32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak onestea, gizarte-larrialdiko dirulaguntzak emateko. 2002ko ekitaldia.

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002/02/14an emaniko RAL (6/SS) ebazpenaren bitartez oinarri erregulatzaileak onetsi zituen, gizarte-larrialdiko dirulaguntzak emateko, jarraian zehaztutako baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 65.755 euro.

Oinarriak jasotzeko: Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano Etxea-Merkatuko kalea, 7-9) eta Iruñeko Udalaren Auzo Unitateetan.

Eskaerak aurkezteko: Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorreko Auzo Unitateetan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina 2002/12/31 bitarte.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde

Iragarkiaren kodea: A0202126