen kapitala; nortasun juridikoa; eraketa; kapitala ordaintzea; akzioa, kapitalaren osagai eta bazkidetasunaren adierazgarri; akzioen zirkulazioa; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta sozietatearen ekitaldia ixtea; sozietatearen estatutuak aldatzea. Lan sozietatearen berezitasunak.

2.6. Erantzukizun mugatuko sozietatea: kontzeptua; eraketa; sozietatearen kapitala; sozietate-partaidetzen araubidea; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta mozkinen banaketa; sozietatearen estatutuak aldatzea.

2.7. Sozietate kooperatiboa: kontzeptua eta motak; eraketa; bazkideak eta elkartuak; sozietatearen organoak; araubide ekonomikoa. Lan elkartuko kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; lan elkartuko kooperatiba garraioaren arloan. Garraiolarien kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak. Merkataritzako sozietatea garraioaren arloan: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak.

2.8. Ordainketa etendura: kontzeptua; edukia eta ondorioak. Porrota: kontzeptua eta motak; porrotaren legezko aurrekontuak; porrota adieraztea; porrota adieraztearen ondorioak; porrotaren ondasun-masa; porrot eragiketak; sozietateen porrota.

3.-Sozietateen zuzenbidea

3.1. Langileen ordezkariak eta enpresa batzordeak, enpresan langileak taldeka ordezkatzeko organoak: kontzeptua; eskumenak; ahalbidea; kideak; hautespena eta agintea; bermeak. Sindikatuak: kontzeptua; sindikatuen atalak eta sindikatuen ordezkariak, beraien eskubideak eta eskurantzak enpresan. Lan-ikuskatzailetza: kontzeptua eta ahalmenak. Lan-osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan aplikatu beharreko oinarrizko erregelak.

3.2. Enpresarien betebeharrak Gizarte Segurantzaren arloan: kotizatu beharraren sorrera eta iraupena; kotizatu behar dutenak; kotizazio-oinarria; kotizazio-tasa; kotizazio gehigarria aparteko orduengatik; langabeziarako, soldaten berme fondorako eta lan heziketarako kotizazioa; bilketa. Beren kabuz edo autonomo gisa diharduten langileen araubide berezia.

3.3. Lan kontratuak: lan kontratuaren elementuak eta eraginkortasuna; lan kontratuaren modalitateak eta hura nola aplikatzen zaion bidaiarien garraioko enpresetako langile kategoria bakoitzari; kontratuaren iraupena; kontratutik datozen eskubideak eta betebeharrak; lanean gora egitea; soldata eta soldata-bermeak; lan-denbora eta errepideko garraioko enpresen lansaioari buruzko erregela bereziak; langileen mugikortasuna zereginetan eta tokiz toki; enpresari aldaketaren ziozko bermeak; kontratua etetea; kontratua suntsiaraztea. Talde hitzarmenak: kontzeptua; aplikazio eremua; edukia; iraupena; baliagarritasuna; negoziazio unitateak; legebideztatzea eta tramitazioaren prozedura.

3.4. Takografoa: helburua; funtzionamenduari buruzko oinarrizko nozioak; nahitaez eduki beharraren salbuespenak; erabiltzeko erregelak. Gidatzen gehienez eman daitekeen denbora: eten gabe gidatzea, egunero gidatzea eta bi astez behin gidatzea. Nahitaezko atsedenaldiak: eguneroko atsedena eta asterokoa.

4.-Zuzenbide fiskala

4.1. Balio Erantsiaren gaineko Zerga garraio zerbitzuei aplikaturik: zerga-egitatea; eragiketak egiten diren tokia; zergaren sortzapena; subjektu pasiboak eta erantzuleak; zerga-oinarria; karga-tasak; zergaren kenkariak; itzulketak; zergaren kudeaketa. Zenbatespena moduluka egiteko araubidearen berezitasunak.

4.2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga: zerga-egitatea eta ordainarazpenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; likidazio-oinarria; zergaldia eta sortzapena; zerga-zorra zenbatzea; ordainketa; baterako zerga-ordainketa; zergaren kudeaketa. Zenbatespena moduluka egiteko araubidearen berezitasunak.

