32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: María Lourdes Fernández Chando. Matrikula: SS-0369-T.

Jabea: Luis Antonio González González. Matrikula: NA-0153-AD.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, 15 eguneko epean eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua Udalaren biltegitik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Burlatan, bi mila eta biko otsailaren lauan. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A0201439