32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarren graffitiak egiteko gordetako espazioaren erabilpenari buruzko arautegia. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko azaroaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantzetan hainbat aldaketa sartzea. Horren gaineko iragarkia 2001eko azaroaren 28an argitaratu zen, 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Argitaratu ondoko jendaurreko epean ez zen erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, hogeita hamar eguneko epe hori iraganik Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko otsailaren 5eko osoko bilkuran eta arauzko quoruma izanik, behin betikoz onestea erabaki zuen. Hona hemen testu osoa:

NOAIN-ELORTZIBARREN GRAFFITIAK EGITEKO GORDETAKO ESPAZIOAREN ERABILPENARI BURUZKO ARAUTEGIA

1.-Materialak.

Spray-potoei buruzko arau orokorra: pintoreek berek ekarriko dituzte, salbu eta Udalak halako toki jakin baterako lan bat egiteko eskatzen dienean. Izan ere, bigarren kasu horretan Udalak berak banatuko ditu spray- potoak.

Egindako lanak ezabatzeko hormak zuriz pintatzen direnean, Udalak berak banatuko ditu bai pintura bai tresneria. Pintoreek berek zurituko dute horma, Kultur alorrean hala egiteko baimena eskatu ondotik.

Udalak banatuko ditu babes-maskarak eta latexezko eskularruak, Kultur Etxearen bidez banatu ere.

Pintoreek segurtasun-osagai horiek erabili beharko dituzte ezinbestean. Kultur Etxeak arau hori betetzen ez dutenei baimena kendu ahalko die, dela aldi baterako dela betiko.

2.-Pintoreen betebeharrak.

Hona hemen pintoreen betebeharrak:

Lanen bat egin aurretik, Kultur Etxean esan beharko dute, eta norberaren datu pertsonalak eta lanaren krokis txiki bat aurkeztu beharko dituzte.

Kultur Etxean hartuko dituzte segurtasun-osagaiak, pintatzeko baimena jaso ondotik.

Segurtasun-osagai guztiak erabili beharko dituzte (latexezko eskularruak eta maskara).

Pintatu beharreko eremua garbi-garbia edukiko dute (spray-poto huts, paper, lata huts, eta halakorik gabe).

Lanak eginen dira horretarako mugatu den eremuan eta inoiz ez baimendu gabeko tokiren batean.

Arau hauek betetzen ez badituzte, pintatzeko baimena ukatuko zaie bai aldi baterako bai betiko, horrek ekar ditzakeen legezko erantzukizunak gorabehera.

3.-Debekuak:

Erabat debekatuta dago ikuslearen sentikortasuna mintzen ahal duten lanak egitea.

Erabat debekatuta dago pertsonak aipatzen dituzten lanak egitea, pertsona horiek, zuzenean edo zeharbidez, samintzen ahal badira.

Erabat debekatuta dago gai erlijiosoak eta politikoak aipatzen dituzten lanak egitea eta banderak edo ikurrak margotzea.

I. ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: