32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Ibilgailu abandonatua

Honen bidez jakinarazten da ezen, Udaltzaingoaren gaztigu-orriaren arabera, VI-0086-L matrikulako ibilgailuaren abandonatze-aktari ekin zaiola, El Escopar industrialdean abandonatua izan baita.

Akta hori kontuan hartuz eta abandonaturik hilabetea aise daramanez, eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuludunaren 71.1.a artikuluan xedatutakoari jarraikiz, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen testu hori, honen bidez ondokoa jakinarazten da:

Jabeari, hots, Eco Fuente, S.L.ri, azken helbidea ezaguna Errekatxiki kaleko 10ean, 01003 Gasteiz baitu, espedientea abiarazi zaiola jakinarazterik izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara egungo legeekin bat, eta ohartarazten zaio hamabost egun dituela ibilgailua dagoen tokitik kentzeko. Hala egiten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta Hondakinei buruz indarra duen 10/1998 Legea aplikatuko zaio. Hala gertatuz gero, bortz milioi pezeta bitarteko isuna ezartzen ahalko zaio, arau-hauste larriaren erantzulea delakoan (10/1998 Legearen 34.3.b eta 35.1.b artikuluak).

Hondakinen kudeatzaile baimendu bati lagatzen badio edo Udal honen eskutan uzten badu erantzukizun administratibotik libre gelditu ahalko da. Horretarako, Udal honen egoitzara etorri beharko du, aurreikusitako epearen barnean, behar diren tramiteak gauzatzeko (33.2 artikulua).

Jakinarazten da behar diren ondorioetarako.

Azkoienen, bi mila eta biko otsailaren batean. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0201337