4.3. Sozietateen gaineko Zerga: zerga-egitatea; errenta lortzea; zergaldia eta sortzapena; subjektu pasiboak; egoitza eta helbidea; zerga-oinarria; sarrera konputagarriak; gastu kengarriak; ondarearen gehikuntzak eta gutxikuntzak zehaztea; zerga-kapitala; galerak konpentsatzea; zerga-oinarria zehaztea; karga-tasak eta kuota osoa; hobariak kuotan; inbertsioen, lanpostuen sorreraren eta lanbide heziketako gastuen ziozko kenketak; azken zerga-zorra; zergaren kudeaketa; iturriko atxikipenak, sarrerak eta konturako ordainketak.

4.4. Garraioko ibilgailuen eskuraketaren, haien zirkulazioaren edo azpiegitura batzuen erabilpenaren gaineko beste zerga, sari edo kanon batzuen izaerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko sarrerak.

5.-Enpresaren merkataritzako kudeaketa eta finantza-kudeaketa

5.1. Ganbio-letra: kontzeptua eta ezaugarriak; ganbioa sortzea; letra onartzea; letraren zirkulazioa; letra ordaintzea. Txekea: kontzeptua eta ezaugarriak; txekearen forma; txekearen zirkulazioa; txekea ordaintzea. Ordaindukoa: kontzeptua; beharkizun formalak; ordaindukoa sinatzen duenaren egoera juridikoa. Zor-txartelak eta kreditu-txartelak: funtzionamendua.

5.2. Banku-kreditua. Kreditu arrunta irekitzea: kontzeptua eta ezaugarriak; ondorioak; kontu korrontean kreditua irekitzea; kreditua bermearekin irekitzea; kontratua amaitzea eta kontua likidatzea. Gainontzeko batentzako kreditua irekitzea: kontzeptua eta motak; kreditu dokumentatua; kreditu ezeztagarria eta ezeztaezina; kreditu ezeztaezin sendotua. Deskontua: kontzeptua eta ezaugarriak; deskontuaren ondorioak; kontratuaren iraungipena; birdeskontua.

5.3. Fidantza-kontratua: burutzapena, helburua, ondorioak eta iraungipena. Hipoteka-kontratua: kontzeptua eta ezaugarri orokorrak. Higigarrien hipoteka: hipoteka daitezkeen ondasunak; eratzea eta ondorioak. Gaude-segurua: kontzeptua eta edukia. Abalak eta bermeak.

5.4. "Leasing" kontratua edo finantza-errentamendua: kontzeptua eta edukia. "Renting" kontratua: kontzeptua eta edukia. "Factoring" kontratua: kontzeptua eta edukia.

5.5. Balantzea: kontzeptua eta haren osagaiak. Balantze motak egiten den unearen arabera: egoera-balantzea, itxierako balantzea eta azken balantzea. Balantzearen egitura. Azken balantzearen eredu ofizialak Kontabilitatearen Plan Orokorraren arabera.

5.6. Galera-irabazien kontua edo emaitzen kontua: kontzeptua; egitura. Galerak edo irabaziak zehaztea emaitzen kontuaren arabera.

5.7. Finantza-ratioak, enpresaren finantzen egoera eta errentagarritasuna aztertzeko tresna. Likidezia-ratioak: likidezia-ratio orokorra. Errentagarritasun-ratioak: mozkin garbiaren ratioa (zergarik gabe), garraio zerbitzuak egitearen ziozko sarreren gainean; mozkin garbiaren ratioa guztirako aktiboaren gainean (RoA); mozkinen ratioa korrituak eta zergak ordain aurretik inbertsio gordinaren gainean (Rol); mozkin garbiaren ratioa norberaren bitartekoen gainean (RoE).

5.8. Aurrekontua, enpresa planifikatzeko eta kontrolatzeko tresna. Aurrekontuaren edukia. Aurrekontu orokorra eta enpresaren produktu edo adar edo jarduera jakinen aurrekontuak. Aurrekontuko galera-irabazien kontua. Aurrekontu-sistema erabiltzeak dakartzan arazoak.

5.9. Bidaiarien garraioko enpresaren kostuak. Kostu finkoak, kostu aldakorrak eta ustiapen-fondoa. Denon erabilerarako bidaiari garraio erregularra: enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea; enpresaren kostuen kalkulua bidaiari/kilometroko eta bidaiako. Bidaiarien nahierarako garraioa: enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea; enpresaren kostuen kalkulua bidaiari/kilometroko eta bidaiako.

