32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Lurrak desafektatzea, ondoren saltzeko

Mendabiako Udalak, 2002eko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura berezian eta Udalbatzako legezko kideen bi herenak ordezkatzen dituen gehiengoa duela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eskatzen baita,

Erabaki du:

1.-Hasiera batez aldatzea ondoko finka honen kalifikazio juridikoa; hau da, herrilur hau desafektatzea: Landalurren Erregistro Fiskaleko 4. poligonoko 1861. lurzatia, 1.024 metro karratukoa. Xedea da desafektatu ondoren Angel Ganuza Lacalle jaunari zuzenean saltzea.

2.-Hasiera batez aldatzea ondoko finka honen kalifikazio juridikoa; hau da, herrilur hau desafektatzea: Landalurren Erregistro Fiskaleko 5. poligonoko 5021. lurzatia, 5.272 metro karratukoa. Xedea da desafektatu ondoren Gloria Elvira Díaz andreari zuzenean saltzea.

3.-Hasiera batez aldatzea ondoko finka honen kalifikazio juridikoa; hau da, herrilur hau desafektatzea: Landalurren Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 762. lurzatia, 6.466 metro karratukoa. Xedea da desafektatu ondoren Pilar Salcedo López andreari zuzenean saltzea.

4.-Hasiera batez aldatzea ondoko finka honen kalifikazio juridikoa; hau da, herrilur hau desafektatzea: Landalurren Erregistro Fiskaleko 5. poligonoko 5020. lurzatia, 6.660 metro karratukoa. Xedea da desafektatu ondoren Tomás Martínez Sáinz jaunari zuzenean saltzea.

5.-Hasiera batez aldatzea Landalurren Erregistro Fiskaleko 5. poligonoko 2075. lurzatiko finkaren 19.442 metro karraturen kalifikazio juridikoa, herrilur hori desafektatzeko. Xedea da ondoren Julia Teresa Sáenz-Díez Lerdo de Tejada andreari zuzenean saltzea.

6.-Salmentak arautuko dituzten baldintzen pleguak onestea, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onesten duenerako.

7.-Espedienteak jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, komenigarritzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

8.-Aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedienteak Nafarroako Gobernuari igorriko zaizkio behin betiko onets ditzan.

9.-Jaun alkatea eskuordetzea, eskriturak eta salmentak gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Mendabian, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0202027