32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpen baten jakinarazpena

Ekonomi eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2001eko abenduaren 27an eman ebazpena (7/EC), sanferminetan jasandako kalte pertsonalen ordainak jasotzeko eskaera ezesteari buruzkoa, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko:

"Ikusirik Agustín Mendía Danso jaunak aurkeztutako eskaera, B/2001/91 zenbakiko kalte-espedientean tramitatzen dena, sanferminetako zezenko batek harrapatuta jasandako kalteen ordaina eskatzen duena, dagokion txosten juridikoa egin ondotik, ebatzi dut aurkeztutako erreklamazioa ezestea, kaltea ez delako Udalaren zerbitzu publiko baten funtzionamenduak sortua".

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201338