5.10. Enpresaren sailak: kontzeptua; sailak antolatzeko moduak (eginkizunen arabera, lurraldeka, produktuka, prozesuka, bezeroen arabera eta banaketa-bideen arabera); bidaiarien garraioko enpresetan sail-antolamendu bakoitzak edo antolamendu-konbinazio bakoitzak dituen alderdi onak eta txarrak. Organigramak: kontzeptua; organigrama bertikalak eta horizontalak. Agintea eta erantzukizuna enpresaren eremuan: agintea-katea; agintea eskuordetzea; zuzendaritzaren edo kontrolaren muga; antolakuntza-egitura zabalak eta garaiak, eta haien egokitasuna salgaien garraioko enpresetarako; zentralizazioa eta deszentralizazioa. Antolakuntzako egitura motak: egitura lineala edo hierarkikoa; egitura lineala eta "staffa"; batzorde-egitura; egitura matriziala; antolakuntzako egitura bakoitzaren egokitasuna bidaiarien garraioko enpresetarako.

5.11. Enpresaren planifikazioa: planifikazioaren kontzeptua; planifikazioaren epealdia (epe laburreko planak, epe luzekoak eta plan estrategikoa); planen osagaiak (xedeak, politikak, prozedurak, erregelak eta aurrekontuak); planifikazio prozesuaren faseak (dauden aukerak ezagutu, planaren helburuak hautatu, hautabideak identifikatu eta sortu, hautabideak ebaluatu). Planifikazio eta zuzendaritza estrategikoa: epe luzeko planifikazioa, planifikazio estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoa.

5.12. Marketinga: kontzeptua eta erabilgarritasuna enpresan; arriskua eta errentagarritasuna, marketingari buruzko azterketaren funtsezko elementuak. Marketingeko tresna nagusiak bidaiarien garraioko enpresan erabiltzeari buruzko oinarrizko irizpideak: merkatu-azterlanak; salmenten sustapena; bezeroen fitxategiak egitea; publizitatea; harreman publikoak. Marketingaren garapena.

5.13. Aseguru-kontratuei buruzko nozio orokorrak: kontzeptua; elementu pertsonalak; poliza, batez ere poliza flotatzailea; aseguruaren beste agiri batzuk (aseguruaren proposizioa edo proposamena, behin-behineko estalduraren idaztoharra eta ordainketa-adierazpena edo aseguru-ziurtagiria); arriskua; saria; aseguratutako korritua; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguru-hartzailearen eta aseguratzailearen betebeharrak; aseguru motak.

5.14. Erantukizun zibileko asegurua, oro har: arriskuaren mugak; ezbeharraren unea; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguratuaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak. Erantukizun zibileko asegurua motoredun ibilgailuak erabiltzearen eta haien zirkulazioaren zioz: helburua; lurralde eremua; arriskuaren mugak; elementu pertsonalak; zirkulazioa asegururik gabe; asegurua eskatzea eta proposatzea; agiriak; asegurua dagoelako froga; salbuespenak aseguruaren estalduran; kopuru-mugak aseguruaren estalduran; kalteak pilatzea; errepetizio-eskubidea.

5.15. Bidaiarien nahitaezko asegurua: kontzeptua; edukia; aplikazio eremua; aseguru-hartzailea; aseguratuak; onuradunak; estalitako arriskuak eta babestutako istripuak; garraiolariaren betebeharrak; aseguratu edo onuradunaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak; prestazioak; Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak bidaiarien nahitaezko aseguruari dagokionez dituen betebeharrak.

5.16. Enpresaren informatizazioa: informatikaren kontzeptua; sistema informatikoaren egitura; plan informatikoa (beharrizan informatikoen diagnostikoa, planaren ingurunea, planaren filosofia, planaren ezaugarriak, planaren edukia). Aplikazio telematikoak errepideko garraioaren arloan: telematikaren kontzeptua; garraioa bitarteko telematikoen bidez kontratatzea; garraio enpresek erabiltzen ahal dituzten beste aplikazio telematiko batzuk.

5.17. Bidaiarien garraioaren prezioa zehaztea: kostuak eta mozkina. Denon erabilerarako garraio erregular iraunkorrak: tarifen lege-araubidea; garraio erregularra emateko lehiaketa baterako proposamena zuzen prestatzeko prozedura; orekaren kontzeptua garraio erregularra ematean; emakidako tarifa berrikustea eta aldatzea; tarifa murriztuak edo deskontuak ezarri behar liratekeen balizkoak, denon erabilerarako garraio erregular iraunkorrean. Nahierarako garraioan erabiltzaileei proposatuko zaien prezioa zehazteko irizpideak. Enpresaren produktu nagusiaren kontsumitzaileari edo erabiltzaileari luzatutako fakturan garraio pribatu osagarriaren kostua sartzeko irizpideak.

