32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Martzillako Arau Subsidiarioetako 6. exekuzio unitatearen birzatiketa

Martzillako Udalak, 2002ko otsailaren 19an egin osoko bilkura berezian, hau erabaki zuen:

-Martzillako Arau Subsidiarioetako 6. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren zuzenketak onestea eta proiektua izapidatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2001eko martxoaren 9ko 1269 zenbakiko ebazpena eta 2001eko urriaren 18ko 1472 zenbakikoa betetzeko.

-Espedientea jendaurrean jartzea eta interesatuei entzunaldia ematea, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduko 109. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Martzillan, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0202153