32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoa, Iruñeko Udalak argitaratu behar dituen lau libururen inprimaketa, koadernaketa eta hornidura kontratatzeko. Liburuok bizitzaren adin edo egoera ezberdinetan berdintasunaren eta ardurakidetzaren gaineko sentsibilizazio bildumakoak dira

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002ko otsailaren 18an emaniko ebazpenaren bitartez Klausula Administratiboen eta Baldintza Teknikoen Plegua onetsi zuen, bizitzaren adin edo egoera ezberdinetan berdintasunaren eta ardurakidetzaren gaineko sentsibilizazio bildumakoak diren lau libururen inprimaketa, koaderrnaketa eta hornidura Deialdi Publikoaren bidez kontratatzeko, jarraian zehaztutako baldintza orokorrekin bat:

Pleguaren eta Baldintza teknikoen xedea: Aipatutakoa.

Esleipen modua: Deialdi Publikoa

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 48.080,97 euro (argibide gisa, 8.000.000 pta.).

Klausula Administratiboen eta Baldintza Teknikoen plegua jasotzeko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano Etxea-Merkatuko kalea, 7-9) eta Emakumearen Zinegotzigoan (Zapateria kalea, 40-4.a).

Eskaintzak aurkezteko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita seigarren egun naturala bitarte, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde

Iragarkiaren kodea: A0202125