32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 8/2002 Foru Aginduarena. Horren bidez, lanerako prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen. Ekintza horiek lanik gabe dauden pertsonentzat dira eta Europako Gizarte Fondoko 3. Helburu berrian eta Nafarroako Enplegu Planean aurreikusita daude.

Foru Agindu hori 2002ko 19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 13an. Bertan akats bat dagoela oharturik, zuzenketa ematen da orain:

3. artikuluko 7. lerroak hau dio: "ezgaituekin, errehabilitatzen ari diren drogazaleekin eta presoekin (1.2 artikuluan aipatuak) diharduten entitateek". Hau behar du: "1. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aipatzen diren taldeekin diharduten entitateek".

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.-Idazkari teknikoa, José Miguel Gamboa.

Iragarkiaren kodea: A0202134