III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Oinarri erregulatzaileak onestea, egoera txarreko etxebizitzetan, etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzeko laguntzak emateko. 2002ko ekitaldia.
Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002/02/18an emaniko RAL (7/SS) ebazpenaren bitartez oinarri erregulatzaileak onetsi zituen, egoera txarreko etxebizitzetan, etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzeko dirulaguntzak emateko. 2002ko ekitaldia.
Oinarrien xedea: Aipatutakoa.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 36.000 euro. Oinarriak jasotzeko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano Etxea-Merkatuko kalea, 7-9) eta Iruñeko Udalaren Auzo Unitateetan.
Eskaerak aurkezteko: Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorreko Auzo Unitateetan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina 2002/12/31 bitarte.
Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde
Iragarkiaren kodea: A0202127