32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

205/2002 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Antonio Jaurrieta Ezquerro jauna eta Fermín Guillorme Rodrigo jauna katedradun bihurtzeko hauta-proben deialdian aipatzen diren Epaimahai eta, hala bada, Hautapen Batzordeetako lehendakari koordinatzaile eta idazkari koordinatzaile izendatzen dituena, hurrenez hurren.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bidez, katedradun bihurtzeko hauta-proben deialdia onesti zuen.

Seigarren oinarriko 8.3 idatz-zatiak xedatzen du osatzen diren Hautapen Batzorde eta Epaimahaiak koordinatzeko lehendakari koordinatzaile bat eta idazkari koordinatzaile bat izendatuko direla.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidanen arabera,

EBATZI DUT:

1. Antonio Jaurrieta Ezquerro jauna eta Fermín Guillorme Rodrigo jauna katedradun bihurtzeko hauta-proben deialdian aipatzen diren Epaimahai eta, hala bada, Hautapen Batzordeetako lehendakari koordinatzaile eta idazkari koordinatzaile izendatzea, hurrenez hurren.

2. Antonio Jaurrieta Ezquerro jauna eta Fermín Guillorme Rodrigo jauna, lehendakari koordinatzailea eta idazkari koordinatzailea diren aldetik, hurrenez hurren, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak esleitzen dizkien eginkizunetan arituko dira hauta-proben bilakaera egokia bermatzeko, besteak beste, seigarren oinarriko 8.3.2 eta 8.3.3 idatz-zatiak, hurrenez hurren.

3. Interesatuek langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan aipatzen diren ordainak hartuko dituzte. Ordain horien zenbatekoa 2002rako eurotan ezarri du Hezkuntza zuzendari nagusiak, otsailaren 6ko 77/2002 Ebazpenaren bidez.

4. Ebazpen honen aurka bidezko da gora jotzeko helegitea paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitara ematea.

6. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalari eta Gizarte Aseguruen Atalari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0201992