5.18. Bidaiarien garraio zerbitzuen fakturazioa: fakturazioaren modalitateak eta beharkizunak; denon erabilerarako garraio erregularren fakturazioa; erabilera bereziko garraioen fakturazioa; nahierarako garraioen eta garraio turistikoen fakturazioa.

5.19. Bidai agentziak: kontzeptua eta eginkizunak. Bidaiarien garraiorako estazioak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko erregelak. Ibilgailuak gidari gabe erretatzea: lege araubidea; errentatutako ibilgailuak garraioan erabiltzea.

6.-Merkaturatzea

6.1. Nola lortu lanbidez bidaiarien errepideko garraiolaria izatea: lanbide gaitasuna, ohorea eta ahalmen ekonomikoa; beharkizun horiek bete behar ez dituzten garraioak.

6.2. Nola sartu bidaiarien nahierarako autobus garraioaren merkatuan: garraioaren baimena; baimen motak, eremuaren arabera; baimena lortzeko beharkizunak; baimenen ikusonespena, aldaketak, eskualdagarritasuna eta suntsitzeko arrazoiak. Baimenik behar ez duten garraioak.

6.3. Denon erabilerarako bidaiarien garraio erregular iraunkorrak: kontzeptua; ezarpena; ustiapenaren adjudikazioa; emakiden ustiapenerako erregelak; emakidak eskualdatzea; emakidak bateratzea; emakidaren iraungipena. Prestazioko baldintza bereziak dituzten denon erabilerako zerbitzu erregular iraunkorrak: eskualdeko emakidak eta prestazio-baldintza malguak dituzten zerbitzuak.

6.4. Aldi baterako garraio erregularrak: kontzeptua; aldi baterako garraio erregularrerako baimena; baimena nola ematen den eta haren baliagarritasunaren epealdia; zerbitzuak ustiatzeko erregelak.

6.5. Erabilera bereziko garraio erregularrak: kontzeptua; erabilera bereziko garraio erregularrerako baimena, hura nola ematen den eta baliogarritasunaren epealdia; denon erabilerarako zerbitzu erregularren lehentasun-eskubideak; zerbitzuak ustiatzeko erregelak.

6.6. Bidaiarien nahierarako garraioa egiteko baldintzak. Garraio turistikoa eta banaka kontratatzen den garraioa: beharkizunak eta baldintzak.

6.7. Nola sartu bidaiarien nazioarteko garraioaren merkatuan: batasunaren lizentzia, ezaugarriak eta emateari buruzko erregelak; Europar Batasunaren eremuan garraio erregularra, garraio erregular espezializatua eta nahierarako garraioa besteren kontura egitea eta norberaren kontura garraiatzea, horretarako erregelak; bidaiarien nazioarteko garraioa gainontzeko herrialdeekin, horretarako erregelak. Kabotajeko garraioa Europar Batasunaren eremuan: kontzeptua, ezaugarriak eta erregelak.

6.8. Garraiko zerbitzuak egiteari buruzko agiriak: ezaugarriak, motak, eta zirkulatzeko gaitasunaren agiriak, ibilgailuaren ikuskaritza teknikoaren agiriak, gidariaren gidari-gaitasunaren agiriak, nahitaezko aseguruen agiriak eta garraioa egiteko gaitasunaren agiriak ibilgailuan bertan eduki beharra. Garraio kontratuari buruzko agiriak, batez ere txartela eta fardelaren taloia.

6.9. Garraioaren kontrola: lurgaineko garraioa ikuskatzeko zerbitzuak, beraien eginkizunak eta eskumenak; garraio enpresaren eta beraren bezeroen betebeharrak Ikuskatzailetzako langileek zerbait eskatzen dietenean. Bidaiarien garraioa kontrolatzeko agiriak, batez ere ibilbidearen liburuari eta takografoaren neurketei buruzkoak. Denon erabilerarako garraio zerbitzu erregular iraunkorrak ustiatzen dituzten enpresen betebehar estatistikoak. Ibilgailuen adierazkariak. Lurgaineko garraioaren antolamenduko arauen urratzeak: identifikazioa eta motak; erantzukizunari buruzko erregela orokorrak; zehapenak; zehapen-prozedura.

7.-Ustiapeneko arauak eta arau teknikoak

7.1. Ibilgailuetan baimendutako pisuak eta neurriak. Baimen bereziak baimendutako gehieneko pisuak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgaluekin garraiatzeko, haiek lortzeko beharkizunak eta garraioaren ezaugarriak.

