32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E T E

Leteko arau subsidiarioetako UE 10.5eko lurzatiak salgai (Itzako Udala)

Leteko Kontzejuak ondareko honako ondasun hauek enkante publikoaren bidez saltzea erabaki zuen, 2002ko otsailaren 17ko osoko bilkuran:

-1. lurzatia, 1.222 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 47.738,39 euro (7.943.000 pezeta), BEZa kanpo. Enkantean parte hartzeko fidantza: 954,77 euro (158.860 pezeta).

-2. lurzatia, 966 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 37.737,55 euro (6.279.000 pezeta), BEZa kanpo. Enkantean parte hartzeko fidantza: 754,75 euro (125.580 pezeta).

BEZaren % 16 enkanteko errematearen gainean aplikatuko da eta esleipen hartzailearen bizkar izanen da.

Enkantea Leteko Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, 2002ko apirilaren 12an, goizeko hamabietan. Enkantea ahozko posturen bidez eginen da eta sesteoa izanen da.

Baldintzak Itzako udal idazkaritzan daude ikusgai, bai eta Leteko Alkatetzan ere.

Proposamenak Herriko Etxean aurkeztu beharko dira, bulego orduetan, eta enkantea egin arte onartuko dira.

Leten, bi mila eta biko otsailaren hamazazpian. Kontzejuko alkatea, Milagros Mezquíriz.

Iragarkiaren kodea: A0201846