32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Diagrama-diskoen errekerimendua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, Autocares Albizúa S.L. enpresak diagrama-diskoak aurkezteko aginduari buruzkoa, egitea. Beraz, idazki honen bitartez Lege horretako 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzen da.

Aipatu enpresako ibilgailuekin egindako zerbitzuen baldintzak egiaztatzeko asmoz, beharrezkoa da ibilgailu guztien diagrama-diskoak, 2001eko azarokoak, Garraio Zerbitzura igortzea.

Horiekin batera, I.F.Z.aren fotokopia bidaliko da, hala nola 2001eko azaroko Gizarte Segurantzako kotizazio buletinarena eta langileen zerrenda. Diskoak eta gainerako agiriak pertsonalki aurkeztuko dira, edo, bestela, posta ziurtatuaz, hartu-agiria eta guzti, errekerimendu hau jaso eta biharamunetik hamar eguneko epean.

Errekerimendu hau betetzen ez bada, ikuskapen lanari traba paratzen zaiola ulertuko da, eta arau-hauste oso larria edo larria den erabakitzeko, kontuan hartuko da zein traba paratzen zaion zerbitzu honi bere eginkizunak betetzeko, galarazpena edo atzerapena. Zehapena 16/1987 Legeko 140. artikuluaren e) atalean edo 141. artikuluko n) atalean ezarritakoaren araberakoa izanen da, kasuan kasukoa.

Hala jakinarazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Garraioaren Ikuskapenaren eta Arbiraje Batzordearen atalburua., María Carmen Machiñena Solera.

Iragarkiaren kodea: A0201272