32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

44/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, "Miravalles" ikastetxea zena berritu eta handitzeko lanen proiektua eta administrazio klausulen plegua onesten dituena, gero "Miluze" euskaltegia han kokatzeko.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Miravalles" ikastetxea zena berritu eta handitzeko lanak egiteko, gero "Miluze" euskaltegia han kokatzeko.

-Mota: lehiaketa. Presakoa.

-Xedea: "Miravalles" ikastetxea zena berritu eta handitzeko lanak egitea, gero "Miluze" euskaltegia han kokatzeko.

-Aurrekontua: 600.623,59 ? (99.935.357 pezeta), BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta laugarrren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0202405