32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

213/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurgune tartea moldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepidean, 10+000 eta 11+000 k.p.en artean" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, urriaren 2ko 803/2001 Ebazpenaren bidez, "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurgune tartea moldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepidean, 10+000 eta 11+000 k.p.en artean" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zuen. Uztailaren 4ko 567/2001 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen.

Nafarroako Gobernuak, urtarrilaren 14ko 13/2002 Dekretuaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurgune tartea moldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepidean, 10+000 eta 11+000 k.p.en artean" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Beriaingo eta Noain-Elortzibarko udaletxeetan ager daitezen martxoaren 20an, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Beriaingo eta Noain-Elortzibarko udaletxeetako iragarki oholetan argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Foru Agindu hau igortzea Beriaingo eta Noain-Elortzibarko Udaletara, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura eta Desjabetzapen Atalera.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0202243