32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 2002ko urtarrilaren 28koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, erabakitzen duena Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko zuzendariaren ordez Enologi Ataleko burua ariko dela hura falta denean, eritasunagatik edo bestelako arrazoiengatik.

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko zuzendaria falta denez, eri dagoelako, beharrezkoa da ordezko bat jartzea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 17. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/19983 Foru Legearen 36. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Eritasunagatik edo beste zerbaitengatik Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko zuzendaria falta denean, haren ordez Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko Enologi Ataleko burua jartzea eginkizunak bere gain har ditzan.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru Agindu hau igortzea Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko zuzendariari, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko Enologi Ataleko buruari, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita zortzian.-Zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: A0201184