32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

234/2002 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Teknikoki onesten du "A-15 Nafarroako Autobidean Tafalla hegoaldeko lotunea partez berritxuratzea" delako eraikuntza proiektua eta jendaurrean jartzen proiektu horrek erasaten dien pertsona eta ondasunen zerrenda, Ebazpen honen eranskinean ageri dena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "A-15 Nafarroako Autobidean Tafalla hegoaldeko lotunea partez berritxuratzea" delako eraikuntza proiektua aurkezten du, onesteko.

Berriki Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra S.A. (Audenasa)k berriki onetsi duten hitzarmenean (A-15 autobideko El Carrascal, Itza, Tafalla-hegoaldea eta Taxoare-Noain direlako lotuneak gauzatu eta eraberritzeko hitzarmena), adierazten da Audenasaren kontu dela Tafalla- hegoaldea lotunean N-121 errepidearekiko lotura zuzentzeko behar den inbertsioa egitea. Nafarroako Gobernuak, berriz, bere kontu eginen ditu terrenoak desjabetu.

Proiektuaren muina da Tafalla-hegoaldea lotunea berritxuratzea A-15 Nafarroako autobidean, eta glorieta berria ezartzea gaurko bidesari-zelaiak eta N-121 errepideak bat egiten duten tokian, eta zelai hori behin betiko bide-adar batez osatzea A-15 eta N-121 elkarrekin lotzeko.

Onartu den zeharkako sekzioa bi errailekoa da, 4,5na metrokoak glorietan eta aldian halako azalerakoak hartatik ateratzen den bide adar bakoitzean.

Glorieta bakarra proiektatu da, barne erradioa 21 metrokoa duena, honako loturak egiteko bide ematen duena: Iparrean eta hegoaldean N-121rekin, A-15ekin, orain dagoen industrialdearekin eta Hormigones Iruña S.A.ren sarbidearekin.

60 cm diametroko kainuak beste drainatze lanik ez dago.

Aurreikusi da berritxuratu beharreko eremu guztia argiztatu behar dela.

Proiektuaren eraginpeko zerbitzuei dagokionez, aurreikusi da hornidura sarea bi puntutan desbideratu beharra dela, eta bai lur azpiko telefono linea bat ere.

Hori horrela, txostenak dioenarekin bat eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak hala proposatuta, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko Foru Aginduak esleitu dizkion eskumenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Teknikoki onestea "A-15 Nafarroako Autobidean Tafalla hegoaldeko lotunea partez berritxuratzea" delako eraikuntza proiektua.

2. Proiektu hori, eta proiektuak erasaten dien ondasun eskubideen zerrenda, jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek zilegi du bidezko iruditzen zaizkion alegazio edo obserbazio guztiak egitea eta idatziz aurkeztea argitaratu den zerrendan izan litezkeen hutsak zuzentzeko beharko liratekeen datuak. Hartarako, interesatuek beren esku izanen dituzte lurzati planoak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren bulegoetan eta Tafallako udalarenetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bidegintza eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapenen Atalari, eta Tafallako Udalari. Azken honi lurzati planoen kopia bat ere helaraziko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Soravilla.

Iragarkiaren kodea: a0202245