7.2. Hiriko garraioan ari diren ibilgailuen ezaugarriak. Hurbileko garraioan ari diren ibilgailuen ezaugarriak. Hiriarteko garraioan ari diren ibilgailuen ezaugarriak: ezaugarri orokorrak; denon erabilerarako garraio zerbitzu erregularretan erabiltzen diren ibilgailuek aizan behar lituzketen ezaugarriak, landalurreko zerbitzuak, probintziakoak eta ibilbide luzekoak kontuan hartuz. Eskolaumeak eta adingabekoak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuen ezaugarri bereziak. Ondoko ibilgailuak erabiltzeak dituen alde onak eta txarrak: 12 metro arteko ibilgailuak, 12 eta 1 5 metro bitartekoak, ibilgailu artikulatuak, bi solairukoak, garraioaren ezaugarrien arabera.

7.3. Salgaien garraiorako ibilgailuak homologatzeko eta matrikulatzeko eskatzen diren beharkizunak eta egin behar diren tramiteak. Ibilgailuen Ikuskatzailetza Teknikoa: aldian aldiko ikuskapenak eta aparteko ikuskapenak; nahitaez egin beharra; beharkizunak; ibilgailuen ikuskapen teknikoari buruzko betebeharrak ez betetzeak dakartzan ondorioak.

7.4. Espainiako eta Europar Batasuneko arauek ibilgailuek sor ditzaketen ke kaltegarriei eta zaratei ezarritako mugak. Ibilgailuaren kutsadura atmosferikoa txikitzen duten elementuak. Ibilgailuak sortzen duen zarata-kutsaduran eragina duten faktoreak.

7.5. Ibilgailuen aldian aldiko mantenimendurako planak egiteko kontuan hartu beharreko oinarrizko erregelak: eguneko planak, astekoak, hilekoak eta urtekoak. Mantenimendu planak, kilometroko eta ibilgailuko. Ibilgailuen berrikuspen arruntak eta apartekoak. Ibilgailuaren sistema elektrikoaren, hozkuntzako sistemaren eta labainketa sistemaren mantenimenduaren erregelak. Ibilgailua kanpotik eta barrutik garbitzeko aintzat eduki beharreko irizpideak. Mantenimenduko tailerreko oinarriko ekipamendua, elementuak eta haien erabilgarritasuna: konpresoreak, bateria-kargatzaileak, labainketako ekipoak, neumatikoen orekatzaileak eta lerratzaileak, katuak eta garbiketako makinak.

8.-Segurtasuna errepidean

8.1. Gidatzeko baimena: bidariak taldeka garraiatzeko ibilgailuak gidatzeko gaitzen duten baimen motak; halako baimenak eskuratzeko behar diren adina eta esperientzia; gidatzeko baimenaren indarraldia. Eskolaumeak edo adingabeak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak gidatzeko baimen berezia.

8.2. Ibilgailuen zirkulazioaren arloan aplikatzen ahal diren arauak: tokia errepidean; azkartasuna; igarotzeko lehentasuna; ibilgailu eta garraio bereziak; zirkulazioari lotzea; aurreratzea; geldialdia eta aparkatzea; trenbideak eta zubi gorakorrak zeharkatzea; argiak nola erabili; gidarien ohartarazpenak; bideko seinaleak; ibilgailuetako seinaleak.

8.3. Segurtasunari buruzko arauak eskolaumeen eta adingabeen trafikoan eta zirkulazioan: aplikazio eremua; ibilgailuen ezaugarri teknikoak; azkartasunaren mugak; geldialdiak; laguna; bidaiaren gehieneko iraupena; aseguruak.

8.4. Gidatzean segurtasunean eragina duten elementuak: gidatzailearen egoera psikofisikoen inguruan aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzeko moduaz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailuaren eta beraren osagaien ezaugarriez eta egoeraz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailua ibiliko den bide-azpiegituren ezaugarriez eta haien kontserbazioaz aintzat eduki beharreko irizpideak; bidean aurkituko den eguraldiaz eta trafikoaz aintzat eduki beharreko irizpideak. Bereziki, istripuetan aintzat eduki beharreko irizpideak eta istripurik edo urratze astunik gerta ez dadin baliatu behar diren prozedura egokiak.

8.5. Espainiako bide-azpiegitura nagusiak. Europar Batasuneko bide-ardatz nagusiak. Errepide-mapak nola irakurri.

Iragarkiaren kodea: A0202262